Pasa den
larunbatean, Barakaldoko gazteak bildu ginen sexualitate tailer bat egiteko.
Tailerra bilgune feministako Emagin elkarteak bideratzen zuen. Han egon
ginen bost orduz elkarrizketan gai askoren inguruan, hala nola, sexuaz,
harreman sexualaz, parekidetasunaz, generoen banaketaz etab.
Mostrando entradas con la etiqueta Sexu askapenaren. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sexu askapenaren. Mostrar todas las entradas
miércoles, 18 de diciembre de 2013
jueves, 28 de junio de 2012
SEXU ASKAPENAREN ALDEKO MOBILIZAZIOA, GAUR SESTAON
Gaur 20:00etan Sestaoko udaletxean sexu askapenaren aldeko mobilizazioa izango da Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Hone hemen Sestaoko Gazte Asanbladaren oharra:
Sestaoko Gazte Asanbladak deia
egiten du gure herrian laugarren urtez, ekainaren 28an, LGBT askapen
eguna dela eta, antolatutako ekimenetan parte hartzeko. Aurten, aurreko
urteetan bezala, ekimen zentrala “sexu askapena herri librea
eraikitzeko” lemapean Sestaoko udaletxeko eskilaretan egingo den
kontzentrazioa izango da, ostegunean bertan, arratsaldeko 8etan.
Sestaoko Gazte Asanbladaren ustez, argi geratzen da homofobia, lesfobia eta transfobia ez direla kasualitatea, gizartearen gidaritza gizon, heldu eta heterosexualengan lagatzen duen antolaketa patriarkalari erantzuten diotela baizik. Egun, LGBT kolektiboari mundu zabalean eskaintzen zaion errezeta, eta Euskal Herria ez da salbuespen, normaltasunetik urrun dago: Eskuin muturra eta erlijioen ofentsiba, transexualen psikiatrizazioa, irain eta erasoa, jazarpena, eta heritza zigorra ere bai, normaltasunez sexu edo genero orientazioa garatu nahi izateagatik.
Horren aurrean, Sestaoko Gazte Asanbladak kalera irtetearen garrantzia azpimarratu nahi du, herri eta auzoetan ere bai askapen sexualaren aldeko borrokari gorpua emanez, duela 43 urte luze Stonewalleko iraultzaren ondotik bizitako arima borrokalari berdinarekin, inposaketa eta diskriminazio ororekin amaitzeko bidean.
Zentzu honetan, gaur goizean Sestaoko udalean izandako udalbatzan Bilduk norabide berean aurkeztutako mozioa eztabaidatu da, udalari ostegunean Sestaon egingo den mobilizazioari babesa ematea eskatzen ziona. Bildu eta PNVren bozkarekin atera da aurrera eta PSOE eta PPk abstentziorako hautua egin dute. Hau horrela, Sestaoko udalak babesa adierazi dio mobilizazioari.
Horretaz gain, zenbait eragile sozial eta politikok ere bai euren babesa agertu dute. Hurrengoak dira: Bildu, Ezker Abertzalea, Izquierda Unida, Karibe Kolektiboa (Sestao), Barakaldoko Gazte Asanblada, Portugaleteko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Mamarigako Kultur Etxea, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Pikutara gazte konpartsa (Sestao), Andere Bidatz talde feminista (Portugalete) eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteak.

Etiquetas:
Sexu askapenaren
lunes, 5 de julio de 2010
Sexu askapenaren aldeko mobilizazioa

Pasaden Ekainaren 28an, Barakaldoko, Sestaoko eta Portugaleteko gazte asanbladek eta La Kelo Gaztetxearekin, sexu askapenaren aldeko kontzentrazioa antolatu zuten; homosexualen eta transexualen eskubideak errespetatu daitezen. Hona hemen bertan irakurritako manifestua:
Ekainaren 28ko kontzentrazioan irakurritako testua
Stonewall, New Yorken gertatutako istiluekin hasitako mugimenduak aurrera dihardu gaur, 2010eko ekainaren 28 honetan.
“Gay harrotasuna”ren eguna dela esan ohi da, baina guk ez dugu uste homosexual, transexual eta bisexual izatea harro sentitzeko arrazoi bat denik; gizona, beltzarana eta zuria izatea harro sentitzeko arrazoiak ez diren moduan. Pertsona batek ezaugarri horiek ditu edo ez ditu; eta ez, ezta pentsatu ere, hauek dute inoren izaera edo ezaugarriak inolaz ere definitzen, batzuk saldu nahi diguten moduan.
Gobernu kapitalista eta “progreek” argi dute zer egin errebindikazio hauek beren onurarako erabiltzeko: gauza guztiekin egiten duten moduan, asimilazioarekin, instituzionalizazioarekin eta irudi konkretu bat inposatuz.
Alegia, gay gizonarena, gustu onekoa, janzkera dotore eta bizitzan arrakastatsua.
Gizartearen ezjakintasunak ez du laguntzen zentzu honetan, askok eta askok uste dutelako oraindik ere transexualak gaixoak direla, lesbianak gizon itxurakoak, eta juxtu kontrakoa gayen kasuan.
Gure artean ere existitzen direla sistema kapitalistaren eraginez prekarietatean bizi diren homosexualak, diruzaleak ez diren gayak eta elementu falikorik gabe harreman intimoak mantentzen dituzten eta gozatzen badakiten neskak.
Horietako batzuk bildu dira gaur gurekin hemen, Sestaon, egoera hau salatzeko.
Askoren lanagatik asko lortu da, bai, baina gure xedeak lortu arte borrokak jarraituko duela argi izan behar dugu. Gure borroka, zuen borroka; guztiona, azken finean.
Aldarrikapenak honako hauek dira:
> BAT, Transexualitatea, homosexualitatea eta bisexualitatea despenalizatu munduko herri guztietan.
> BI, Eskubideak parekatu; baina benetan, eta ez itxuraz.
> ETA HIRU, Lehen esan dugunarekin batera, aurreiritziekin amaitu behin-betirako.
Horregatik,
antolakuntzaz, lanaz eta borrokaz SEXU ASKAPENERANTZ!
GARATU DEZAGUN GURE SEXUALITATEA OZTOPO GUZTIEN GAINETIK!
Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)