miércoles, 9 de junio de 2010

KOSKOENEA GAZTETXEA AURRERA


Portugaleteko Koskoenea Gaztetxea eraso bat jasan du gaur arratsaldean. Gaur arratsaldean polizia munizipala gaztetxera hurbildu dira eta bederatzi gazte identifikatu ditu, eta Desalojo arriskuan daude. Barakaldotik elkartasun osoa Portugaleteko gazteei.

KOSKOENEA GAZTETXEA AURRERA

OSTIRALERO: Kantautore gaua

Aste honetan, Ostiraleroko ekimenen barruan: ALPERRIKAKO BIZIEN JABEA izango dugu gure artean, (kantautore gaua edukiko dugu). 20:00etatik aurrera Oleta Gaztetxean izango dugu. Gogoratu, aterako den dirua Pinky Etxearen isunak ordaintzeko izango dela.

lunes, 7 de junio de 2010

EUSKARA TAILERRA


Astelehen eta ostegun guztietan 18:00etan, euskara ikastaroa izango dugu, Oleta gaztetxean euskara ezagutzen ez duen pertsona guztientzat. Beraz, zure euskara maila baxua edo ezagutzen ez baduzu, zatoz gure herriaren hizkuntza ikastera. Klaseak dohainik dira.

Herria da gorputza, hizkuntza bihotza

Todos los lunes y jueves, a partir de las 18:00 tendremos cursillos de euskara para todo aquel que tiene un nivel bajo o que no sabe. Por tanto si no conoces el idioma te animamos a venir y aprender la lengua de nuestro pueblo. Las clases son gratis.

El pueblo es el cuerpo, el idioma el corazón

Guda zibila Barakaldon


Pasaden ostiralean, Guda Zibilak Barakaldo eduki zituen eraginak ezagutzeko aukera izan genuen, Gaztetxean. Inoiz ahaztu ezin dugun iragana da, batzuek nahi badute ere. Etorkizunik ez, oroimenik gabe. Beraz jarraitu oroimen historikoaren alde borrokan, gertatutako guztia kaleratuz eta ezagutuz.

Oroimena, Duintasuna eta Borroka

HERRI ZINEMA: Los Edukadores


Aste honetan LOS EDUKADORES, filma jarriko dugu, herri zinema jardunaldien barruan, astero bezala 19:00etan, Oleta Gaztetxean.

Sinopsia:

Jan (Daniel Brühl), Peter (Stipe Erceg) y Jule (Julia Jentsch) están en plena juventud rebel-de. Les une la pasión por cambiar el estado de las cosas. Jan canaliza su ira luchando contra las injustas políticas de los ricos. Comparte los mismos ideales con su compañero de piso, Peter, aunque éste de forma más relajada. Jule, la novia de Peter, acaba mudándose al mismo piso cuando no puede llegar a final de mes con su salario de camarera. Jule no sabe que Jan y Peter son "Los edukadores", los misteriosos autores de actos creativos y no violentos con los que se dedican a avisar a los miembros del club de yates de que "sus días de abundancia están contados". Pero Jule también tiene un secreto: tuvo un accidente de coche y fue condenada a pagar una suma mensual a Hardenberg, un rico hombre de negocios. Mientras Peter está de vacaciones, Jule y Jan aprovechan para en-trar en la villa de Hardenberg (Burghart Klaussner) y "educarle". En-tre otras cosas, les empuja el creciente sentimiento que les une. Cuando Jan y Jule regresan a la villa la siguiente noche para reco-ger el móvil que se han dejado, Hardenberg les sorprende. No les queda más remedio que llamar a Peter para que les ayude, aunque se arriesgan a que descubra su romance secreto. El trío decide se-cuestrar al hombre de negocios y esconderse en la casa que un pariente tiene en las montañas. Estos jóvenes idealistas deberán enfrentarse a los valores de la generación en el poder.

jueves, 3 de junio de 2010

PALESTINA AURRERA

Azken egunetan Israelen ekintza terrorista berri bat izan dugu, beste askorekin batera. Baina honakoan erasotua, Gazara joaten zen Nazioarteko elkartasun ontziteri bat izan zen, Astelehenean. Erasoa nazioarteko itsasoan izan zen, Israeleko soldaduek bahitua zuen. Erasoaren ondorioz gutxienez 9 pertsona erailak izan ziren eta beste asko zaurituak. Ontziteriaren beste kide guztiak atxilotuak izan ziren, tratu txarrak jasan zituzten eta Israeletik kanporatuak izan ziren.

Israelek Palestina eta Gaza konkretuki hil eta desagerrarazi nahi du, blokeo bortitz horrekin. Ez dugu onartuko Israelen jarrera hau eta ondorioz boikotera egiten dugu deialdia, metodo eraginkorrena delako Israelen aurka. Bestetik elkartasun osoa, ontziteriako kide guztiei eta Palestinako herritarrei.

miércoles, 2 de junio de 2010

OSTIRALERO: Guda Zibila Barakaldon

Ostiral honetan gure iragana ezagutzeko aukera izango dugu. 19:00etatik aurrera Guda Zibila Barakaldon izandako eragina ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, astean zehar ikusgai izango dugu Guda Zibilari buruzko erakusketa bat. Guztia Oleta Gaztetxean

Jarraitu behar dugu, orain dela 74 urte gertatu zena kaleratzen eta ezagutzen, oroitzapenak berrezkuratuz, batzuk lurperatu nahi dutena.

Oroitzapena, Justizia eta Borroka

lunes, 31 de mayo de 2010

HERRI ZINEMA: Maulets, 20 Anys en Luita


Aste honetan, Herrialde Katalaneko Maulets gazte erakundearen historia ezagutzeko aukera izango dugu, dokumental honi esker. Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Oleta Gaztetxean.

Sinopsis:

Editado el año 2008 a raíz del vigésimo aniversario de la fundación de la organización, el reportaje hace un repaso al papel que ha jugado Maulets en los últimos 20 años de independentismo en los Países Catalanes, Haciendo especial mención en el recuerdo a Guillem Agulló, militante de Maulets asesinado hace 15 años por un grupo neonazi en Montanejos.

Así y gracias al testimonio de antiguos militantes de la organización podremos analizar la evolución de la vertiente juvenil del independentismo contemporáneo, Con historias, anécdotas y explicaciones sobre las acciones llevadas a cabo por Maulets durante estos últimos 20 años, como por ejemplo las campañas contra las drogodependencias, las ETTs, la simbología española y francesa y el patriarcado o en defensa del territorio, la independencia y la revolución de los Países Catalanes.

20 años después, el combate Maulets continúa con más fuerza que nunca!

Independencia y Revolución!
Visca la Terra!




domingo, 30 de mayo de 2010

Lagunita Mentalen kontzertua



Pasaden Maiatzaren 28, Ostiraleroko ekimenean, Lagunita Mental taldeak, kontzertua eskaini zuen Oleta Gaztetxean. Horretaz gain pintxoak, musika eta giro paregabea egon zen.

Erakutsi genuen beste behin ere, Aisialdi askatzaile bat eta kultura libre bat eraikitzea posiblea dela: herritarrentzat eta gazteentzat.

lunes, 24 de mayo de 2010

Herri zinema "NOVIEMBRE"

Sinopsia: Empujado por un espíritu que todavía conserva su barniz de idealismo, Alfredo decide crear un "arte más libre, hecho con el corazón, capaz de hacer que la gente se sienta viva". Su concepto del teatro empieza más allá del escenario, se traslada a pie de calle, cara a cara con el público. Allí, en una plaza cualquiera, en un parque o en la avenida más comercial de la ciudad, Alfredo y su grupo Noviembre comienzan la función...No hay límites ni censuras, solo hay ideas que deben lograr que el espectador deje de ser espectador y pase a formar parte de la representación. El teatro como la vida, la vida como el teatro...ya no hay diferencia.

Hurrengo bideo emanaldia, Maiatzaren 26an izango da, 19:00etan, Oleta gaztetxean.

viernes, 21 de mayo de 2010

OSTIRALERO

GAUR Maiatzak 21 19:00retatik aurrera
Pintxoak, tragoak, musika... ta giro ona! OLETA GAZTETXEAN




miércoles, 19 de mayo de 2010

HERRI ZINEMA: Nuestro Pan de Cada Dia


Sinopsis "Nuestro pan de cada día" refleja el día a día de todo el proceso de industrialización y mecanización a la que ha sido sometida la ganadería y la agricultura en un país desarrollado. Al ritmo de las cintas transportadoras y las inmensas máquinas, la película nos muestra diferentes lugares de Europa en los que se producen alimentos. Lugares monumentalmente grandes, paisajes surrealistas y sonidos extraños. Un frío entorno industrial que deja poco espacio al individualismo. Sin comentarios ni entrevistas explicativas, la película se despliega en la pantalla como un sueño molesto: una mirada fija insistente, acompañada por el ruidoso respirar de las máquinas hidráulicas.

Maiatzak 19, 1900etatik aurrera, Oleta Gaztetxean. Zatoz

martes, 18 de mayo de 2010

Gaztetxe martxa egin dute dozenaka lagunek Ezkerraldean, Altsasuko jaialdiaren atarian

Ezkerraldeko martxa asteburu honetan Altsasun egindo den Euskal Herriko gaztetxe egunaren
aurrekari gisa antolatu zuten Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladek, eta eskualdeko koordinadora indartze eta garatze aldera pausu oso emankortzat hartu. Hori dela eta hurrengo hilabeteetan ere baturik lan egiteko borondatea agertu dute eskerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladetako kideek, eta Altsasun egingo den Euskal Herriko gaztetxe egunean parte hartzeko deia luzatzeaz gain, bertara joateko autobusa ere antolatu dutela adierazi zuten. Zerrendak eskualdeko gaztetxeetan daude.
Dozenaka gaztek parte hartu zuten larunbatean egun guztian zehar Ezkerraldea zeharkatu zuen "gaztetxe martxan". Goizeko 11.30etan zegoen jarria hitzordua Santurtziko La Kelo gaztetxean, eta ordurako ibilbidea egiteko prestatuta zeuden gazteek La Kelokoek prestaturiko pintxo begetarianoak jateko aukera izan zuten, martxari indarrez ekiteko.
Megafoniaz lagunduta ekin zioten bideari gazteek, Santurtzi eta Portugalete itsasardar parean lotzen dituen bidetik, asken herri honetako alde zaharrean dagoen Koskoenea gaztetxea heldu arte. Bertan txalapartariak zeuzkaten zain harrera egiteko, eta musika emanaldi eta poteo baten ondoren bokata-bazkaria eskaini zuten Portuko gaztetxekoek.
Arratsaldean ekin zitzaion berriz bideari, Sestaoranzko norabide hartuz, Txabarri auzoko hiru kontzejuen plazaraino. Bertan Sestaoko gazte asanbladakoek antolatutako herrien arteko jolasak egin ziren; sokatira, saku-lasterketa eta txingaz uztartuz.
Arratsaldean amaitzen ari zela iritsi ziren gazteak Barakaldoko Oleta gaztetxera oihu eta kantiken artean, nekez baina adoretsu. Eguneri amaiera emateko Sagardole taldearen kontzertuaz gozatu zuten 70 bat lagunek Barakaldoko gaztetxean, eta ia beste hainbestek eskualdeko zenbait bertsolarik girotutako afaria dastatu zuten. Gaueko ordu txikitan amaitu zuten jaia.

miércoles, 12 de mayo de 2010

OSTIRALERO



Ostiral honetan, topaketa berri bat izango dugu gaztetxean, sistemak inposatzen digun aisialdiari eta kulturari aurre egiteko gure alternatibak sortzen, Aisialdi herritarra eta Askatzailea. Beraz zatoz gozatzera Ostiralero berri honekin.

Oraingoan Clowns Gaua izango dugu, Hilario Sikario eta Los Viejosen eskutik, 20:00etatik aurrera Oleta Gaztetxean.

martes, 11 de mayo de 2010

Ezkerraldeko gaztetxe martxa maiatzaren 15ean Santurtzitik Barakaldora.

Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez.


Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladak * E.H
Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada eta Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Ekimen hau hurrengo astean Altsasun ospatuko den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekaria izango da.
Honakoa da egitaraua:
Santurtzi: La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)
- 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera.
Portugalete: Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)
- 13:30: Poteo musikatua eta ondoren bokatak eskuragai gaztetxean.
Sestao: Hiru kontzejuen plazan (Txabarri)
- 18:00: Herri jolasak eta askaria.
Barakaldo: Oleta gaztetxea (Oleta, 28)
- 21:00: Kontzertua Sagardole (www.myspace.com/sagardole) taldearekin eta Bertso afaria.
Bazkari eta afariak prezio herrikoietan izango dira. Bertso afarirako izena eman beharko da herri bakoitzean zehaztuko duten tokian.

jueves, 6 de mayo de 2010

sábado, 1 de mayo de 2010

ONGI ETORRI GAZTEAK


Atzo, Barakaldoko preso politiko eta Gazte Asanbladaren kide diren: Sendoa, Unai, Asier eta Jon etxera bueltatu ziren. Orain dela bi urte atxilotuak izan ziren eta pasaden Martxoan epaituak izan ziren, salbuespen epaitegia den, audientzia nazionalean. Bertan 33urteko kartzela zigorrari aurre egin behar izan zuten. Baina zorionez etxean dauzkagu.

EUSKAL GAZTERIA AURRERA
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA