HERRI BAT GAZTETXE BAT
Okupazioa bide
dugu, hori da Barakaldoko gazteoi gelditzen zaigun aukera bakarra.
Behin ta berriz
aditzera eman dugu aurrean aurkezten zaigun errealitateak gure ametsak itotzen
dituela, bere espekulazio eta ustelkeriarekin.
Sistemak, bere
burua zilegitzat hartzeko, lege eta arauak sortzen ditu, baina, nahiz ta mezu
horrekin aho beteriko diskurtso ponpoxoak bota, gazteon egunerokotasuna guztiz
kontrakoa da, non dagozkigun ustezko eskubide horiek ukatuak ditugun:
etxebizitza eskubidea ikusezina da, lan duina utopia bat bezala planteatzen
zaigu eta edozein aisialdi ekintza diru xahuketa bat da.
Baina, honen
aurrean gazteok ez daukagu inolako asmorik beso gurutzaturik gelditzeko, gure
baitan neurriezina den gazte indarra daukagulako eta horrek mundu berri eta
zuzen batekin amestera eramaten gaituelako.
Argi eta garbi
ozen oihukatu nahi dugu ez garela euren kontsumismo edo jai ereduarekin asetzen
ezta euren kudeaketa sozioekonomikoarekin bat etortzen. Sistema kapitalista
honen oinarri diren zutabeak herdoilduta daude, eta goitik behera berreraikiak
izan behar dira, egungo egoera irauliz.
Gure helburuen
bidean, espazio aske baten beharra ezinbestekotzat jotzen dugu eta hona hemen
okupaturiko gaztetxe berria, zein gazte ametsen eta antolakuntzaren sustatzaile
bilakatuko da.
Ekintza honek
funtzio bikoitza dauka, batetik asanbladak sistema kapitalistaren dogma
handienetariko bat kolokan jarri nahi izan du, jabetza pribatua, hain zuzen,
zeinek lokal abandonatuak hautsa pilatzen jarraitzea bermatzen duen, gazteok
kale gorrian eta gune askerik gabe gauden bitartean. Eta bestetik, gazte
antolakuntzaren eta autonomiaren gunea bilakatzea, non kritikotasuna eta
aisialdi alternatiboa garatuko dugun guztion artean.
Hortaz,
dagokiguna eskuratuz eta gure eskubideak aldarrikatuz, Barakaldoko gazte
asanbladak, bere 8. Urteurrenean, herriko gazteriari honako espazio hau
eskaintzen dio, guztion artean, autogestioaz eta arduraz, mundu berriaren
haziak landatu ditzagun.
Honen bidean,
azpimarratu nahi dugu asanbladak irekiak eta anitzak direla, eta gaztetxea
gazteriaren ahotsa izan nahi duen heinean, ahalik eta gazte gehien parte
hartzea berebiziko garrantzia daukala, gazteok gure baitan ditugun kolore
ezberdinez bertako hormak margotu ditzagun.
AURRERA GAZTEAK!
GARAIPENERA!
BORROKA DUGU BIDE
TA AMETSAK HELBURU!
GORA BARAKALDOKO
GAZTERI ERREBELDE ETA KRITIKOA!
GORA BARAKALDOKO
GAZTE ASANBLADA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario