viernes, 8 de febrero de 2013
UN NUEVO SUICIDIO COMO CONSECUENCIA DE LA ESPECULACION CRIMINAL
Un vecino de Cordoba ha decidido suicidarse como consecuencia de la presio social a la que estaba sometido.
Etiquetas:
Espekulazioaren Aurkako Borroka,
Nazioartea
sábado, 2 de febrero de 2013
ISTRIPUA SAKABANAKETAREN ONDORIOZ
Mitxel Turrientes preso lasartearraren lagunek kotxe istripua izan dute Burgos parean. Ez dago zauriturik. sakabanakeri STOP
EHUN BAT PERTSONA ERREPRESIOAREN AURKA ATZO SESTAON
Atzo arratsaldean ehun bat pertsona elkartu ziren Sestaon, Lanbideko protestan parte hartu eta errepresaliatuak izan ziren lengileei babesa emateko.
Etiquetas:
Justizia Soziala,
Pobreziaren aurkako borroka
jueves, 24 de enero de 2013
martes, 15 de enero de 2013
MILOI BAT AHOTZ, IRLANDA BATERATU BATEN ALDE
Irlandatik
heltzen zaigu kanpaina hau. Beraien helburua miloi bat atxikimendu lortzea Irlanda
bateratu baten alde. Horretarako Facebook orrialde honetan
http://www.facebook.com/1MillionVoicesForIrishUnity "atsegin dut"
botoia sakatu behar dugu. Bestetik ekimen honen bultzatzaileek, iniziatiba hau
zabaltzeko deia egiten dute.
Etiquetas:
Nazioartea
domingo, 13 de enero de 2013
sábado, 12 de enero de 2013
KORRIKAREN AURKEZPENA BARAKALDON
Datorren ostiralean, urtarrilak 18, korrikaren aurkezpena izango da gran parada tabernan, 19:00etatik aurrera. Bertan aurtengo korrikaren inguruko informazioa emango dute AEK-ko kideek.
Etiquetas:
Euskararen Aldeko Borroka
URTARRILAREN 18tik 27ra SAN BIZENTEKO JAIAK
OSTIRALA 18
Astean zehar Erika Mertzeriaren lanari esker euskal jantzien erakusketa egongo da San Bizenteko Kultur Etxeko kafetegian. Hitz jokuak eta koadrilentzako sariak Quintin eta La Caña tabernetan
19:00 18.KORRIKA aurkezpena Gran Parada tabernan
19:30 Udal musika bandak kontzertua eskainiko digu San Bizenteko kultur etxean
22:00 Folk Session ATARI Tabernan LAGUNTASUNA euskal folkor elkartearen eskutik
LARUNBATA 19. GAZTE EGUNA
10:00 Areto futbola txapelketa Alkartu ikastolan (oraindik ez bazarete apuntatu, ez galdu aukera!) izena eman
12:30 Katxarrada Batukadak San Bizenteko kaleak musikaz eta jai giroaz beteko ditu, Kuttun zangaluzeek lagunduta.
13:00 San Bixonte Kofradiako zaharrak topaketa plazan
13:00 Pregoia San Bizenteko plazan, Union Sport San Vicente eskutik. JAIAK BULTZATUZ!!
13:30 Ikurrinari omenaldia San Bizenteko plazan
13:30 Kaletan barrena ibiliko da Schola Cantorum Korala.
14:00 Batukadarekin batera, pintxo-paseoa hasiko dugu
14:00 Txorizo banaketa San Bizenteko Plazan
18:00 Txiki txoko Velázquez Plazan. Kale animazioa, gaztelu puzgarriak, tailerrak, jolasak.
20:00 Euskal Erromeria tradizionala Laguntasuna dantza taldearen eskutik Velazquez plazan.
20:00 Txosnen irekiera
20:00 Kanta-paseoa. (Hurbildu zaitez jai batzordearen txosnara )
22:00 Herriko taldeen kontzertua: MPI, Inmolados eta Rock Alkohol, SAN B IZENTE GARAGARDOTEGIAK antolatuta. Garagardotegiko patioan.
23:00 Erromeria San Bizenteko parkean AKERBELTZ taldearen eskutik
00:00 Danborrada auzoan zehar. JAIAK BULTZATUZ!! Ekarri zure soinu tresna berezia, entzun gaituztela udaletxetik!
02:00 ta berbena eta gero… KARAOKEA!
GAZTE EGUNA EGITARAUA
15:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai: Herriko Taberna, Indar HoriBeltz eta Haladzipon
17:00 Ekitaldia
18:00 Herri jolasak
20:00 Makauenen 10. urteurrena kantu-paseo BONBOKLAPekin
IGANDEA 20
09:30 Ekarri beharreko guztia San Bizenteko parkera putxera- lehiaketan parte hartu ahal izateko.
10:00 Udal txistulariak auzoan zehar.
12:00 Laguntasunako TXISTULARIEN eta LUTXANAKO DULTZAINEROEN KALEJIRA.
12:00 TXIKI-TXOKO : TXOTXONGILOAK Aitzolekin. Velazquez plazan
13:00 Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, talde gonbidatua, Laguntasuna). Elizateko Plazan.
13:00 TRIKIZULO taldeko kale animazioa.
14:00 KORRIKA 18 aurkezpen- argazki erraldoia. Guztiok San Bizenteko parkera dotore ateratzeko.
14:30 Putxerak aurkezteko ordua. Nork irabaziko ote du? Sariak Elexpuru okindegiaren eskuz.
15:00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean
16.30 Bazkalostea, gertuko magia saioa.
17:00 Igel txapelketa LA GRAN PARADA tabernan.
17:00 TUTE txapelketa BODEGA QUINTINen
18:00 Txitxarrillo San Bizenteko plazan Los Palmeras taldearen eskutik
ASTELEHENA 21
17:30 IPUINKONTALARIA- koperazio TAILERRA txotxongiloen munduan murgiltzeko. UMEAK eta Gurasoak elkarrekin hartu dezakete parte. San Bizenteko Kultur Etxean
ASTEARTEA 22
18:00 TXIKI-TXOKO berezia eta meriendatxoa Errekatxu kaleko plazatxoan. Correcaminos umeentzako jantzidendak,Interiores Galok eta Batasuna tabernak antolatuta. Manikura eta txirikorda taierra Laura ile-apaindegian.
18:30 Odoloste jana Batasuna tabernaren eskutik.
19:00 Arabar errioxako ardoen, txakolinaren eta Idiazabal gaztaren dastaketa San Bizenteko Kultur Etxean Mikel Garaizabal Sumillerrarekin (aldez aurretik har ezazu gonbidapena kultur etxean)
19:30 Hala Dziporen fanfarrea auzoan zehar
ASTEAZKENA 23
19:30 Hala Dziporen Koroa tabernaz taberna ibiliko da giroa berotuz.
19:30 Hitzaldi teoriko-praktikoa. Umeentzako jolasak, danak dute kooperazio berdina? Kultur etxean
19:30 Bertso-paseo Kilika Bertso Eskolarekin auzoan zehar
20.00 UMORE AZOKA : umorezko bakarrizketa UNION SPORT tabernan ( martxoak 8 plazan)
OSTEGUNA 24 OSTEGUN LASAIA
17:00 – 19:00 SAN BIZENTE KIROL HIRIAN ateak irekitzeko eguna.
19:30 Eguzki talde ekologistaren eta FRACKING – EZ Bizkaia taldeen hitzaldia “Fracking-a , teknologia arriskutsua al da?”.
20:00 MUSIKA RUMBEROA Pasajeros sin billete taldeekin San Bizente garagardotegian.
OSTIRALA 25 MOZORRO EGUNA. Filmea aukeratu eta mozorro-jantzia ipin zaitez!
18:30 Txiki txokoa: Xake jokoa Velázquez plazan
18:30 Urdaiazpiko dastaketa Ursula lentzerian
18:30 Herriko taldeen kontzertua San Bizenteko plazan.
19:30 TURUTARRAK Fanfarrea auzoan zehar.
19:30 Atera euskara kalera eta zatoz SASIBURUK eta Barakaldoko Berbalagunek -Martxoaren 8 plazan antolatutako pintxo dastaketara.
20:00 LAGUN ARTEAN KANTARI+ IBILALDIA 2013ko Lagunak. Eztarriak berotu eta ekin kantuari auzotik.
20:00 Rally-paseoa jai batzordeko txosnatik.
22:00 Jaialdia, HERRI OIHUA, SOBIEHT eta FEOS PERO MAJOS
22:00 Bertso afaria GETARIA JATETXEAN. Kilika bertso eskolak antolatuta, GORKA OSTOLAZA “POTXIS” eta JONE URIArekin. Erosi txartelak AEK-n
LARUNBATA 26
12:00 TXIKI- TXOKO : Gaztelu puzgarria, eta tailerrak Velazquez plazan.
12:00 TIRAGOMAS Lehiaketa Getaria taberna ondoan
17:00 futbol toke lehiaketa Martxoaren 8 plazan
18:00 Laguntasunak antolatua, dantza eta musika emanaladia
19:30 Elizateko plazan hasita Laguntasunako fanfarre haundia eta txistularien kalejira.
20:30 Schola Cantorum eta Gurasoak San Viator koralen kantaldia Elizan.
23:30 Erromeria HAITZAMA taldearekin San Bizenteko parkean.
IGANDEA 27 AZOKA EGUNA
10:00 Nekazaritza eta artisautza azoka san Bizenteko parkean
10:00 Tortilla eta bakailao txapelketa San bizenteko parkean
11:00 Gala txistulariak
12:00 Ohorezko txupina
12:00 “No hay pan para tanto txorizo”, txorizo banaketa Berri-Otxoaren eskutik
13:00 Laguntasunako erraldoiak auzoan zehar jira eta jira ibiliko dira.
13:00 Laguntasunako Fanfarre gaztearen kalejira erraldoiak topatu arte.
13:00 Harrizulatzaileek ikuskizun ikusgarri eta berezia egingo dute San Bizenteko parkean
14:30 Nekazal eta artisautza produktuz betetako otarraren zozketa, gure txokoan
14:30 Bakailaoa eta tortillak aurkezteko ordua
14:45 Sari banaketa San Bizenteko parkean
15:00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean.
17:00 Mus txapelketa ATARI tabernan
18:00 Txitxarrilloa Los Palmeras taldearen eskutik Elizaldeko plazan
20:00 Azken traka eta jaiei agurra. Hurrengo urtean gehiago eta pottolago!!!
ASTELEHENA 23
Egun osoan zehar prezio bereziak barraketan.

Jai Herrikoiak,
Jaiak
viernes, 11 de enero de 2013
miércoles, 9 de enero de 2013
LAN ISTRIPU BATEN ONDORIOZ, BARAKALDOKO LANGILE BATEK BIZITZA GALDU DU
Atzo Barakaldoko langile batek bizitza galdu zuen Amurrioko Tubacex-eko enpresan. Beste behin ere prekarietateak bere aurpegi gogorrena erakutzi du. Horregatik Barakaldoko eragile sozial eta sindikalak kontzentrazio batera deitzen ditugu herritarrok bihar urtarrilak 10, 19:30tan Bide Onera Plazan.
Concentración de colectivos sociales y sindicales de Barakaldo contra los accidentes laborales y la precariedad laboral.
MOTIVO:
•Ante el fallecimiento de un vecino de la localidad en accidente laboral en la empresa –radicada en Amurrio-, Tubacex.
•En concreto, un vecino de Barakaldo de 41 años falleció en la tarde de ayer, martes 8 de enero, tras sufrir un accidente laboral cuando trabajaba en una obra en el interior de las instalaciones de la empresa Tubacex de Amurrio. Este trabajador pertenecía a una subcontrata (“Montajes Metálicos Jauregi”, de Derio). Esta muerte constituye el primer accidente laboral mortal de este año en Euskal Herria.
•Para denunciar las muertes en el lugar de trabajo y la precariedad laboral, diferentes colectivos sociales y sindicales de Barakaldo, nos concentraremos mañana, jueves 10 de enero, a las 19:30 horas en la Plaza Bide Onera bajo el slogan “Lan Istripurik Ez! No Más Accidentes Laborales”.
•Con esta movilización, aparte de expresar nuestro apoyo y solidaridad con la familia de la persona fallecida, denunciaremos las situaciones de precariedad laboral.
La precariedad laboral mata
•La subcontratación, la eventualidad, horas extras, destajos, falta de seguridad y prevención, el acoso laboral, el miedo al despido...son algunas de las principales causas directas de la lacra social de los accidentes laborales. Empresarios sin escrúpulos poniendo en la cuerda floja a personas trabajadoras a cuenta de ampliar sus beneficios económicos. Administraciones incompetentes que firman leyes que amparan estas situaciones de precariedad y vulnerabilidad laboral; lo que provoca situaciones tan dramáticas como el fallecimiento de este vecino de nuestra localidad.
DÍA: jueves 10 de enero.
HORA: 19.30 Horas.
LUGAR: Plaza Bide Onera, Barakaldo.
Grupos Convocantes: Colectivos Sociales y Sindicales de Barakaldo:
Asociaciones de Vecinos y Vecinas de Barakaldo, Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer “Argitan”.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT y CNT.

Prekarietatearen aurka
miércoles, 19 de diciembre de 2012
CAMPAÑA POR UNOS PRESUPUESTOS MAS JUSTOS Y SOLIDARIOS
Por unos Presupuestos Solidarios.
•Diferentes asociaciones de Barakaldo (Cáritas Barakaldo, Centro Asesor de la Mujer “ARGITAN”, Asamblea
de Parad@s de Barakaldo y Berri-Otxoak) estamos
realizando
a lo largo de estos días una intensa campaña en demanda de unos
presupuestos solidarios y en defensa de los servicios sociales
municipales.
•Las diferentes actividades programadas finalizarán con una concentración este próximo jueves 20 de
diciembre ante el Ayuntamiento de Barakaldo. Esta movilización se desarrollará a partir de las 19:30 horas.
•Para anunciar estas iniciativas se han
editado 22.000 hojas informativas para repartir en las paradas de metro y por
los domicilios del municipio. Además, se colocarán carteles en los portales de la mayor parte de los barrios de
la localidad.
Por los Servicios Sociales Municipales.
•Debemos de tener en cuenta que -en un municipio como Barakaldo-, 2.500 viudas viven por
debajo del umbral de pobreza; 21.500 personas tienen un trabajo en precario; y
9.700 están desempleadas, representando una tasa de paro del 20%. 5 familias son desahuciadas de su casa cada semana.
•Sin embargo, y ante esta realidad, el Equipo de Gobierno del Ayuntamiento de
Barakaldo ha decidido disminuir el presupuesto en Acción Social, endurecer los
requisitos de acceso o aplicar los recortes sociales del Gobierno Vasco en
materia de prestaciones sociales. Además de recortar los servicios dirigidos a
la tercera edad, pensionistas y viudas con escasos recursos.
Murrizketarik EZ!
•Por eso, y ante esta realidad de continuos recortes sociales, se pedirá la aplicación de las siguientes medidas:
1. Garantizar los fondos suficientes para atender todas las
solicitudes cursadas, evaluadas y justificadas, de forma que ninguna familia se
quede sin una prestación social por falta de presupuesto.
2. Los Servicios Sociales han de recibir antes de un mes para que
las familias puedan atender sus necesidades de forma inmediata.
BERRI-OTXOAK
(Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales)
Etiquetas:
Pobreziaren aurkako borroka
sábado, 15 de diciembre de 2012
lunes, 10 de diciembre de 2012
URTARRILAREN 12an DENOK BILBORA
Asteburu honetan Durangon lipdub nazionala grabatu zuten, urtarrilaren 12ko mobilizazio orokorrarekin bat egiteko.
GAZTE DANBADA
Maiatzaren 29, 30 eta 31 eta Apirilaren 1ean, Gazte Danbada jaialdia anotatuko dute, Gazte zukgua prozesuari amaiera amateko
Etiquetas:
Gazte mugimendua
viernes, 19 de octubre de 2012
Barakaldoko Gazte Asanbladaren komunikatua hauteskundeei begira.

Egungo koiuntura politikoaren atarian, lau urtero gisara, hainbat alderdik haien siglak beste behin eskaintzen dizkigute. Krisiaren erantzule zuzenak diren sigla horiek jada guztiontzat nahiko ezagunak dira (PNV,PP,PSOE,UPyD,EB). Ustelkeria zainetan daramaten kargu politikoz osatutako alderdiak dira hauek, haien interes pertsonalak eta kapitalaren interesak herriaren ongizatearen aurretik jartzen dituztenak. Hauek dira krisiaren erantzule bakarrak banketxeekin batera!!
Ez dira harritzekoak kapital handiek eta gure "politikariek" komunean dituzten loturak, kargu publikoetik enpresa eta banku pribatuetako postuetara salto egiten dutelako askotan, kasuak kasu; Elena Salgado (Endesa), Angel Acebes (Bankia), Pedro Solves (Enel, Barclays), Jose Maria Aznar (Endesa), Felipe Gonzalez (Gas Natural), Eduardo Zaplana (Telefonica), Josu Jon Imaz (Petronor), etab. Nola izango dira hauek krisiarekin amaituko dutenak?
Gazteok argi daukagu bidea:
BANKUEI DIRUA EMAN BEHARREAN:
-HEZKUNTZAn inbertitu behar da, gu baikara herri honen etorkizuna eta oraina.
-OSASUN PUBLIKOAn inbertitu behar da, osasuna eskubide unibertso baita, ez baita negozio.
-PAREKIDETASUNERA eramango gaituzten bideetan inbertitu behar da, emakume zein gizon parekatuz
-KRISIAK GEHIEN KALTETU DITUEN HERRITARRETAN inbertitu behar da, gehien duten betikoak irabazten atera ez daitezen besteen kontura.
-AMA LURRAREN DEFENTSAN inbertitu behar da, naturaren osasunaz ahaztu gabe.
-AURRERAPENEAN zein IKERKETAN inbertitu behar da, herri honek ekonomikoki aurrera egin dezan.
-LANGILEetan inbertitu behar da, lanpostuak hobetuz eta lan produkzioen kalitatea garatuz.
Herria bera izan behar delako herriaren motor, herrian dagoelako subiranotasun osoa, horrela estatu aske bat sortzeko gai izango garelako. Euskal Herria ezkerretik eraiki behar dugulako, kapitalismoaren inposaketatik alde eginez estatu sozial, libre eta justu bat eraikiz.
MOBILIZA ZAITEZ GAZTE!!!
BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
martes, 16 de octubre de 2012
Grebarekin ez da nahikoa
Axier López/ Argia eta Herrikoloreko
kidea
Atzo, asteartean, goizeko 9etan kafetegi batean entzundakoak
ondo laburbildu du gaur Barakaldon grebak izan duen eragina. Zerbitzaria eta
bezeroa, biak berrogei urteren bueltan, emakumezkoak, barran kateatuta hitz eta
pitz. Zeinen gaizki dagoen kontua, politikari guztiak bizizaleak direla, ez
dagoela deretxorik... Batek pentsa lezake argudioen kutsu ideologikoa ikusita,
gaurko grebaren garrantzia eta beharra begi onez ikusiko zutela baina hara non,
bezeroak greba hitza aipatu eta segituan eztabaida kolorez aldatu zen.
"Grebetan gehien galtzen duena langilea da ", "hilabete
amaierara heltzeko eskas dabilenak ezin du grebarik egin", "ya, maja,
atzo izan nituen piketeak tabernan panfletoak banatzen eta ez badugu
ixten...".
Gaur Barakaldoko erdigunean ikusitakoa ulertzeko bikote
horrek greba ulertzeko egindako ariketa ideologiko berdina oso baliogarria da.
Hau da, mobilizatzeak norberari dakarzkion kalteak gizartearen eta langileen
eskubideen gainetik ulertzeak ekarri du Barakaldoko erdiguneko komertzioen bi herenak
irekita mantentzea. Hobe eguneko irabaziak gorde, horiek gabe protestatzea
baino.
Goizeko 7etan abiatu den piketea BECera hurbildu denean
Ezkerraldeko LAB sindikatuko kide batek azaldu digu ondoren industria-guneetan
ikusiko genuena: “Inguruko lantegi gehienak itxita izango dira gaur, baina
horietako askoren arrazoia ez da greba izango”.
Kapitalismoaren krisia Euskal Herrira nonbaitetik sartu bada,
ate nagusia Ezkerraldean izan zuen. Gaur egun Barakaldoko zein Ezkerraldeko
industria-guneen itxura 2001. urtean corralito famatua indarrean sartu aurretik
Buenos Aires hiriko gerriko industrialean zegoenaren antzekoa da. Orain gutxira
arte bizitasun handiko pabiloi asko, egun hilda daude eta bizirautea lortu
duten apurretan EREak dira nagusi.
Aparteko aipamena merezi du zerbitzua ematen duen biztanleko
Europako merkatalgunerik handiena den Megaparkaren kasua. Conforama, Decathlon,
Toys’r'us eta MediaMarkt bezalako multinazionalen habia. Ezkerraldeko
bizilagunei prekarietatea zer den irakatsi dieten enpresa erraldoi hauen ateak
irekita mantendu dira. Pikete taldeak parean ikusi arte, bederen.
Gure artean ironiaz esaten dugu sarri euskara gehien entzuten
den lekua Ikea dela, gipuzkoarren altzari goseak sortutako asteburuko
pelegrinazioari esker. Bada, goizean goiz, Bilboko edota Iruñeko Corte Inglesak
nola, Ertzaintzak babestua izan da, piketeak informazioa barrura eramatea
eragotziz.
Puntu honetan aipatu beharra dago Ertzaintzaren jokaera. Goizean
zehar pertsona bat edo beste identifikatuarazi badute ere, nahiko jarrera
lasaia mantendu dute, pikete taldeko kideek adierazi digutenez. Eguerdian aldiz
baretasun hori tentsio bilakatu da.
Hiru pikete taldeak erdigunean batu ostean, Justizia Jauregiaren
alboko taberna batean sartzen saiatu direnean polizia autonomikoa bertan
bildutakoaren aurka oldartu da. Emaitza: bi pertsona anbulantzian artatu behar
izan dute. Horietako bat Periko Solabarria, 84 urteko militante abertzale
ezaguna. Horrelaxe azaldu digu gertatutakoaren zergatia: “Ertzain batengana
hurbildu naiz azalpen eske. Berak pertsonalki asko sentitzen duela adierazi dit
(egia esan ezaguna nuen, nik bataiatu nuen eta). Goiz osoan zehar gurekin,
piketeekin, batera ibilitako ertzain taldeko burua da, eta gurekin ez dute
jarrera oldarkorrik. Eguerdi partean aldiz beste brigada bat etorri da eta
horiek helburu garbia zutela adierazi dit ertzain-buruak: piketeekin nola edo
hala moztea”.

Greba egun honen berezitasunetako bat Barakaldon: herriko
eragileek erabaki dute Bilboko manifestaziora joan beharrean herrian geratzea,
komertzio zein lantegietan informazioa banatzen jarraitzeko. Askoren aspaldiko
kritika da eguerdiko manifestazio jendetsuek sindikatuek argazkia egiteko baino
ez dutela balio, inguruko herri guztietan egin beharreko lana albo batera
utzaraziz.
Gogoeta honen atzean erakusten dena da Ezkerraldeak baduela
nahikoa arrazoirik Barakaldo, Sestao, Santurtzi zein Portugaleteko
bizi-baldintza gogorrei arreta eta esfortzu berezia eskaini behar izateko:
• Ezkerraldeko 51.500 familiak arazoak dituzte hilabete
amaierara heltzeko, azken bi urtetan %17 egin baitu gora txirotasunaren mugaren
azpitik bizi den familia kopuruak. Halaber, emakumeetan bost aldiz handiagoak
dira txirotasun tasa hauek.
• 20.500 lagun langabezian daude –eskualdeko biztanleria
aktiboaren %20, Euskal Herriko altuena–. Azken urtean %15 egin du gora, 2.638
pertsona gehiago kale gorrian utzita.
• 42.000 langileren lana prekarioa da.
• 2.875 lagunek merkatalgune handietan egiten dute lan, 500
eurotik beherako soldataren truke.
• Banku zein administrazio publikoek 446 familia etxetik bota
zituzten 2011n.
Ataka gogor honetatik irteteko neurri bereziak beharko dira
eskualde honetan. Neurri ekonomiko, sozial eta politikoak. Inork ez du
zalantzan jartzen oraingo bidea jarraituta eta gurasoen koltxoia pitzatzen
denean, eskualdearen egoera dramatikoa izango dela. Zalantza gehiago badira,
aldiz, aldaketa sortzeko jarraitu beharreko bideaz.
Erantzun errazik ez du baina gaur entzuteko aukera izan dugu
egoera honi tamaina hartzeko modukoa litzatekeen bidea; Ertzaintzak pikete
taldeari eguerdiko manifestazioa egiteko baimenik ez dagoela adierazi dionean,
espontaneo batek, oihu batean, bertan bildutako dozenaka lagunei adierazitakoa:
“Egun bateko grebarekin ez goaz inora. Borrokak eta ekimenak ugaldu egin behar
dira. Etxetik kanporatzeak egunero ikusten ari gara, enpresetan murrizketak edo
kaleratze masiboak, ilara amaigabeak jakien bankuen aurrean ahora zer eraman ez
dakitenek osatuta… Orain mugitu beharra dago. Hemen ere baditugu inguratu
beharreko kongresuak. Sindikatuek egingo dutenaz gain, auzoka, lantegika, herrika,
ikastetxeka antolatu beharra dago langile zein langabetu guztiontzat beranduegi
izan baino lehen“.
Etiquetas:
Antikapitalismoa
“Gazte Zukgua” prozesu eratzailea aurkeztu dute
Ehunka gazte batu dira Zarautzen gazte antolakunde berri bat sortzea helburu izango duen Zukgua prozesu eratzailea aurkezteko. Norbanakotik kolektibora jauzi egiteko “zukuan” murgildu dira udaran zehar 200 herritako 800 gazte inguru, eta egindako hausnarketak gainontzeko gazteekin partekatzeko ordua iritsi dela jakinarazi dute, guztien artean eratuz Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu izango duen gazte antolakunde berria.
Norbanakotik kolektibora, antolaketan ikusten dutelako Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortzeko bide bakarra. Halere, azpimarratu dute kolektibo izateak ez duela homogeneoa izatea esan nahi, eta gazte guztien zaporea behar duela prozesuak. “Zer nahi eta behar dugun definitzeko prozesu bat abiatu dugu”, azaldu dute, baita prozesu guztiz publikoa eta gazte ororentzat irekia izango dela ere. Prozesuaren xehetasun guztiak www.gaztezukgua.info webgunean bilduko dituzte, eta nazioarteko bira bat egingo dutela ere jakinarazi dute (webgunean emango dute biraren berri).
Prozesua aurkezteko, ez da zukurik edo frutarik probatzeko aukerarik falta izan Zarautzen. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako gazteek Zarauzko Gaztelekura eta, ondoren, Munoa plazara egin dute txangoan, bakoitzak bere fruta izaera propiotik mazedonia erraldoia osatzeko lehen urratsa emanez.
Gaztelekuan jolaserako, eztabaidarako, sormena lantzeko zein dastamena martxan jartzeko tartea izan dute. Bost gunetan zatitu dute frontoia: Harremandu, Eztabaidatu, Ekin, Eraiki eta Izan. Gunez gune egin dituzten jolasekin islatu dute gazte antolakunde berriaren prozesu eratzailearen filosofia. Izan ere, adierazi dute prozesuak ahalik eta gazte gehienen artean harreman sarea sortzea duela helburu: “Gazte mugimenduko espresio ezberdinak batu nahi ditugu”.
Prozesuak ahalik eta gazte gehienek hausnartzea eta eztabaidatzea izango du helburu. Hausnarketaz eta eztabaidaz, sistemaren zapalkuntza identifikatu eta ahalik eta gazte gehienek sistema irauli eta alternatibak eraikitzeko nahia eta beharra azaldu dute. Zapalkuntza oro irauliz eta horrekiko alternatibak eraikiz, gazte antolakundea sortzeko bidea egiteari ekin diote Zarautzen bildutako gazteek.
Halaxe abiatu da gazte antolakunde berria izango denaren prozesu eratzailea, koloretsu, bizi, frexko, gogotsu eta indarrez beteta. Datozen hilabeteetan lan itzela dute euskal gazteek hausnarketa eta eztabaida guneak aurrera ateratzen, baina, jakinarazi dute, emaitza ezin hobea izango duen itxaropenak lagunduko diela prozesu arrakastatsua egiten.
Etiquetas:
Gazte mugimendua
sábado, 8 de septiembre de 2012
Aparecen tintadas de rosa numerosas zonas de Barakaldo
Etiquetas:
Gazte mugimendua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)