jueves, 16 de abril de 2015

GAZTETXERO EGUNEKO ARGAZKI ETA BIDEOAK

  • FUTBITO TXAPELKETA:



     
  • BAZKARIA ETA GAZTEON HITZA DINAMIKAK:



  • KALEJIRA ANIMATUA ETA LA SUMBA BUENA:



  • KONTZERTUAK ETA JAIA:





 


 


lunes, 13 de abril de 2015

ZUREKIN ZEROTIK HASTEKO ASANBLADA

Aupa peña!
Igandean, Apirilak 19, 18:00tan zerotik hasitako proiektu berria eraiki eta ahalik eta gazte gehienen partehartzea bermatu nahi duen asanblada egingo da Makala II-n. Gaztetxea zein Barakaldoko Gazte Asanblada, beste gizarte eredu batean eta kultura eta aisialdi herrikoi, aske eta alternatiboetan sinisten duen pertsona ororen jardunari guztiz irekiak dauden esparruak dira. Tamalez, udaletxearen zentsura eta boikota (garbiketa ideologikoaren brigadak kartelak kentzen ditu, gune publikoetan ekimenak egiteari oztopoak jartzen die...) dela eta, gure erakuslehio nagusia, kalea, kentzen digu, gure mezua gazteriarengana heltzea zailduz. Guzti honengatik, ezinbestekotzat jo dugu asanblada hau egitea, non parte hartuko dugun pertsona guztien artean, gaztetxearen eta BGA-ren gestio eta antolakuntza, helburuak eta etorkizuneko proiektuak zerotik hasita finkatzeko aukera izango dugu. Asanbladan parte hartzera animatzen zaituztegu, batez ere ezinegon edo ardura soziala duzuen eta batu, antolatu, borrokatu eta alternatibak eraiki ezean gure etorkizuna kolore beltzez ikusten duzuen gazteoi.

Este domingo, 19 de abril, a las 18:00 celebraremos una asamblea en Makala II, mediante la que se pretende empezar de cero un nuevo proyecto con la participación de la mayor cantidad de jóvenes posible. Tanto el gaztetxe como la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo (BGA), son dos marcos totalmente abiertos a la participación de todo aquel que crea en otro modelo de sociedad y en una cultura y ocio populares, libres y alternativos. Desgraciadamente, la censura y boicot al que nos somete el ayuntamiento (arrancando carteles a través de su brigada de limpieza ideológica, poniendo trabas al uso de espacios públicos...) nos arrebata nuestro mayor escaparate, la calle, y limita nuestro campo de actuación, dificultando que nuestro mensaje llegue a la juventud. Por todo ello, hemos creído oportuno impulsar esta asamblea extraordinaria, a través de la cual entre todas las personas que participemos tendremos la oportunidad de establecer los objetivos, futuros proyectos y la organización y gestión del gaztetxe y la BGA, partiendo de cero. Os animamos a acudir y participar, sobre todo a esos jóvenes con inquietudes sociales y capaces de ver que nuestro futuro está más que negro si no nos unimos, organizamos, luchamos y creamos alternativas.
Igandera arte!
 

 

lunes, 23 de marzo de 2015

APIRILAK 11 GAZTETXERO EGUNA

Apirilaren 11n, larunbata, Gaztetxero Eguna burutuko da Barakaldoko Gazte Asanbladaren 9.urteurrena ospatzeko. Ekimenez beteriko eguna izango da, non kirola, hausnarketa, musika, dantza eta beste hainbat jarduera uztartuko diren. Hauxe da BGA-k eta Makala II gaztetxeak San Bizenteko auzoari eta Barakaldoko gazteriari egiten dion eskaintza, betiere alternatibak sortzen gero eta jende gehiago izango garen helburuarekin. Ondokoak barnebiltzen ditu Gaztetxero Egunaren egitarauak:
  • 10:00 - Futbito eta zelai errea txapelketa Mukusuluba Lehen Hezkuntza Ikastetxean eta Herrikolore-k prestatutako irratsaio tailerra. Txapelketan apuntatzeko bidali mezu bat bbarakaldogaztea@gmail.com -era taldearen eta jokalarien (5etik 8ra) izenekin apirilaren 5a baino lehen.
  • 14:30 - Bazkari gaztetxero goxoa Makala II-n. Tiketak salgai egongo dira gaztetxean, Haladzipon eta Sotera zein Bostak tabernetan 4 €-ren truke.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Batu zaitez zure koadrilakoekin eta parte hartu gaztetxeari eta gazteon arazoei buruzko hausnarketa eta gazteriaren iritzia jakitea helburu duten dinamiketan.
  • 18:00 - Kalejira animatua auzotik jolasekin Ciudad Deportiva plazaraino.
  • 20:00 - Zumbarekin gerriak mugitzeko ordua heldu da.
  • 21:00 - Kontzertuak: EH2000 hip-hop bikote barakaldotar gaztea eta 4 Katu erromeria. Kontzertuak amaitu ostean festak jarraitu egingo du.
Gaztetxero Eguna galduko duzu?
 
El 11 de abril, sábado, se ha organizado el 'Gaztetxero Eguna' con motivo de la celebración del 9º aniversario de la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo. Será un día lleno de actividades donde el deporte, la reflexión, la música, el baile... tendrán su lugar. Esta es la propuesta que le hace la BGA y el gaztetxe Makala II al barrio de San Bizente y a la juventud de Barakaldo, siempre con el objetivo de que cada vez seamos más las que apuesten por la construcción de alternativas. Éste es el programa del 'Gaztetxero Eguna':
  • 10:00 - Campeonato de futbito y Campo quemado en el Colegio de Educación Primaria Mukusuluba y taller de radio de la mano de Herrikolore. Para apuntarse al campeonato hay que mandar un correo a bbarakaldogaztea@gmail.com poniendo el nombre del equipo y de los jugadores (de 5 a 8) antes del 5 de abril.
  • 14:30 - Rica comida gaztetxera en Makal II. Los tickets estarán a la venta en el gaztetxe, Haladzipo y en los bares Sotera y Bostak por 4 €.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Júntate con tu cuadrilla y participa en unas dinámicas que tienen como objetivo reflexionar y conocer la opinión de la juventud acerca del gaztexe y la problemática juvenil.
  • 18:00 - Pasacalles animado con juegos hasta la plaza de la Ciudad Deportiva.
  • 20:00 - Es la hora de mover las caderas con la Zumba.
  • 21:00 - Conciertos: el joven duo barakaldés de hip-hop EH2000 y la romería 4 Katu. Tras los conciertos seguirá habiendo fiesta.
Te vas a perder el 'Gaztetxero Eguna'?









miércoles, 18 de marzo de 2015

HERRI ZINEMA: LOS EDUKADORES

Ostiral honetan, 18:00tik aurrera, Los Edukadores filma ikusteko eta komentatzeko aukera izango dugu Makala II gaztetxean. Palomitak egongo dira!

lunes, 16 de marzo de 2015

FUTBITO ETA ZELAI ERREA TXAPELKETA


Apirilaren 11n eta Gaztetxero Egunaren egitarauaren parte izanda, Futbito eta Zelai Errea Txapelketa antolatuko dugu Barakaldoko Gazte Asanbladatik. Gazteen parte-hartzea eta aisialdi osasuntsua bultzatuko dituen ekimena, Mukusuluba  Lehen Hezkuntzako Ikastetxean goizeko 10:00tik 14:00ra ospatuko da.

Informazio osagarria:

·         Taldeek 5etik 8rainoko pertsona kopurua izan behar dute.

·        Apuntatzeko azken eguna Apirilak 5, igandea, izango da eta mailez (bbarakaldogaztea@gmail.com), Makala II gaztetxean (igandero 17:30tik aurrera) edota zuzenean BGA-ko kide bateri esanez egiteko aukera dago. Taldearen zein taldea osatzen duten pertsonen izena eman beharko da, hala nola, aukeratutako kirolaren izena.

·       Talde bakarrak ezin izango du bi txapelketetan parte hartu, futbito edo zelai errearen arteko hautua egin beharko du.

·        Epaileak egongo dira jokoa zuzentzen.

·        Partiduen iraupena eta kuadrantea apuntatutako talde kopuruaren araberakoa izango da.

·       Txapelketa irabazten duten bi taldeak Gaztetxero Eguneko bazkari goxoa jateko gonbitea izango dute.

·       Ez da inolako jarrera sexista, faxista, homofobo edo arrazistarik onartuko.

Besterik gabe, BGA-tik bai Futbito eta Zelai Errea Txapelketan, bai hurrengo egunetan ezagutzera emango diren Gaztetxero Eguneko ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

 

El próximo 11 de abril, sábado, vamos a organizar un Torneo de Futbito y Campo Quemado desde la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo, siendo parte de la programación del Gaztetxero Eguna. Este evento, que pretende impulsar la participación y el ocio saludable de la juventud, se celebrará en el Colegio de Educación Primaria Mukusuluba de 10 de la mañana a 2 del mediodía.

Información complementaria:

·        Los equipos deberán tener de 5 a 8 personas.

·        El último dia para inscribirse es el 5 de abril, domingo, y se podrá hacer vía mail (bbarakaldogaztea@gmail.com), en el gaztetxe Makala II (todos los domingos de 17:30 en adelante) o comentándoselo directamente a unx de lxs miembrxs de la BGA. Se deberá informar del nombre del equipo, del de lxs participantes y el deporte elegido.

·        Cada equipo tendrá que elegir entre participar en el torneo de futbito o en el de campo quemado.

·        Se dispondrá de árbitros encargadxs de dirigir el juego.

·        La duración e los partidos y el cuadrante de enfrentamientos se establecerá en función del número de equipos apuntados.

·        Los dos equipos ganadores del torneo serán invitados a la comida del Gaztetxero Eguna.

·        No se van a tolerar comportamientos sexistas, fascistas, homófobos o racistas.

Por último, desde la BGA os animamos a participar tanto en el Torneo de Futbito y Balón Quemado, como en el resto de actividades del Gaztetxero Eguna que se darán a conocer en los próximos días.


GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!


BULTZA GAZTE ANTOLAKUNTZA!
 
 

miércoles, 4 de febrero de 2015

TAILERRAK ETA ANTIOSTIRALAK BUELTAN DIRA

San Bizenteko jaien osteko atsedena eta gero, arnasa hartu eta indarberrituta gatoz Makala II gaztetxetik. Azkeneko hilabetetan egindako eskaintza sozio-politiko-kulturalari jarraipena emanez, datorren astean (otsailaren 9a) hasiko diren eta segituan azaltzen diren tailerrak eta Antiostiralak antolatu dira:
  • Autodefentsa tailerra: astelehenero 20:00tan.
  • Antzerki tailerra (berria): asteartero 18:30ean.
  • Mikroinformatika tailerra: ostegunero 18:45ean.
  • Kartel tailerra (berria): larunbatero 12:30ean.
  • Antiostiralak:
    • Otsailak 13 (18:00): Anarkosindikalismoa orain. CNT: tu herramienta de lucha! Non, langileen defentsan, erakunde anrkosindikalak landutako ibilbidea eta oinarrizko printzipioak aztertuko diren.
    • Otsailak 27 (18:00): Kutxabank publikoa plataformaren hitzaldia.
Horrez gain, gonbidatzen zaituztegu igandero 17:30tik aurrera burutzen diren gaztetxearen asanbladetan parte hartzera eta zuen ekarpen zein proposamenak egitera. Amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu Makala II-n antolatzen diren ekimen hauek guztiak dohainik direla, betiere aisialdi, kultura eta formakuntza ahalik eta aske, alternatibo eta horizontalena sustatzeko helburuarekin.

GOAZEN GUZTION ARTEAN MAKALA II-RI BIZITZA EMATERA!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!

martes, 27 de enero de 2015

SAN BIZENTEKO JAIEN KRONIKA

Aurtengoan, San Bizente auzoko jai herrikoietan Makala II gaztetxearen ekarpena nabaria izan da. Jaiek iraun duten 10 egunetan zehar, Makala II aisialdi alternatiboaren, kultura askearen, kritikotasunaren eta gazte zein helduen erdigune bilakatu da. Lan hau guztia aurrera eramatea gogorra izan ez dela esatea faltsua litzateke, baita laguntza barik egin ahal izango genuela ere. Baina, San Bizenteko jaietan parte hartu edo hauen antolakuntzan murgiltzen diren auzokideak bezala, auzolanean sinesten dugu, elkarlaguntza eta elkartasuna baitira herriak bere helburuak lortzeko duen bide bakarraren oinarriak.

Jaien irudien bilduma eta kronika datoz ondoren, hamaika asanbladek osatutako programa baten ondorio diren momentu eta bizipenak. Horregatik, Barakaldoko Gazte Asanbladatik igandero 17:30tik aurrera Makala II gaztetxean egiten diren asanblada irekietan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Indarrak batuz, San Bizenten ikusitakoak baino ekimen potoloagoak antolatzeko gauza izango gara, betiere sistema kapitalistak ezartzen dizkigun kateei kolpeak ematen jarraitzen dugun bitartean, berdintasuna eta askatasuna eskuratu bidean. Besterik gabe, eskerrik asko Makala II gaztetxera hurbildu zareten eta Sanbiko jaietan parte hartu duzuen guztioi!

GORA SAN BIZENTEKO JAI HERRIKOIAK!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!

  • Ostirala 16: MAKABI + PATROL DESTROYERS


 
 
  • Larunbata 17: JABIREN ATXILOKETA ETA ESPETXERATZEA SALATZEKO EKIMENAK


  • Astelehena 19: TTIP EZ HITZALDIA
  • Asteartea 20: ESKU-PILOTA PILOTAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
  • Osteguna 22: ESKU-PILOTA TAKOAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
                       FRACKING EZ HITZALDIA (Eguzki + BGA)

 
  • Ostirala 23: GRAFFITI ERAKUSKETA (Endika Lahaine)


                           RALLY-PASEOA



  • Larunbata 24: TRUKE AZOKA (Eguzki + BGA)
     

             GAZTE EGUNA (Sagardolè-ren kontzertua + gazte afaria)