jueves, 18 de abril de 2013
DONOSTIAKO GAZTEEKIN BAT. ADI! HEDABIDEAK ABISATU DITUZTE ATXILOKETAK EGITEKO PRES DAUDELA
Aske Gunean Ertzaintzaren zain daude. Erresistentziarako prestatzen ari dira jada. Antiguatik bulebarrera bidean 40 furgona ikusi dituzte. Tentsioa igo da Aske gunean, baina lasaitasunerako deia egin dute. Antolatzaileek bertan daudenei azaldu diete, Ertzaintza iristean denak lurrean esertzeko, eta erresistentzia egiteko: “Besoak gurutzatuta. Tinko. Ezingo dute gurekin!”.https://twitter.com/search/realtime?q=%23askegunea&src=hash
martes, 16 de abril de 2013
OSTEGUNEAN AURREKONTU JUSTU ETA SOLIDARIOEN ALDEKO KONTZENTRAZIOA
Ostegunean 19:30tan aurrekontu justu eta sozialen aldeko kontzentraziora deitzen dute Barakaldoko eragile sozialek Barakaldoko herriko plazan.
Etiquetas:
Justizia Soziala
ADI! EKINTZA FAXISTAK VENEZUELAN, EZ DIRA PASAKO
La situación
en Venezuela es extremadamente grave, la oposición ha sacado a grupos
incontrolados de ultraderecha a provocar el terror, están incendiando
sedes del PSUV, almacenes de MERCAL y PDEVAL, centros médicos de la
Misión Barrio Adentro, han intentado tomar la sede de Vetevisión y han
asesinado a varios dirigentes del PSUV. Están buscando que haya una
respuesta por parte de sectores chavistas para que haya una masacre al
estilo de Puente Llaguno y así poder justificar un golpe de Estado.
¡¡Difundid!! Que se entere todo el mundo de sus intenciones para que nos las puedan llevar a cabo.
¡¡Difundid!! Que se entere todo el mundo de sus intenciones para que nos las puedan llevar a cabo.
Etiquetas:
Nazioartea
lunes, 15 de abril de 2013
KONTZENTRAZIOA: MURRIZKETA SOZIALEN AURKA ETA AURREKONTU SOZIALEN ALDE
Bihar, apirilak 16 10:15tan kontzentrazio bat burutuko dute Barakaldoko eragile sozialek ekinta sozialeko egoitzan, Zaballa kalean. Kontzentrazioa murrizketa sozialak, langabezia, pobrezia... salatzeko izango da. Beraz dei egitea ahal duten guztiei eta batez ere gazteei bertan parte hartzera.
Etiquetas:
Justizia Soziala
domingo, 14 de abril de 2013
“Polizia ereduari Xake” lemapean, milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon
Milaka lagunek parte hartu dute larunbatean, Bilbon, “Polizia ereduari Xake” lemapean, Iñigo Cabakasen erailketatik urtebete igaro denean. Manifestazioa, arratsaldeko 18:00etan abiatu zen Bihotz Sakratua plazatik, eta epaitegiak izan zituen helmuga. Pankarta nagusian, “Polizia ereduari Xake, Iñogp gpgpan ziatugu” irakurri zitekeen, baina kataluniako lagunek ere euren aldarria eraman zuten “Prou violencia policial, prou impunitat ” zioen pankarta batean.
Manifestazioan zehar, kartel ezberdinak
eraman zituzten parte-hartzaileek, haitean, “ez zan istripu bat izan”,
”Ares gezurti” eta “Zueongandik nork babesten gaitu?” irakur zitekeen
besteak beste. Horretaz gain, ibilbidean zeuden iturri ezberdinak,
gorriz tindatu zituzten, Ertzainek duela urtebete egindako zarrazkia
salatzeko.
Antolatzaileen hitzetan, beste behin
kalera irtetzeko erabakia hartu dutela azpimarratu zuten, aski dela
esateko. Nazkatuta daudela nabarmendu zuten, nazkatuta beldur izateaz,
nazkatuta pertsona bezala tratatuak ez izateaz, nazkatuta indarkeriaz
ixilaraziak izateaz. Gaur egungo eredu polizialari Xake egiteko unea
dela azpimarratu zuten, egoera aldatu behar dela aldarrikatuz, eta
horrelako gertaerak ez direla istripuak, baizik eta erailketak argi
utziz.
Iñigo Cabacasen senideek ere hitza hartu
zuten, bertaratu zirenei eskerrak eman zizkieten, jasotako babesa inoiz
ahaztuko ez dutela esanez. Bide batez herriari mezu zehatz bat idali
nahi izan zioten “Tal como aquel dia no uvo nada en aquella plaza y
havia 40 furgonetas, hoy estamos mas aqui y no e visto ninguna” esanez.
BARATZE KOLEKTIBO BAT MARTXAN JARTZEKO BILERA, BASETXEA GAZTETXEAN
Gero eta gehiago hitzegiten da “soberania alimentaria” kontzeptuaz.
Gero eta gehiago gara gure barazkiak produzitu edo hurbiletik eskuratu
nahi ditugunak. Garaian garaikoa jan, osasuntsuago elikatu eta
lurrarekin lotura berreskuratu.
Tamalez ordea gure zaharrek baratza egiteko zuten jakituria galdu dugu.
Ekimen honen bidez jakituria hori kolektiboki berreskuratuko dugu.
Guztion artean baratze txiki bat egingo dugu gaztetxean, haziak ezagutu,
landare familiak, ze garaitan zein landare lantzen den ikasi, sukaldeko
errezetak konpartitu, kontserbak egin… Interesa baduzu etorri eta
parte hartu!!
Lehenengo bilera
Apirilak 16, asteartea
19:00etan gaztetxean
Apirilak 16, asteartea
19:00etan gaztetxean
Etiquetas:
Elikadura Subirotasuna
BBK-ren ASANBLADAREN AURREAN EGINDAKO KONTZENTRAZIOA ETA EKIMENA
Ostegunean BBKren asanblada orokorraren aurrean kontzentrazioa burutu zuten Bizkaiko eragile sozialek, BBKren politika sozialaren eta kaleratzeen aurka, baita honen eta Kutxabanken pribatizazioaren aurka.
OSTIRALEAN IRETARGI JAIA "INDAR HORIBELTZ LOKALEAN"
Ostiral honetan, Iretargik jaia bat ozpatuko du, Indar Horibeltz lokalean. Jaia 21:30tan hasiko da eta ekimen ugari izango dira: Luntx bat, sexu olinpiadak, karaokea...
Animatu nahi dugu jende eta gazte guztiak bertara jatera.
Animatu nahi dugu jende eta gazte guztiak bertara jatera.
ANIMATU 'TA PARTE HARTU
Etiquetas:
Emakumeen Borroka,
Gazte mugimendua
OZTOPO GUZTIEN GAINETIK JAIAK ETA ALDARRIA AURRERA JOAN ZIREN
Atzo Barakaldoko Gazte
Asanbladaren urteurrena ospatzeko jaialdia izan zen, Barakaldoko Velazquez
plazan batez ere. Egun osoan antolatu ziren ekimenetan asko izan ziren parte
hartu zuten gazteak.
Goiza tailerrekin hasi ziren,
gerturatu ziren guztiek; belarritakoak, plantilak eta kamisetak egiteko aukera
izan zuten, baita dantzak ikasteko. Programan gaztelu puzgarriak programatuta
zeuden baina bertan bera geratu behar ziren eguna ospatzeko baimena ukatu
zutelako. Baina debekuen gainetik gazteek egunarekin aurrera jarraitzea erabaki
zuten, horregatik ez laster agertu ziren munizipalak dena batu behar zela
esatera. Beraiekin hitz egin eta gero badirudi mahaiekin egotea zela arazoa
ondorioz mahaiak batu eta ekimenak Velazquez plazako bankuetan eta lurrean
egiten jarraitu ziren.
Munizipalen agerpena programa
eraldatu zuen eta inprobisaziori ekin behar izan zuten, adibidez Sagardoleren
kontzertua indar horibeltzen lokalera jaitsi zen gauean. Hiruretan bazkaria
hasi zen eta gazteak plazan zehar bazkaldu zuten. Ondoren atseden tartea izan
zen, ala ere gazte batzuk musika egitea, beste batzuk futbolera jokatzea
erabaki zuten. Libre egoteko tartearen ondoren jolasak hasi ziren: twister,
zelai errea eta sokatiran haritzeko aukera egon zen. Egunari bukaera emateko
triki-poteoa izan zen, San Bizentetik Bagatzara heldu arte, Indar Horibeltzen
lokalean bukatu eta segidan Sagardoleren kontzertua hasi zen.
Egun arrakastatsua izan zen,
jende asko parte hartu zuen egun osoan zehar, gainera mundu guztia ondo pasatu
zuen eta beste behin ere erakutsi zen Barakaldon alternatiba bat eraikitzeko
prest daudela gazte asko.
Etiquetas:
Aisialdi eta kultur Askatzaileak
viernes, 12 de abril de 2013
AURREKONTU JUSTU ETA SOZIALEN ALDE APIRILAK 18 KONTENTRAZIOA HERRIKO PLAZAN
Barakaldoko eragile sozial ezberdinek
aurrekontu sozial eta justu baten aldeko kanpaina bat burutzen daude eta
ostegunean Apirilak 18, 19:30tan Herriko
Plazan kontzentrazio batera deitu dute udaletxearen aurrekontu
murritzaileak aurrera aterako direlako.
Egun hauetan herriko toki ezberdinetan esku orriak banatzen daude informazioa
zabaltzeko.
Udaletxeak eskubide sozialak eta
diru-laguntzak murrizten jarraitzen ditu eta hauek eskuratzeko baldintzak
gogortzen ditu. Bitartean hau da herrian daukagun egoera:
- 10.000 langabetu (%20ko langabezi tasa) eta %58ak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.
- Biztanleriaren %8a txirotasun egoera larrian dago.
- Pasaden urtean 253 kaleratze egon ziren.
Barakaldoko gizarte eragileek aurrekontu
justu eta sozialak eskatzen dute: diru-laguntza behar duten guztientzat diru
nahikoa, laguntza jasotzeko tramiteak bizkortu, murrizketarik ez egitea…
Etiquetas:
Pobreziaren aurkako borroka
miércoles, 10 de abril de 2013
BARAKALDON 10.000 LANGABETU GARA JADA ETA 253 KALERATZE DARAMATZAGU
Gaur goizean (apirilak 10) Berri Otxoak kontzentrazioa egin du Barakaldoko Herriko plazan langabezia, kaleratzeak eta murrizketa sozialak salatzeko. Eragile sozialak aipatu du Barakaldon 10.000 langabetura heldu garela azkenean (%22ko tasara helduz). Bestetik kaleratzeak igo dira aurten, 253 pasaden urtean baino %20 gehiago. Honen aurrean udaletxearen jarrera murrizketa sozialak areagotzea dela aipatu dute eta hauek jasotzeko trabak gero gehiago direla.
Horretarako udaletxearen aurrean bildu dira eta
herriko langabetuen eta kaleratzeen plaka
bat jarri dute, herriko plazan dagoen eszenatokian, udaletxearen kartelaren
behealdean. Bestetik kaleratzeak irudikatzeko: kanpin-dendak, lo egiteko
sakoak, janaria prestatzeko tresnak… jarri dituzte.
Etiquetas:
Justizia Soziala,
Pobreziaren aurkako borroka
martes, 9 de abril de 2013
ASTEAZKENEAN (APIRILAK 10) 10:15tan KONTZENTRAZIOA UDALETXEAREN AURREAN
10.000 langabetu, %22 tasa batekin, langabeziaren igoera 257, pasaden urtean baino %20 bat gehiago, pobreziaren areagotzea... Barakaldoko datu batzuk baino ez dira. Honen aurrean udaletxeak gizarte zerbitzuetan murrizketak egiten jarraitzen du, aurtengo aurrekontuetan eren bat murriztuko du. Egoera hau salatzeko kontzentrazio batera deitu dute Asteazken honetan (Apirilak 10) goizeko 10:15tan Barakaldoko udaletxearen aurrean.
Etiquetas:
Pobreziaren aurkako borroka
KUTXABANK BATEN OKUPAZIOA SANTURTZIN
La BBK-KutxaBank se forra…gracias a los desahucios
►Esta mañana una treintena de personas han ocupado una de las sucursales que la BBK-KutxaBank tiene en la localidad de Santurtzi, en concreto en la calle Capitán Mendizabal. Posteriormente, en manifestación se recorrido el espacio que separa esta sucursal hasta la ubicada junto al Ayuntamiento del municipio; donde 120 personas han realizado una concentración por espacio de cuarenta minutos.
●Enlaces a los vídeos de esta movilziación: http://www.eitb.com/es/videos/detalle/1306572/video-protesta-desahucios-santurtzi--ocupan-sucursal-kutxabank/ y http://youtu.be/6TVeZqW2uWI
►Esta iniciativa viene motivada por el incremento de los desahucios en la comarca de Ezkerraldea. Siendo una de las principales entidades responsables de esta situación la BBK-KutxaBank: el 65% de los desahucios hipotecarios son responsabilidad de esta entidad bancaria.
No a los recortes sociales!
►También se ha denunciado el aumento de las tasas de desempleo y los continuos recortes sociales promovidos por los consistorios de la comarca.
Movimientos y colectivos contra los recortes y el paro de Ezkerraldea
Etiquetas:
Pobreziaren aurkako borroka
lunes, 8 de abril de 2013
GRACIAKO CASALA (GAZTETXEA) DESALOJATZEN ARI DIRA
Gaur eguerdian, eskuadra mossoak Graciako casalera hurbildu dira eta gazteek eraikitako espazioa desalojatu dute. Desalojoa salatzeko arratsaldeko 19:00etan kontzentrazio batera deitu dute.
Etiquetas:
Nazioartea,
Okupazioa
UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA! DONOSTIAKO AUZIPERATUEKIN ELKARTASUNA
Gaur jakin dugu Epaitegi gorenak Donostiako 8 gazte 6 urteko kartela zigorrera kondenatu dituela. Beraien delitu bakarrak gaztea izatea eta antolatua egotea, espainiar eta frantziar estatuen eta sistema kapitalisten aurrean. Gaur 20:00etan Donostiako Bulevarrean manifestaziora deitu dute.
Barakaldotik elkartasun osoa helarazi nahi diegu eta aurrera jarraitzeko deia luzatu.
Barakaldotik elkartasun osoa helarazi nahi diegu eta aurrera jarraitzeko deia luzatu.
Etiquetas:
Elkartasuna
BGAren JAIALDIAREN EGITARAUA
Apirilaren 13an, Larunbata Gazte Asanbladaren 7.urteurrena ospatzeko jaialdia izango da San Bizenteko Velazquez plazan goizeko 12:00etatik aurrera. Egun osoan zehar ekimen ugari izango ditugu: puzgarriak, tailerrak, Sagardoleren kontzertua, bazkaria... Zatoz gurekin ospatzera.
Etiquetas:
Aisialdi eta kultur Askatzaileak
lunes, 25 de marzo de 2013
OIHU 11.zbk
Oihuren 11.zenbakia. Hilabete honetan: Martxoaren 16ko mobilizazio nazionalaren kronika, Hugo Chavez, Martxoak 3, Martxoak 8 besteak beste eta nola ez hilabetearen gertaeren laburpena
Etiquetas:
OIHU
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





