Mostrando entradas con la etiqueta EZKERRALDEKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN KOORDINADORA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EZKERRALDEKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN KOORDINADORA. Mostrar todas las entradas
jueves, 5 de abril de 2012
jueves, 8 de marzo de 2012
martes, 31 de enero de 2012
lunes, 9 de enero de 2012
URTARRILEKO OKUPAGENDA
sábado, 10 de diciembre de 2011
ABENDUKO OKUPAGENDA
Open publication - Free publishing
sábado, 29 de octubre de 2011
EZKERRALDEKO OKUPAGENDA: AZAROA
lunes, 5 de julio de 2010
Sexu askapenaren aldeko mobilizazioa

Pasaden Ekainaren 28an, Barakaldoko, Sestaoko eta Portugaleteko gazte asanbladek eta La Kelo Gaztetxearekin, sexu askapenaren aldeko kontzentrazioa antolatu zuten; homosexualen eta transexualen eskubideak errespetatu daitezen. Hona hemen bertan irakurritako manifestua:
Ekainaren 28ko kontzentrazioan irakurritako testua
Stonewall, New Yorken gertatutako istiluekin hasitako mugimenduak aurrera dihardu gaur, 2010eko ekainaren 28 honetan.
“Gay harrotasuna”ren eguna dela esan ohi da, baina guk ez dugu uste homosexual, transexual eta bisexual izatea harro sentitzeko arrazoi bat denik; gizona, beltzarana eta zuria izatea harro sentitzeko arrazoiak ez diren moduan. Pertsona batek ezaugarri horiek ditu edo ez ditu; eta ez, ezta pentsatu ere, hauek dute inoren izaera edo ezaugarriak inolaz ere definitzen, batzuk saldu nahi diguten moduan.
Gobernu kapitalista eta “progreek” argi dute zer egin errebindikazio hauek beren onurarako erabiltzeko: gauza guztiekin egiten duten moduan, asimilazioarekin, instituzionalizazioarekin eta irudi konkretu bat inposatuz.
Alegia, gay gizonarena, gustu onekoa, janzkera dotore eta bizitzan arrakastatsua.
Gizartearen ezjakintasunak ez du laguntzen zentzu honetan, askok eta askok uste dutelako oraindik ere transexualak gaixoak direla, lesbianak gizon itxurakoak, eta juxtu kontrakoa gayen kasuan.
Gure artean ere existitzen direla sistema kapitalistaren eraginez prekarietatean bizi diren homosexualak, diruzaleak ez diren gayak eta elementu falikorik gabe harreman intimoak mantentzen dituzten eta gozatzen badakiten neskak.
Horietako batzuk bildu dira gaur gurekin hemen, Sestaon, egoera hau salatzeko.
Askoren lanagatik asko lortu da, bai, baina gure xedeak lortu arte borrokak jarraituko duela argi izan behar dugu. Gure borroka, zuen borroka; guztiona, azken finean.
Aldarrikapenak honako hauek dira:
> BAT, Transexualitatea, homosexualitatea eta bisexualitatea despenalizatu munduko herri guztietan.
> BI, Eskubideak parekatu; baina benetan, eta ez itxuraz.
> ETA HIRU, Lehen esan dugunarekin batera, aurreiritziekin amaitu behin-betirako.
Horregatik,
antolakuntzaz, lanaz eta borrokaz SEXU ASKAPENERANTZ!
GARATU DEZAGUN GURE SEXUALITATEA OZTOPO GUZTIEN GAINETIK!
Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladak
martes, 18 de mayo de 2010
Gaztetxe martxa egin dute dozenaka lagunek Ezkerraldean, Altsasuko jaialdiaren atarian
Ezkerraldeko martxa asteburu honetan Altsasun egindo den Euskal Herriko gaztetxe egunarenaurrekari gisa antolatu zuten Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladek, eta eskualdeko koordinadora indartze eta garatze aldera pausu oso emankortzat hartu. Hori dela eta hurrengo hilabeteetan ere baturik lan egiteko borondatea agertu dute eskerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladetako kideek, eta Altsasun egingo den Euskal Herriko gaztetxe egunean parte hartzeko deia luzatzeaz gain, bertara joateko autobusa ere antolatu dutela adierazi zuten. Zerrendak eskualdeko gaztetxeetan daude.
Dozenaka gaztek parte hartu zuten larunbatean egun guztian zehar Ezkerraldea zeharkatu zuen "gaztetxe martxan". Goizeko 11.30etan zegoen jarria hitzordua Santurtziko La Kelo gaztetxean, eta ordurako ibilbidea egiteko prestatuta zeuden gazteek La Kelokoek prestaturiko pintxo begetarianoak jateko aukera izan zuten, martxari indarrez ekiteko.
Megafoniaz lagunduta ekin zioten bideari gazteek, Santurtzi eta Portugalete itsasardar parean lotzen dituen bidetik, asken herri honetako alde zaharrean dagoen Koskoenea gaztetxea heldu arte. Bertan txalapartariak zeuzkaten zain harrera egiteko, eta musika emanaldi eta poteo baten ondoren bokata-bazkaria eskaini zuten Portuko gaztetxekoek.
Arratsaldean ekin zitzaion berriz bideari, Sestaoranzko norabide hartuz, Txabarri auzoko hiru kontzejuen plazaraino. Bertan Sestaoko gazte asanbladakoek antolatutako herrien arteko jolasak egin ziren; sokatira, saku-lasterketa eta txingaz uztartuz.
Arratsaldean amaitzen ari zela iritsi ziren gazteak Barakaldoko Oleta gaztetxera oihu eta kantiken artean, nekez baina adoretsu. Eguneri amaiera emateko Sagardole taldearen kontzertuaz gozatu zuten 70 bat lagunek Barakaldoko gaztetxean, eta ia beste hainbestek eskualdeko zenbait bertsolarik girotutako afaria dastatu zuten. Gaueko ordu txikitan amaitu zuten jaia.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


