martes, 27 de enero de 2015

SAN BIZENTEKO JAIEN KRONIKA

Aurtengoan, San Bizente auzoko jai herrikoietan Makala II gaztetxearen ekarpena nabaria izan da. Jaiek iraun duten 10 egunetan zehar, Makala II aisialdi alternatiboaren, kultura askearen, kritikotasunaren eta gazte zein helduen erdigune bilakatu da. Lan hau guztia aurrera eramatea gogorra izan ez dela esatea faltsua litzateke, baita laguntza barik egin ahal izango genuela ere. Baina, San Bizenteko jaietan parte hartu edo hauen antolakuntzan murgiltzen diren auzokideak bezala, auzolanean sinesten dugu, elkarlaguntza eta elkartasuna baitira herriak bere helburuak lortzeko duen bide bakarraren oinarriak.

Jaien irudien bilduma eta kronika datoz ondoren, hamaika asanbladek osatutako programa baten ondorio diren momentu eta bizipenak. Horregatik, Barakaldoko Gazte Asanbladatik igandero 17:30tik aurrera Makala II gaztetxean egiten diren asanblada irekietan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Indarrak batuz, San Bizenten ikusitakoak baino ekimen potoloagoak antolatzeko gauza izango gara, betiere sistema kapitalistak ezartzen dizkigun kateei kolpeak ematen jarraitzen dugun bitartean, berdintasuna eta askatasuna eskuratu bidean. Besterik gabe, eskerrik asko Makala II gaztetxera hurbildu zareten eta Sanbiko jaietan parte hartu duzuen guztioi!

GORA SAN BIZENTEKO JAI HERRIKOIAK!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!

  • Ostirala 16: MAKABI + PATROL DESTROYERS


 
 
  • Larunbata 17: JABIREN ATXILOKETA ETA ESPETXERATZEA SALATZEKO EKIMENAK


  • Astelehena 19: TTIP EZ HITZALDIA
  • Asteartea 20: ESKU-PILOTA PILOTAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
  • Osteguna 22: ESKU-PILOTA TAKOAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
                       FRACKING EZ HITZALDIA (Eguzki + BGA)

 
  • Ostirala 23: GRAFFITI ERAKUSKETA (Endika Lahaine)


                           RALLY-PASEOA



  • Larunbata 24: TRUKE AZOKA (Eguzki + BGA)
     

             GAZTE EGUNA (Sagardolè-ren kontzertua + gazte afaria)


viernes, 9 de enero de 2015

2015eko SAN BIZENTEKO JAIAK




San Bizenteko jaiak heltzear daude. Aurten Gazte Asanbladak gaztetxetik jaiak eta auzoa bultzatzeko programa potentea prestatu du:

Urtarrilak 16, ostirala: kontzertuak izango ditugu gaztetxean: MAKABI TALDEA eta PATROL DESTROYERS, 22.00h
Urtarrilak 17, larunbata: GAZTE EGUNA. Barakaldoko gazte eragile eta kolektiboek antolatuta. Txosnagunean, egun osoan zehar
Urtarrilak 19, astelehena: Hitzaldia gaztetxean. TTIP, EH TTIP EZ plataformaren eskutik 19.30h
Urtarrilak 20, asteartea: Esku-pilotaren pilotagintza Tailerra, Gure Kirola pilotazale Elkartearen eskutik, Gaztetxean 18.30h.
Urtarrilak 22, osteguna: Eskuetarako takoak (babesak) prestatzea, Gure Kirola pilotazale Elkartearen eskutik, Gaztetxean 18.30h.
Hitzaldia gaztetxean. FRACKING, Eguzki kolektiboaren eskutik 19.30h
Urtarrilak 23, ostirala: Graffiti erakusketa gaztetxean, Endika "La Haine"eta Hodei izango ditugu gaztetxeko hormak margotzen, 18.30h
Rally paseoa, 20.00h
Urtarrilak 24, larunbata: 2. eskuko eta truke azoka, Eguzkik eta BGAk antolatuta, trukatu, saldu edo oparitu soberan dauzkazun gauzak, erosi, aldatu edo jaso behar dituzunak. Elizako plazan 10.00h-15.00h, parte hartzeko 9.30h-tan apuntatzeko.
Ping-pong txapelketa eta pintxo potea gaztetxean, jokatu, dastatu eta mintzatu 18.30h
Kontzertua gaztetxean: SAGARDOLÉ 20.00h

*Astean zehar gaztetxean eta auzoko zenbait tabernetan erakusgai izango dituzue gaztetxeko argazkilaritza tailerrak egin dituen argazkien esposaketa.

JAIA BAI BORROKA ERE BAI!!

BULTZA GAZTE ANTOLAKUNTZA!!