Mostrando entradas con la etiqueta Errepresioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Errepresioa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 12 de noviembre de 2014

ERREPRESIOA STOP: PRENTSAURREKOA BARAKAKO JUSTIZIA JAUREGIAN

Ezkerraldeko gazteria antolatuak azkenengo hilabetetan jasaten ari den errepresioaren aurrean, prentsaurreko bat deitu da azaroaren 14an (ostirala) 19:00etan, Barakaldoko Justizia jauregian. Bertan indar errepresiboen praktika ilegalen berri eman eta hauen salaketa egingo da.

ERREPRESIOA STOP! EZKERRALDEKO GAZTERIA TINKO!

La juventud organizada de Ezkerraldea, ha decidido convocar una rueda de prensa con el objetivo de denunciar la represión que viene sufriendo durante los últimos meses. Ésta tendría lugar en el Palacio de Justicia de Barakaldo el 14 de noviembre (viernes) a las 19:00. En la misma, se darán a conocer y se denunciarán las prácticas ilegales llevadas a cabo por las fuerzas represivas.

ERREPRESIOA STOP! EZKERRALDEKO GAZTERIA TINKO!






jueves, 28 de agosto de 2014

HERRI 1 GAZTETXE 1

Jazarpena da Kobazulo Gaztetxeko proiektuan parte hartu duen gazteriak jasan izan duen egoera hobekien deskribatzen duen hitza. Azkenengo bi hilabeteetan kapitalaren eta jabetza pribatuaren zipaioen ia eguneroko bisitek lokal barnean egiten zen autogestio lana ikaragarri oztopatu dute. Horrez gain, Barakaldoko jaietako Gazte Eguneko goizean zehar bizitako pasarte tamalgarria gehitu behar da: lokaleko jabe espekulatzaileak kontratatutako sarrailagileek gaztetxearen sarrailak aldatu zituzten, gainera lokalera berriz sartu ginenean Ertzaintzak legez kontra kaleratzeko saiakera egin zuen. Azkenik, atzo polizia autonomiko espainolak aurrera eramandako kaleratze eta zigilatzea jendartearen odola irakiten jarri du, izan ere jakinarazpena Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sinatu du eta ez eskumena duen epaitegiak. Baina hau ez da guztia, Kobazuloren desalojo eta zigilatzearen data jakinarazi ez digutenez, Ertzaintzaren eskuetan gelditu da militantziaren ahalegin eta nekeaz lortutako material guztia.


Barakaldoko gazteria errebeldeak gaztetxe baten beharrean sinisten jarraitzen du, hala espekulazio zein jabetza pribatuaren kontrako ekintza zuzena bezala, nola kultura eta aisialdi alternatiba askatzaile eta herrikoiak sortzeko eta eragile gazte, sozial eta kulturalen antolakuntza bermatzeko.

Acoso es la palabra que mejor define la situación que hemos venido sufriendo la juventud involucrada en el proyecto de Kobazulo Gaztetxea. Durante los 2 últimos meses las visitas casi diarias de los cipayos del capital y la propiedad privada han dificultado enormemente la labor autogestionaria en el interior del local okupado. A todo esto hay que añadirle el lamentable episodio vivido durante la mañana del Gazte Eguna de fiestas de Barakaldo: el especulador dueño del local contrató a unos cerrajeros y cambió las cerraduras del gaztetxe, además cuando conseguimos entrar de nuevo al local la Ertzaintza intentó desalojarnos de manera ilegal. Finalmente, la gota que ha colmado el vaso ha sido el desalojo y precinto exprés protagonizado por la acosadora policía autonómica española, cuya notificación no está firmada por el juzgado competente sino por el Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco. Por si esto fuera poco, no se nos ha comunicado la fecha del desalojo y precinto de Kobazulo, quedando todo el material obtenido por el esfuerzo y sacrificio de la militancia secuestrado y en manos de la Ertzaintza.

Desde la juventud combativa de Barakaldo seguimos creyendo en la necesidad de un gaztetxe, tanto como una forma de acción directa contra la propiedad privada y la especulación, como para generar alternativas de ocio y cultura libres y populares y permitir la organización de diferentes colectivos juveniles, sociales y culturales.

DESALOJORIK EZ!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

Jarraian atzo Bide Oneran egin zen kontzentraren argazkiak eta bideo (@herrikolore) bat. Gogoratu gaur, osteguna, ez dagoela kalejirarik eta adi egon hurrengo egunetako deialdietara.








martes, 8 de julio de 2014

LANGABEZIA ETA ERREPRESIOAREN AURREAN LANGILE BORROKA

Gaur goizean ezkerraldeko eta meatzaldeko langabeen asanbladek, enplegu gabeko pertsonen kolektiboek eta langabezia, pobrezia eta bazterketaren kontra borrokatzen duten zenbait eragilek giza kate bat egin dute Sestaoko Lanbidetik BBK-ra. Ekintza honek pasaden urtean EAJ-k bultzatutako murrizketei eta eskubideen galerari aurre egiteko BBK-ren sukurtsal bat okupatzeagatik ezarritako isuna salatzea du helburu. Beti bezala sistema honek ahulenen aurka gogor jotzen du, batez ere antolatuta eta borrokan murgilduta badaude, eta nahiz eta isunaren aurkako errekurtsoa jarri, azkenean ordaindu behar izan da. Baina honek ez du esan nahi sistemaren errepresioaren aurrean kikilduko garenik, bai zera, indar handiagoarekin jarraituko dugu murrizketen, langabeziaren eta pobreziaren, hau da, kapitalismoaren aurka borrokatzen.




sábado, 9 de febrero de 2013

ALBERTO ASKATU


Atzo eguerdian Alberto atxilotu zuten, 2 urte eta erdiko kartzela zigorra betetzeko. Estatuak errepresioaren bidetik jarritzen du, gure erantzuna lanean, mobilizazioan eta borrokan jarraitzea izan behar da, horregatik gaur bertan elkartu behar gara anaien parketik aterako de manifestazioan, 19:30tan.

jueves, 2 de febrero de 2012

KUKUTZA II BERRIZ OKUPATZEN SAIATZEAGATIK IREKITAKO AUZIA ARTXIBATU EGIN DU EPAILEAK

Urtarrilaren 11n egin zuten azaroaren 16an Kukutza II Gaztetxea izan zena berriz okupatzen saiatzeagatik auzipetutako lagunen kontrako epaiketa. Eraikinaren jabeak 9.000 euroko kalte ordaina eskatzen zuen atea, horma eta leihoak apurtu zituztela argudiatuta. Auzipetuek, baina, kalteak Ertzaintzak eragin zituela frogatu dute.

BARAKALDKO 9 GAZTEEN KONTRAKO AUZIA ARTXIBATU DUTE

Oleta gaztetxearen kontrako epaiketa (bertan 9 gazte inputatuta zeuden) artxibatu dute. Bi urte eta oleta gaztetxearen desalojoa eta gero 9 gazteak libre geratu dira. Ala ere ezin ahaztu hurrengo egun eta hilabeteetan beste herrietan epaiketak egongo direla eta eskaera gogorrak daudela zenbaitetan (Portugaleten, Kukutza, Zalla "160.000€ eskaerarekin azken hau"). Guztiei gure elkartasuna helarazi nahi diegu eta beraien mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu, lehenengoa ostiral honetan Zallako gaztetxearen kontrako epaiketan. Kontzentrazioa goizean izango da Barakaldoko justizia jauregian.

La causa contra en gaztetxe de Barakaldo ha quedado archivada despues de 2 años y en la que estaban encausados 9 jovenes. Pero no podemos olvidar que todabia quedan unos cuantos pueblos y gaztetxez con juicios pendientes: Portugalete, Kukutza, Zalla.. Algunos con peticiones enormes como los 160.000€ de Zalla. Por ello hacemos el llamamiento a todo el mundo a participar en las movilizaciones (la primera este viernes en el palacio justicia con el juicio de Zalla).

domingo, 20 de noviembre de 2011

ONGI ETORRI ASIER

Gaur aske geratu da, Asier Gomez de salazar, Barakaldoko preso politiko ohia.

miércoles, 5 de octubre de 2011

IGOR KATXORRO 2 KARTZEL URTEKO ZIGORRAREKIN ZIGORTU DUTE

Gaur bertan, Igor Katxorroren kontrako zigorra ezagutu dugu. bi urteko kartzela zigorra.

viernes, 30 de septiembre de 2011

ATXILOTUAK ASKATU

Gaur arratsaldean Unai Frias, Sendoa Jurado eta Jon Villanueva gazteak udaletxean kateatu dira beraien egoera salatzeko asmoz. Hiru gazte hauek, bilatze eta atzemate egoeran zeuden, geratzen zitzaien kartzela zigorra, beraien militantzia politikoagatik, betetzeko. Sendoak eta Unaik 6 egun bete behar dituzte, Jon eta Asier Gomez de Salazar (irailaren 20an atxilotu zutena, prozesu berdinean) bi hilabete bete behar dute. 19:00 udaletxera heldu dira eta ordu bete beranduago, Ertzaintza heldu da, kateak moztu eta atxilotu ditu.

Adi mobilizazioetara:
ATXILOTUAK ASKATU
EUSKAL GAZTERIA AURRERA

miércoles, 28 de septiembre de 2011

GAZTEON AURKAKO EPAITEGI POLITIKOEI STOP


Gogoratzea gaur Igor Katxorro epaitzen ari dutela Auzitegi Nazionalean.

UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA
GAZTEON AURKAKO EPAITEGI POLITIOEI STOP

martes, 27 de septiembre de 2011

GAZTEON AURKAKO EPAITEGI POLITIKOEI STOP

(Euskaraz)

Hurrengo egunetan Barakaldoko Gazte Asanbladatik oso hurbil dauden bi gazte, epaituak izango dira auzitegi nazionalean. Irailaren 28an Igor Katxorro epaituko dute, bi urte t´erdiko espetxe zigor eskaerarekin eta Urriaren 3an Alberto Gomez, hiru urteko eskaera batekin. 

Igor Katxorro 2010. urtean atxilotu zuten baina uztailan aske geratu zen epaiketaren zain. Alberto Gomez 2007 urtean atxilotu zuten eta 2008an epaitua izan zen 5 urteko espetxe zigorra ezarriz, orain epaiketa berri batean murgildu dute, zigorra 3 urtez handitzeko. 

Beste behin ere, frankismoan sortutako auzitegi nazionalak Euskal Herriko gazteria epaitu eta zigortzen saiatzen da, kasu honetan Barakaldoko bi gazte, gazteriaren konpromisoa, elkartasuna, lana, borroka... epaituz eta zigortu nahian. Baina jakin behar dute eraso berri honek ez dituela geldituko bi gazte hauen lana eta konpromisoa ezta bestelako gazteena herri honen eraikuntzan, balore sozialen alde eta kapitalaren aurka. 

Barakaldoko Gazte Asanbladak, elkartasuna adierazi nahi die Alberto eta Igorri eta dei egiten die Barakaldoko herritar guztiei eta konkretuki gazte guztiei, mobilizazioetan parte hartzera.

(Castellano)

En los próximos días, dos jóvenes de Barakaldo, cercanos a la Gazte Asanblada serán juzgados en la Audiencia Nacional. El miércoles 28 de septiembre juzgaran a Igor Katxorro, con una petición de dos años y medio de cárcel. El 3 de septiembre juzgaran a Alberto Gomez, con una petición de tres años de cárcel.

El año pasado fue detenido Igor Katxorro y en Julio de este mismo año salió en libertad a espera de juicio. Alberto por su parte fue detenido en 2007, juzgado en 2008 y condenado a cinco años de cárcel. Ahora lo juzgan de nuevo para aumentarle sumarle tres años más a la condena, dando una vuelta de tuerca más.

Una vez más este juzgado de excepción heredado del franquismo, vuelve a juzgar a dos jóvenes vascos, en este caso de Barakaldo por su compromiso, su lucha, su trabajo, su solidaridad… Pero deben saber que este nuevo ataque no va a detener el trabajo y el compromiso de estos dos jóvenes ni el del resto de la juventud de este pueblo, en la construcción de este pueblo basado en unos valores sociales y en los intereses del pueblo y no del capital.

La Gazte Asanblada de Barakaldo quiere mostrar su solidaridad a Igor y Alberto y  hacer un llamamiento a los Barakaldes@s y en concreto a la juventud a que este atenta a las movilizaciones y que participe en ellas.

lunes, 26 de septiembre de 2011

KUKUTZA GAZTETXEAREN ALDEKO MANIFESTAZIO BAT ANTOLATZEKO BILERA

Irailak 26 astelehena, 19:30ean Ekoetxean (Pelota kalea 5 alde zaharra) Bilera Kuklutzaren aldeko eta Udala eta poliziaren jarrerak salatzeko manifestazio erraldoia antolatzeko izango da. Oraindik erabili duten indarkeria itzelak sumindurik eta Kukutza bezalako autogestio proiektu kulturalaren aurkako arrazoi falta ulertu ezinik. Baina era berean, aurrera egingo duela ziur egonik eta ilusio horrekin, aste honetarako Bilboko erdialdean manifestazioa deitzea proposatzen dugu. Ideia ahalik eta eragile sozial, alderdi politiku, sindikatu eta gaztetxek deitzea litzateke.
Ekimen honen nondik norakoan zehazteko, gaur bertan batzartuko gara (irailak 26) 19:30ean Ekoetxean (Pelota kalea 5).

domingo, 25 de septiembre de 2011

KUKUTZA BIZIRIK

KUKUTZA BIZIRIK!

Asteazkenean Kukutza Gaztetxea desalojatu zuten bortizkeria izugarriz. Goizeko lehenengo ordutatik Errekaldeko auzokideak eta bertara hurbildu ziren pertsona guztiak kolpatuak, irainduak izan ziren. Arratsaldeko manifestazioan ertzainek jarrera berbera mantendu zuten: pilotakadak, kolpeak, korrikaldiak... Ostegun goizean Bilboko justizia jauregian eta “Gran Via” kalean kargak errepikatu ziren.

Ostirala izan zen egunik gogorrena, Errekaldeko auzoa salbuespen egoeran murgildu zen. Indar errepresiboek auzoa hartu zuten, auzokideak eta elkartasuna adieraztera hurbildu zirenak kolpatuz, komertzio eta tabernetan sartuz(kasu batzuetan pertsianak apurtzen) bertan zeudenak kolpatuz eta atxilotuz, atarietan sartu ziren bortizkeriaz, etxeetara joan ziren jendearen bila. Jendeari mugikorrak eta kamerak lapurtu zizkieten, osasun zentroan sartu eta parteak lapurtu zituzten, etxebizitzen kontra pilotak tirokatu zituzten... orduak pasa ahala errepresioa Bilbo osora zabaldu zen, edozein protesta egiteko saiakera zapalduz. Atxilotuak eta zaurituak asko izan ziren eta hurrengo egunetan testigantza guztiak biltzea eta zabaltzea espero da.

Guzti honen aurrean, errepresioa eta egoera guzti horiek jasan zituzten pertsona guztiei, Barakaldoko Gazte Asanbladak elkartasuna adierazi nahi die, baita Kukutza Gaztetxe berari eta egun hauetan gertatutakoaren arduradunak salatu nahi ditugu: Azkuna, Ares, Cabisa enpresa... besteak beste.

Beste behin ere, sistema kapitalistak indarkeriaz beren interesak inposatzen saiatu da eta herriaren proiektu bat eraso du. Kukutza III Gaztetxea kultur eta bizimodu alternatibo baten erreferentea zen: herritarren interesen menpekoa, soziala, auzoarena... Errekaldeko gune kultural bakarra. Ostiralean eraikina bota zuten, baina jakin dezatela kukutza bizirik dirauela, proiektua aurrera jarraituko duela eta autogestioa eta antolakuntzaren bidez Errekaldeko auzoan herri kultura eta alternatibak aurrera jarraituko dutela, ametsak egi bihurtzen jarraituko dutela eta ostiralean bertan  Kukutza IV jaio zela.

Barakaldoko Gazte Asanbladatik animoak eta elkartasuna Kukutza eta Errekaldeko auzo guztiari adierazi nahi dizkizuegu, duintasunaren erakusleak direnez, beraien lanarekin jarraitzeko eta boteretsuen amets gaixtoak izaten jarraitzeko.


GORA KUKUTZA!
GORA ERREKALDE AUZOA!

BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA

KUKUTZAREN ALDEKO KONTZENTRAZIO ISILA


Atzo arratsaldean, Errekalden kontzentrazio isila burutu zen oraingoan isila izan zen, gertatutako guztia salatzeko eta auzokideei elkartasuna helarazteko.

sábado, 24 de septiembre de 2011

EHIZA/CACERIA


eus

Errekaldeko Auzokide, Bilbotar, Euskal Herritar ta Herri Proiektu hau babestu duten Munduko kide guztie emandako elkartasuna eskertu nahi Kukutzak. Egun hauetan jaso dugun herri sustenguak aurrera jarraitzeko indarra eman digu.

Gaur, Ares eta Azkunaren poliziak jipoitu dituzten auzokide eta hiritarrei laguntzen ibiliko gara, hala nola, atxilotu dituzten herritarrei sostengua ematen ere.

Errekaldeko jendeak eta auzora hurbildu diren lagunak kontatzen ari dira gertatu dena. Poliziak egindako ehiza dokumentatu behar dugu: bidali argazkiak, testigantzak, bideoen linkak, parteak... "kukutza@gmail.com"era.
Salpuespen egoera hau ez dute izkutatuko. Egia kalean dago. Herriak du hitza.

Adi egon hurrengo deialdiei.

----------------------------------------------------

cas

Kukutza quiere agradecer a todos lx vecinxs de Errekalde, Bilbotarras, y compañeras de Euskal Herria y el mundo entero la solidaridad mostrada en defensa de este proyecto popular. Todo el apoyo recibido en estos dias nos dan fuerza para seguir adelante.

Hoy nos vamos a dedicar a ayudar a todas esas vecinas y ciudadanas que han recibido palizas por parte de la policia de Ares y Azkuna, así como a dar soporte a las ciudadanas detenidas.

Las gentes de Errekalde y las compañeras que se acercaron al barrio están contando lo sucedido. Tenemos que documentar la cacería policial, mandad vuestras fotos, testimonios, links de videos, partes... a " kukutza@gmail.com".

No van a ocultar este Estado de Excepción. La Verdad está en la calle. El pueblo tiene la palabra.

Atentas a las próximas movilizaciones.

viernes, 23 de septiembre de 2011

KUKUTZA BOTATZEN ARI DIRA

Momentu honetan, Kukutza Gaztetxea botatzen hasi dira. Bitartean kargak, kolpeak, pelotazoak... etengabekoak dira

GAUR KUKUTZAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Gaur, Irailak 23 20:00etan Kukutzaren aldeko manifestazioa izango da, Errekaldeko Plazatik. Gogoratu gaurkoan Kukutza botatzeko baimena eman dutela.

KUKUTZA BOTATZEKO BAIMENA EMAN DUTE

jueves, 22 de septiembre de 2011

BIHAR 20:00etan KUKUTZAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Bihar ostiralak 23, Kukutzaren aldeko manifestazioa 20:00etatik aurrera, Errekaldeko Plazatik.

HAMAIKA TELEBISTAK EGINDAKO JARRAIPENA KUKUTZA GAZTETXEAREN DESALOJOAN

 Hona hemen kukutza gaztetxearen desalojoaren inguruan Hamaika Telebistak, egindako jarraipena eta atera dituen irudiak: