Blogaren eskuinaldean dauzkazue taldeak entzuteko orrialdeak eta galdetegia talderik gustokoena bozkatzeko.
En la derecha del blog teneis las paginas para escuchar a los grupos y la encuesta para votar.
lunes, 12 de marzo de 2012
viernes, 9 de marzo de 2012
Jon Aldana barakaldoko euskal preso politikoa askatasuna berreskuratu du 28 urte eta gero!!! ONGI ETORRI ALDANA!!!
Jon Aldana preso politikoa aske atera da gaur Huelvako espetxetik (Euskal Herritik 1.001 kilometrotara). Aldana 1984tik egon da preso eta hainbat espetxetatik igaro behar izan da: Carabanchel, Alcala Meco, Basauri, Herrera de la Mancha, Castellon, Valdemoro, Malaga, Ceuta eta Huelva, bertan 1998tik preso egon ostean. Guztira 28 urte eman ditu espetxean.
ONGI ETORRI ALDANA!!!
jueves, 8 de marzo de 2012
miércoles, 7 de marzo de 2012
AGUR MUSIKHERRIA
2005eko martxoaren 25-27an erein genuen MusikHerria herri diskoetxea
GazteMugi topaketetan eta, horren ostean, maiatzaren 14an Arrasaten,
maiatzaren 28an Gasteizen, uztailaren 2an Bilbon eta irailaren 17an
Donibane Lohitzunen ureztatutako proiektua urriaren 22an loratu zen.
2006ko urtarrilaren 3an, Burlatan, martxoaren 4rako jaiotza ospatzeko
jaialdi erraldoia egitea erabaki genuen. Begi-bistan, Euskal Herri osoko
proiektua, parte-hartzailea eta autogestionatua izango zen musika
proiektua.
Musika gustuko genuen gazteak batu ginen eta "musika-mundua" deitzen genion hura iraultzeko tresna sortu genuen. Lehenengo aldiz, Euskal Herrian, musikariek haien musika hedatzeko, modu kolektibo eta antolatu batez. Honelako hitzak erabili genituen: diskoetxe herritarra, copyleft, autogestioa, asanblada...
Ez da bide erraza izan musikan eragitea, baina ziur gaude Euskal Herriko kultur eragile garrantzitsu bat izan garela. Izan ere, ideia sortu zenetik, pasa diren 7 urteetan, MusikHerriatik 74 talde zein bakarlari pasa gara eta 82 lan kaleratu ditugu modu fisikoan (CD, DVD, liburu). Denak autogestionatuak, denak lizentzia libredunak eta beraz, denak herritarren eskura jarriak. Diskoetxeko partaideok musika borroka tresna bezala erabili dugu eta, horregatik, MusikHerria bera jendarte-eragile bat bihurtu dugu: kulturaren alde, proiektu txikitzaileen aurka, euskararen alde, zapalkuntzen aurka, gazte eta herri mugimenduaren alde... herriaren alde.
Baina, hasten diren gauza guztiei bezala, guri ere, agur esateko ordua heldu zaigu. Beti bezala, agur batek bere arrazoiak ditu eta gu ez gara salbuespena izango:
- Oso gazte hasi ginen eta oso indartsu, Euskal Herriko musikaren mundua iraultzeko ideiarekin, baina pertsona eta musikari bezala heltzen joan garen heinean, eta talde berriak gehituz joan diren heinean, ez ditugu ideiak eta diskurtsoak berritu edo, behintzat, ez dugu modu antolatu batean egin, eta argi dago elikatzen ez den proiektuak ezin duela aurrera egin.
- Gure agurrak ez dauka zerikusirik kapitalismoaren krisiarekin, baldin eta kultura merkantzia hutsa bihurtu ez badugu behintzat, ezinezkoa baita kultura krisian egotea.
- Zaila da kultur eredu merkantilista betikotu nahi dutenen aurrean kultur eredu berri bat sortzea, baina bide bakarra izan da.
- Zaila da jendarte berriaren alde egiten duten eragileen erreferentea izan ez arren aurrera jarraitzea, baina bide bakarra izan da.
- Baina zailagoa da inertzian erori den kolektibo bat berpiztea. Azken finean, 7 urte hauetan, MusikHerriako kideok hainbat ideia eta zenbait ikuspegi sortzen joan gara eta, askotan, kolektiboaren erritmo eta jarraikortasun faltagatik, ideia berri guztiak kaxoi batean geratu dira, hau da, kontzeptu berriak kaleratzeko oztopo nagusiena eragilea bera bihurtu da, MusikHerria bera esan nahi dugu.
Horregatik, ondo hasi zena ondo bukatzeko, MusikHerriako kideok, bide berriak lantzea pentsatu dugu. Argi dugu gaur egungo kulturaren egoerari erantzungo dioten ideia berriak behar direla eta MusikHerriak, kolektibo bezala, ez du gehiagorako ematen. Beraz, ikusiko dugu ze sorpresak dakarzkigun ideia berrien zabaltze honek! Hori bai, azkeneko 7 urteetan bezala, ideia bat berresten dugu: Euskal Herriak kultur eztabaida sakona behar du, etortzear dagoen beste jendarte mota berri batek sortuko eta ulertuko duen kultur eredua sortzeko, alegia. Eta, ziur gaude, bide horretan, MusikHerriak adreiluren bat jarri duela, baina argi dugu ere, kolektibo bezala, hustu egin dela.
Hortaz, 2012ko martxoaren 4an, jaiotze-jaialdia ospatu genuenetik 6 urte betetzen diren egunean, MusikHerria kolektiboak agur esan du behin betiko. Hala ere, MusikHerriako kideok musikan jarraituko dugu, ziur tresna eraginkorragoak sortuko ditugula eta, espero dezagun, MusikHerriaren esentzia denboran mantentzea, bestela, jai dugu!
Bukatzeko, adierazi nahi dugu MusikHerriako proiektuan erabili gabe dugun diru apurra, hurrengo egunetan Lodosako Ibaialde ikastolari ematea pentsatu dugula. Ez da diru asko izango, baina MusikHerriaren ibilbideak bukaera duina izateko modu onena iruditu zaigu.
Musika gustuko genuen gazteak batu ginen eta "musika-mundua" deitzen genion hura iraultzeko tresna sortu genuen. Lehenengo aldiz, Euskal Herrian, musikariek haien musika hedatzeko, modu kolektibo eta antolatu batez. Honelako hitzak erabili genituen: diskoetxe herritarra, copyleft, autogestioa, asanblada...
Ez da bide erraza izan musikan eragitea, baina ziur gaude Euskal Herriko kultur eragile garrantzitsu bat izan garela. Izan ere, ideia sortu zenetik, pasa diren 7 urteetan, MusikHerriatik 74 talde zein bakarlari pasa gara eta 82 lan kaleratu ditugu modu fisikoan (CD, DVD, liburu). Denak autogestionatuak, denak lizentzia libredunak eta beraz, denak herritarren eskura jarriak. Diskoetxeko partaideok musika borroka tresna bezala erabili dugu eta, horregatik, MusikHerria bera jendarte-eragile bat bihurtu dugu: kulturaren alde, proiektu txikitzaileen aurka, euskararen alde, zapalkuntzen aurka, gazte eta herri mugimenduaren alde... herriaren alde.
Baina, hasten diren gauza guztiei bezala, guri ere, agur esateko ordua heldu zaigu. Beti bezala, agur batek bere arrazoiak ditu eta gu ez gara salbuespena izango:
- Oso gazte hasi ginen eta oso indartsu, Euskal Herriko musikaren mundua iraultzeko ideiarekin, baina pertsona eta musikari bezala heltzen joan garen heinean, eta talde berriak gehituz joan diren heinean, ez ditugu ideiak eta diskurtsoak berritu edo, behintzat, ez dugu modu antolatu batean egin, eta argi dago elikatzen ez den proiektuak ezin duela aurrera egin.
- Gure agurrak ez dauka zerikusirik kapitalismoaren krisiarekin, baldin eta kultura merkantzia hutsa bihurtu ez badugu behintzat, ezinezkoa baita kultura krisian egotea.
- Zaila da kultur eredu merkantilista betikotu nahi dutenen aurrean kultur eredu berri bat sortzea, baina bide bakarra izan da.
- Zaila da jendarte berriaren alde egiten duten eragileen erreferentea izan ez arren aurrera jarraitzea, baina bide bakarra izan da.
- Baina zailagoa da inertzian erori den kolektibo bat berpiztea. Azken finean, 7 urte hauetan, MusikHerriako kideok hainbat ideia eta zenbait ikuspegi sortzen joan gara eta, askotan, kolektiboaren erritmo eta jarraikortasun faltagatik, ideia berri guztiak kaxoi batean geratu dira, hau da, kontzeptu berriak kaleratzeko oztopo nagusiena eragilea bera bihurtu da, MusikHerria bera esan nahi dugu.
Horregatik, ondo hasi zena ondo bukatzeko, MusikHerriako kideok, bide berriak lantzea pentsatu dugu. Argi dugu gaur egungo kulturaren egoerari erantzungo dioten ideia berriak behar direla eta MusikHerriak, kolektibo bezala, ez du gehiagorako ematen. Beraz, ikusiko dugu ze sorpresak dakarzkigun ideia berrien zabaltze honek! Hori bai, azkeneko 7 urteetan bezala, ideia bat berresten dugu: Euskal Herriak kultur eztabaida sakona behar du, etortzear dagoen beste jendarte mota berri batek sortuko eta ulertuko duen kultur eredua sortzeko, alegia. Eta, ziur gaude, bide horretan, MusikHerriak adreiluren bat jarri duela, baina argi dugu ere, kolektibo bezala, hustu egin dela.
Hortaz, 2012ko martxoaren 4an, jaiotze-jaialdia ospatu genuenetik 6 urte betetzen diren egunean, MusikHerria kolektiboak agur esan du behin betiko. Hala ere, MusikHerriako kideok musikan jarraituko dugu, ziur tresna eraginkorragoak sortuko ditugula eta, espero dezagun, MusikHerriaren esentzia denboran mantentzea, bestela, jai dugu!
Bukatzeko, adierazi nahi dugu MusikHerriako proiektuan erabili gabe dugun diru apurra, hurrengo egunetan Lodosako Ibaialde ikastolari ematea pentsatu dugula. Ez da diru asko izango, baina MusikHerriaren ibilbideak bukaera duina izateko modu onena iruditu zaigu.
Etiquetas:
Herri Kultura
GAROÑA-KO ZENTRAL NUKLEARRA IXTEAREN ALDEKO ADIERAZPENA
Hainbat
elkarte eta erakunde ekologista, sindikal eta politikok Garoñako
zentral nuklearraren itxiera eskatzeko, martxoaren 10ean Bilbon antolatu
dugun manifestazioan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu.
Fukushimako istripuaren urteurrena dela eta, alderdi popularraren
gobernuari, Garoñako zentral nuklearra berehala ixteko eskatzen diogu
eta arrisku nuklearra salatzeko euskal herritarrak mobilizatzera deitzen
ditugu.
Igande honetan, martxoak 11, Japoniako Fukushima-Daiichi-ko lau
erreaktore atomiko hondatu zituen istripu larria gertatu zenetik urte
bat beteko da. Erreaktore nuklear horiek, hilabetetan zehar isuritako
erradiaktibitate kopuru handiek, gizakion osasunean eta ingurugiroan,
eragindako kalteak oraindik ere ez dira ondo ezagutzen. Askatutako
erradioaktibitatea gutxienez, Txernobil-en askatutakoaren %20a dela
egiaztatu dute, eta jakina denez, Txernobilen milaka hildako eta milaka
milioi eurotako kalte materialak egon ziren.
Egunotan, Alderdi Popularraren industria ministro berriak, bere
alderdiak hartutako erabaki politiko eta sozialekin bat eginez, Garoñako
zentral nuklearraren bizitza 2019raino luzatzeko asmoa azaldu du,
2013rako aurreikusita zegoen itxiera bertan behera utziz.
Gobernu
berriak Energia Nuklearraren Kontseiluari, CSNari, zentralaren inguruko
txosten bat egiteko agindu zion eta txosten honek Garoñaren bizitza
luzatzeko arazorik ez dagoela esaten du, guk txosten honen balioa
zalantzatan jartzen dugu kontseilu honen objektibotasun ezagatik.
Honekin batera gogorazi nahi dizuegu, 2009ko dekretutik hona egin
beharreko berrikuntzen %25a baino gutxiago egin dituztela eta
honengatik, gure salaketa bikoitza da; alde batetik, azkenengo hiru
urteetan CSNak zentralaren gainean izan duen kontrol eza, eta beste
aldetik, zentralaren egoera onargarritzat hartzea, Garoñan akats eta
anomalia ugari eman eta ematen ari direnean. Gainera, ez dugu ahaztu
behar Europako Batzordeak zentralari egindako estres frogen emaitzak,
oraindik aztertzen ari dituela. Hau guztiagatik, CSNari egindako
txostena zuzentzeko eskatzen diogu eta bide batez, ebaluazio berri bat
egitea eskatzen dugu, oraingo honetan zorrotza eta sakona.
Beste
aldetik, Aznar-ek zuzendutako FAES erakundeak, energiaren alorrean
emandako irizpideak jarraituz, eta Iberdrola eta Endesa bezalako enpresa
elektriko handien interesak babestu nahian, Soria industria ministroak,
hemendik aurrera, energia berriztagarrien aldeko diru laguntzak eteteko
agindua eman du. Honek, ingurugiroan ondorio larriak izango ditu eta
gainera, energia berriztagarrien sektore ekonomikorako kolpe latza
izango da, hurrengo urteetan milaka lanpostu galduko dira eta.
Santa Maria de Garoña zentral nuklearra Burgosen dago, Tobalinako
haranean, Euskal Herritik kilometro gutxitara, eta 1971an Francok
zabaldu zuen. Garoña, Espainiako zentral nuklear zaharrena da eta
lehenengo belaunaldiko zentral nuklearren artean, bera da martxan
jarraitzen duen bakarra; Vandellós I 1990ean itxi zuten istripu baten
ondorioz eta gobernuak Zorita 2006an itxi zuen.
Garoña zabaldu zutenetik, 41 urte pasa dira eta denbora tarte honetan
istripu ugari gertatu dira, larrienak hauexek dira: 1975ean isurketa
atmosferara, hodei erradiaktiboa sortuz; ur erradioaktiboaren isurketa,
2.880 litro, 1981ean; txatarra erradiaktiboa birziklatzeko biltegi
batera eraman zuten 2004ean; erregaian hausturak gertatu ziren eta
lehenengo zirkuituan erradioaktibitatea askatu zen 2007an. Honi gehitu
behar zaio Ebroko uraren gehiegizkoa beroketa. Azkenik, erreaktorearen
ontzia eta lehenengo zirkuitua, kaltetu dituen korrosio prozesuak
hainbat pitzadura sortu ditu, arazo hau, 1981ean antzeman zuten
lehenengo aldiz eta oraindik ez dute konpondu.
Garoñak, zentral nuklear guztiak bezala, hondakin erradioaktiboak
sortzen ditu, eta milaka eta milaka urtetan zehar oso arriskutsuak
izaten jarraitzen duten hondakin hauentzako, ez dago konponbide
teknikorik. Garoñako hondakinak (haien artean plutonioa, 250.000
urtetako bizitza erradioaktiboa duena) Ingalaterrara eraman izan dira,
baina, azken urteetan zentralaren ur-biltegietan gordetzen ari dira.
Gobernu popular berriak, Cuencan, “hilerri nuklear” bat eraikitzeko
erabakia hartu berri du, Aldi Baterako Biltegi Bateratua izenaz
ezagutzen dena, Estatu Espainiarreko zentral nuklear guztien aktibitate
handiko hondakinak bilduko dituena.
Garoñak, bizitza ekonomikoa edo amortizazio garaia orain dela hamabost
urte bete zuen eta hori dela eta, oso errentagarria bihurtu da, gaur
egungo kostuak soilik, erregai erradioaktiboa, langileen soldatak eta
konponketa lan eskasak baitira.
Garoña ez da beharrezkoa, honek sistema elektrikora egiten duen
ekarpena, ohiko energiak eta energia berriztagarriak ordezkatzeko gai
dira. Bere potentzia, estatu espainiarreko sistema elektrikoaren
potentziaren %0.6a baino ez da eta bere ekoizpena, ekoizten den,
elektrizitate guztiaren %1.5a baino gutxiago da.
Garoña, Euskal Herritik kilometro gutxitara dago, Gasteizetik 45
Kilometrotara eta Bilbotik 80 kilometrotara. Burgoseko Larrialdi
Nuklearretarako Planak, 30 Kilometroko erradioan neurriak hartzea
aurreikusten du. Estatu Batuek, 1979eko Harrisburg-eko istripua gertatu
eta gero 90 Kilometro hartzen dituzten planak eskatzen dituzte eta
Fukushima-ko istripuan 40 Kilometroko erradioa erabili zuten.
Fukushima-ko lehenengo erreaktorea, Garoñako zentralaren bikia da,
teknologia berbera du (BWM, “ura irakitenekoa” bezala ezagutzen dena),
antzeko potentzia dauka (460 Mw) eta urte berean zabaldu zuten
(1971-an). Nuclenor enpresak, Garoña, Fukushimako zentralaren ahizpa
bezala aurkeztu izan du behin baino gehiagotan, eta 2010eko ekainean
Fukushimako teknikoak Garoñara etorri zirenean, Nuclenor-ek bisita hori
Garoñako zentralaren segurtasunaren frogatzat hartu zuen.
Fukushimako istripua eta gero, Alemaniak, bere 7 zentral zaharrenak
itxi zituen eta hemendik 2021era, 10 zentral gehiago ixteko plana
aurkeztu du eta honekin batera, energia berriztagarrien aldeko apustu
garbia egin du. Espainiak ordea, Fukushima-ko istriputik ikasi
beharrean, zentral nuklearren bizitza berrogei urtetatik gora luzatzeko
erabakia hartu du, Garoñaren kasuan 2019ra arte.
Euskal
gizarteak eta bere instituzioek (udalak, aldundiak, Eusko
Legebiltzarrak), Garoñako zentral nuklearra ixtearen aldeko jarrera
azaldu dute behin baino gehiagotan.
Garoña zaharkitutako zentral nuklearra da, ez da beharrezkoa, arriskutsua da eta aspalditik amortizatuta dago.
Hau
guztiagatik, Bizkaiko herritar guztiak martxoaren 10ean, larunbata,
Garoñaren itxiera eskatzeko manifestazioan parte hartzera animatu nahi
ditugu.
Bilbon, 2012ko martxoa 6ean
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
martes, 6 de marzo de 2012
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Con
motivo del Día Internacional de la Mujer, 8 de Marzo, El
Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo “ARGITAN”
Emakumeentzako Aholku Etxea hemos organizado una campaña que
gira en torno al lema “Crisis: las mujeres nos llevamos la
peor parte
Este 8 de
marzo volvemos a la calle a reivindicar el lugar que a las
mujeres nos corresponde en la sociedad, en todos los espacios:
en el social, en el económico y en el político para luchar por
nuestros derechos
- Sólo
un 44% de las mujeres estamos empleadas frente a un 57% de los
hombres.
- Las
mujeres cobramos un 30% menos que los hombres.
- Más
del 84% de los contratos a tiempo parcial son para las
mujeres.
- Un
8,2% de las mujeres residentes en la CAV se encuentran en
riesgo de pobreza frente a un 3,3% de los hombres.
- Casi
20.000 mujeres trabajan como empleadas de hogar en Euskal
herria, y en la economía sumergida más del doble.
- El
93% de las personas que trabajan en tareas de cuidados y
domésticas son mujeres.
Exigimos
“Igualdad real de derechos y oportunidades”.
Argitan
lucha por los derechos de todas las mujeres y por un cambio
social que propicie la igualdad real. En época de crisis y
recortes económicos las mujeres, tanto las ocupadas como las
paradas nos encontramos en una mala situación laboral con
menor tasa de actividad, mayor temporalidad, mayor desempleo,
mayor presencia en jornada a tiempo parcial, persistente
brecha salarial y menor protección social.
| Elkarretaratzea: |
| 12:00etan herriko Plaza, Udaletxearen aurrean |
| Manifestazioa: |
| 19:30etan Bilbon Arenalean |
Etiquetas:
Borroka Feminista
lunes, 5 de marzo de 2012
MARTXOAK 10, ELKARTASUN EGUNA LEIOAN
Datorren larunbatean, martxoak 10, Leioan
Elkartasun Eguna ospatuko dugu. Egun honen helburu nagusia,
urtarrilaren 7ko manifestaldi kolosalaren izpiritua herriratzea izango
da, horretarako Leioako eta inguruko herritarrei presoen alde bakoitzak
beren ekarpena egiteko aukera emango diegu, bai egunaren antolaketan
zein bertan egingo diren ekintzetan parte hartuz.
Egitaraua:
Martxoak 9, ostirala:- Futbito Txapelketa
- Goizean:
- 10:30-11:00: herri lasterketan parte hartzeko izen-ematea Kiroldegian
- 11.00: HERRI LASTERKETA
- 11:00-15:00: SORMEN ETA ARTISAUTZA AZOKA MUNDIALA: postutxoak, txosna, musika, pintxoak…
- 11:00-14:45: HAUR GUNEA: puzgarriak, marrazkiak, tailerrak, jolasak…
- 12:00: FUTBITO TXAPELKETAKO FINALA
- 12:30-13:30: GOI-HERRIKO HERRI-KIROL ERAKUSTALDIA
- 13:00-14:00: ANIMAZIOA: txistulari eta trikitilariekin
- 14:00-14:45: Udondoko abesbatza eta Leioako kantariak
- Arratsaldean:
- 15:00-17:00: HERRI BAZKARIA
- 17:00-18:30: MUS TXAPELKETA
- 17:00-18:00: adin guztietarako “MAGIC CLOWN” PAILAZOAK
- Gauean:
- 19:30-21:30: POTEOA Ganekotik hasita
- 21:30-04:00: KONTZERTUAK (otartekoak egongo dira)
- BASAKI
- IZARGI ERROMERIA
- DJ-ak
OIHU, 3.zbk
Hemen daukagu Oihu, Barakaldoko gazte asanbladaren buletinaren 3. zenbakia. Oraingoan krisia eta emakumeen borroka izango dira gai naguziak. Hilabete honetan Iretargiri (Baraldoko emakume gazteen talde berria) eman diogu gune bat.
Etiquetas:
OIHU
viernes, 2 de marzo de 2012
IKEA Barakaldo: 7º Aniversario de contratos basura y sueldos de miseria
7º
Aniversario de la precariedad laboral y los sueldos de miseria...
•Hoy IKEA
Barakaldo celebra el séptimo aniversario de su apertura en la localidad,
antaño, fabril. Por este motivo, y bajo el lema “Contratos Basura en
MegaPark Barakaldo”, se ha realizado
esta mañana una concentración de contenedores de basura a las puertas de la
tienda que Ikea tiene en Barakaldo.
•Además, varias
personas se han introducido en el interior de estos contenedores para
denunciar los contratos basura que se imponen a las 1.350 personas que trabajan
en todo el Complejo Comercial MegaPark.
Enlace a la noticia y video emitido por la televisión local TELE7:
CAMPAÑA
3X2 DE IKEA: PAGAMOS A 3 CON EL SUELDO DE 2
•IKEA es la
empresa de Barakaldo con mayores ventas y beneficios: 103 millones de euros
(en el último ejercicio fiscal). Cuando en
un año 42 personas han sido despedidas o no se les ha renovado su contrato
de trabajo en precario. Además, el 65%
de la plantilla está con contratos a tiempo parcial con sueldos por debajo de
los 500 euros al mes. Todo ello con una sobrecarga de trabajo en aumento y
una disponibilidad horaria absoluta.
BARAKALDO
A MÁS… CONTRATOS BASURA
•Esta
iniciativa surge para criticar que todo el personal del Complejo Comercial MegaPark
tienen sus derechos laborales de rebajas:
-1.350
personas trabajan por sueldos por debajo del convenio provincial: 50 horas anuales más de trabajo y por un
30% menos de salario. El sueldo medio ronda los 450 euros al mes.
-Plantillas
mínimas a jornada completa y abundancia de jornadas de 20 o menos horas semanales. Alto porcentaje de contratos
por fin de obra, por un mes o por horas.
-Plantillas
que acumulan horas extras que no se compensan o no se pagan.
-Masiva
feminización del sector aglutinando las jornadas parciales y los peores
salarios.
COLECTIVOS
SOCIALES y SINDICALES DE BARAKALDO:
Asociaciones de Vecin@s de Barakaldo, Asamblea de Parad@s, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer “Argitan”, JOC. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT y CNT.
lunes, 27 de febrero de 2012
7 URTE LANGILEEN ESKUBIDEAK ZAPALTZEN
Ostegunean, martxoak 1 Barakaldoko Ikeak 7
urte beteko ditu. 7 Urte hauetan Ikearen izaerak prekarietatea eta langileen
eskubideak zapaltzea izan dira; zabor kontratuak, sexismoa, soldata baxuak...
Guztia etekin ekonomiko handien truke. Gazteak eta emakumeak gara egoera hori
gehien bat pairatzen dugunak, enpresa honen jabeek gure behar ekonomikoak eta
esperientzia baxuak erabiltzen dituzte gure kolektiboak esplotatzeko eta zabor
kontratuak inposatzeko. Horregatik ostegun honetan Barakaldoko prekarietatearen eta murrizketa sozialen kontrako plataforma osatzen dugun taldeok kontzentrazio bat burutuko
dugu 10:45etan, Ikearen kanpoaldean. Beraz dei egiten diegu ahal duten herritar
guztiei bertaratzeko, eta batez ere gazteriari.
Etiquetas:
Justizia Soziala,
Prekarietatearen aurka
TXAPELKETETAN APUNTATZEKO AZKEN ASTEA
Txapelketetan apuntatzeko azken asteam gaude beraz animatu zaitezte. Beste aldetik mundu guztiari eskatzen diogu bi txapelketa hauek zabaltzea, jendea animatzea parte hartzera...
http://barakaldogaztea.blogspot.com/2012/02/barakaldoko-gazte-asanbladaren-futbito.html
http://barakaldogaztea.blogspot.com/2012/02/barakaldoko-gazte-asanbladaren-i-musika.html
Etiquetas:
Aisialdi eta kultur Askatzaileak
El Tribunal Supremo declara que Ikea-Megapark y su 'outlet' incumplen la Ley de Costas
El complejo comercial Megapark, que incluye, entre otras, la tienda de la multinacional del mueble Ikea y la galería de precios descuento o 'oulet' Park Avenue, incumple la Ley de Costas. Así lo acaba de fijar el Tribunal Supremo con una sentencia que señala que, de acuerdo a las normas, la franja de protección del río Castaños es de 100 metros, lo que supone que prácticamente todo el centro comercial está en zona donde no se puede construir. De este modo queda descalificada la actuación de las instituciones públicas, con el Ayuntamiento de Barakaldo a la cabeza, que redujeron a sólo 20 metros de ancho el espacio de protección del río.
El Consistorio además destruyó con un relleno de tierra la zona marismal que estaba en el área y también hizo caso omiso a los informes que indican que es zona con peligro de inundaciones. Para intentar impedir esta sentencia, el municipio ha llegado a recurrir al planeamiento de Bilbao de 1964 —ignorando el de 1984— para señalar que la zona era urbana y no se podía aplicar la posterior Ley de Costas, de 1988, pero el tribunal ha rechazado el argumento. Según la sentencia, aunque fuese terreno urbano sobre el papel, no lo era en la práctica cuando se promulgó la ley y eso es lo que prevalece, así que es de aplicación la protección de 100 metros de la ribera desde el puente de Carrefour hasta el cruce del Castaños con la A8 en Retuerto.
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
domingo, 26 de febrero de 2012
GAZTE MARTXA 2012 APIRILAREN 6,7 ETA 8AN SARATIK LESAKARA
Apirilaren 6an Saran abiatu eta 7an Lesakan bukatuko den Gazte Martxan
parte hartzera deitu du euskal gazteria Jalgi Hadi Garaipenera gazte
ekimenak. Gazte Martxa elkar harremandu eta elkarrengandik ikasteko
aukera paregabea izango dela jakinarazi dute, “gozatuz ikasteko eta
ikasiz gozatzeko”. Martxarekin batera, apirilaren 8an Iruñean
Independentistak sareak deituriko Aberri Egunean parte hartzeko deia ere
zabaldu dute.Jalgi Hadi Garaipenera ekimenaren oharra:
Herri askea. Euskal Herri burujabea. Gure herriko jendarte eredua guk geuk erabakitzeko eskubidea. Gure ahotatik hitz hauek botatzean, askotan entzuten dugu hauek ametsak besterik ez direla, utopiak. Askok esaten dute ezin dugula benetako askatasunean sinistu, hori ez delako inoiz izan, eta are gehiago, ez delako inoiz izango. Batzuk ordea, hobe lukete bizi diren jaioterriaren iraganean murgildu, horrela, seguraski, etorkizuna gardenago ikusiko lukete.
Eta horixe da gazteok egiten ari garena. Herriz herri, gure arbasoek egindakoaz ikasiz, etorkizuna marraztu. Borroka latza izan zen ordukoa, eta gaur, borroka horren beste bataila bat emateko prest gaude, irabazteko bataila alegia. Gure herria inbaditu eta zatikatu zutenetik 500 urte pasa diren honetan, askatasunerako bidea, inposatutako kateak apurtzeko aukera, inoiz baino gertuago daukagula sinetsita gaude.meslariak garela leporatzen digute sarritan, ametsak hori direla, soilik ametsak. Baina ez dira ohartzen euskal gazteok gaitasun berezi bat daukagula: ametsak egi bihurtzeko gaitasuna. Nork pentsatzen zuen 1512an herria batuta mantenduko zela? Nork uste zuen borroka piztuta jarraituko zuela? Etsita geundela saldu ziguten, inbadituak eta garituak izan ginela sinestarazi ziguten. Baina ez ziren ohartu gure gaitasunaz. Eta egun esan dezakegu, Euskal Herria hemen jarraitzen duela, zutik eta batua, duintasunez aurrera jarraitzen duen herria.

Herri bat bazen, eta herri bat bada. Argi daukagu hori. Askea, burujabea izango den herria. Jendarte eredu ezkertiar eta aurrerakoia martxan jarriko duen herria. Egungo zatiketa eta inposizioari aurre egingo dion gizon eta emakume borrokalariez eratutako herria.
500 urte pasa dira gerlariek bataila eman zutenetik. Gerlari asko gara egun ere, konpromiso eta ilusioz beteriko gerlariak, etorkizun duin eta hobe baten aldeko gerlariak. Gazte, heldu, emakume zein gizon, ikasle eta langabetu, Sarakoa eta Lesakakoa, herrikoa zein hirikoa. Asko gara.
Pauso batek aurrerapen txikia suposatzen du. Baina gerlari guztion, borrokalari guztion milaka pausuk bidea egiten dute. Horregatik, gazteok Euskal Herriaren askatasunaren alde, etorkizuneko jendarte eredu berriaren alde, pausu berri bat ematera goaz, milaka pauso berri ematera goaz. Mugak hautsiz, Saratik eta Lesakaraino, pausoz pauso askatasuna irudikatuko dugu gazteok. Herri bat bazen, eta herri bat bada, mila ahotsez, mila proiektuz, mila pausu emanez askatuko dugun herria.
Horregatik, apirilaren 6an Saran abiatu eta 7an Lesakan bukatuko den Gazte Martxan parte hartzera deitzen dugu euskal gazteria. Elkar harremandu eta elkarrengandik ikasteko aukera paregabea daukagu gazteok Gazte Martxan, gozatuz ikasteko eta ikasiz gozatzeko. Halaber, apirilaren 8an Iruñean Independentistak sareak deituriko Aberri Egunean parte hartzeko deia ere zabaldu nahi dugu.
Iragana buruan izanik, etorkizuna marrazteko momentua heldu zaigu.
Utopia zena, ametsa ematen zuena, errealitate bihurtzeko aukerak zabal zabalik ditugu. Hartu dezagun 500 urteetako borrokaren uzta eta eraiki dezagun biharko Euskal Herri gorria. Estutzen gaituzten kateak apurtuz, bildu dezagun historia, batu dezagun gazteria, aktibatu dezagun herria, eraiki dezagun Euskal Herria!
Informazio gehiago jalgihadigaraipenera.com
Etiquetas:
Gazte mugimendua
sábado, 25 de febrero de 2012
MUSU-TRUK
Kaixo lagun hori.
Duela urte bat baino gehiago MUSU-TRUK bloga jarri genuen abian. Bere
helburua gauzen berrerabilpena bultzatzea zen, batetik gure inguruan ekologiaren
aurka gauzatzen den xahuketa gutxitzeko eta bestetik, mesedea egin ahal digun
gune bat sortzeko.
Horregatik jarri genuen zure eskura tresna hau; doakoa, horizontala
eta interaktiboa.
Antza denez pentsatzen genuena baina zailagoa da MUSU-TRUK-en esku
hartzeko urratsak betetzea; etxean soberan daukazun gauza horren argazkia egin
eta bidali, eta gero eskatzailearekin geratu behar izatea objektua
emateko.
Denbora tarte honetan Truke Azoka batzuk burutu ditugu, eta ikusi
dugu gero eta jende gehiago hurbiltzen dela azoketara, baina blogarekin ez da
halakorik gertatu.
Guzti hori dela eta erreflexio bat egin dugu eta blogari bultzada
berri bat ematea erabaki dugu, benetan lanabesa erabilgarri eta beharrezkoa
delakoan. Eta kontzientzia ekologista eta Ama Lurrarekin kezka sentitzen dutenak
dira blog honen lehenengo erabiltzaile potentzialak, bidea ireki behar
dutenak.
Ahal den heinean blogaren itxura hobetzen saiatu gara eta erabilpen
arauetan baldintza bat aldatu dugu; zerbait hartzeko beste zerbait iragarri
behar da blogean, ikusita gauza ugari berrerabili direla, baina gero oso berri gutxi iragarri
dira.
Aurrekoa aipatutakoarekin batera blogari buruzko zure iritzia jakin
nahiko genuke, zure iradokizunak eta proposamenak bere funtzionamendua hobetzeko
eta aberasteko aldera. Gustura irakurriko dugu zure iritzia.
Amaitzeko, berriro gonbidatzen zaituztegu MUSU-TRUK bloga erabiltzen,
berrerabilpena eta trukea bultzatzen. Hau auzolana da.
Eskerrik asko eta gero arte.
Barakaldoko
Eguzki.
Kaixo lagun
hori.
Hace más de un año que pusimos en marcha el blog MUSU-TRUK. Su
objetivo era potenciar el intercambio de objetos, por un lado para intentar
disminuir el despilfarro antiecológico
que se desarrolla a nuestro
alrededor, y por otro, para crear un lugar de encuentro que nos pudiese
beneficiar a tod@s.
Por eso pusimos a tu alcance este instrumento;
gratuito, horizontal e interactivo.
Parece ser que es más difícil de lo que pensábamos
el realizar los pasos para participar en MUSU-TRUK; hacer y enviar una foto del
objeto que tienes de sobra en casa, y luego quedar con la persona solicitante
para darle el objeto.
En este plazo de tiempo hemos realizado varios
Mercados de Trueque y hemos visto que cada vez más gente se anima a participar
en los mismos, pero el blog ha seguido infrautilizado.
Por eso hemos reflexionado sobre esto y hemos
decidido dar un nuevo empujón al blog, porque pensamos que es algo útil y
necesario. Y somos quienes tenemos conciencia ecologista y sensibilidad con Ama
Lurra quienes debemos abrir camino, los principales usuarios potenciales de este
blog.
Hemos intentado mejorar en lo posible la
apariencia del blog y hemos introducido un cambio en las normas de utilización;
para acceder a algún objeto se deberá anunciar otro en el blog, ya que hemos
visto que se han reutilizado numerosos objetos pero luego se han anunciado muy
pocos nuevos.
Aparte de lo expuesto anteriormente nos gustaría
conocer tu opinión sobre el blog de MUSU-TRUK, tus sugerencias o propuestas para
mejorar y enriquecer el funcionamiento del blog. Con mucho gusto leeremos tu
opinión.
Para terminar, te animamos nuevamente a
utilizar MUSU-TRUK y potenciar la
reutilización y el trueque. Esto es trabajo compartido;
Auzolana.
Eskerrik asko eta gero arte.
Barakaldoko
Eguzki.
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa,
Antikapitalismoa
EKOZINEMA BARAKALDON
osteguna 1 jueves, 19'30
Sucumbimos - tierra sin mal - 30 min
Amanece diginidad - 30 min
Plam off - 30 min
ostirala 2 viernes
ez hemen, ez inon - 50 min
la MAT, adonde nos lleva el progreso
Sucumbimos - tierra sin mal - 30 min
Amanece diginidad - 30 min
Plam off - 30 min
ostirala 2 viernes
ez hemen, ez inon - 50 min
la MAT, adonde nos lleva el progreso
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
viernes, 24 de febrero de 2012
Golpe de Estado... a los Derechos Sociales

ONGIZATE
ESTATUA JOPUNTUAN
►Los
colectivos organizadores de la manifestación nacional contra los recortes
sociales -desde sindicatos como ELA,
LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, EHNE e HIRU, junto a Asambleas de Parad@s y
Colectivos y Plataformas por los Derechos Sociales-, han realizado esta mañana una
concentración ante la sede del Gobierno Vasco en Bilbo para denunciar que se recortan las prestaciones sociales, se
criminaliza a quien las cobra y se culpabiliza a la gente desempleada por su
situación.
►Además,
en este día en que se conmemora el 23F
varios guardias civiles pertrechados con tijeras de enormes dimensiones, y al grito de “¡¡¡Todos al
suelo, este es un Golpe de Estado a los Derechos Sociales!!!”, han tomado la Delegación del Gobierno Vasco en Bilbo.
MUGI GAITEZEN GEURE ESKUBIDEEN ALDE
►Esta iniciativa surge para realizar un nuevo llamamiento a movilizarse
por el cese de los recortes y en defensa de los derechos sociales y laborales;
a la vez que se anima a acudir a la
manifestación nacional de este sábado 25 de febrero en Bilbao que
saldrá a las 6 de la tarde del Sagrado Corazón, en Bilbao.
RECORTES=
+ POBREZA – DERECHOS
►Esta movilización se
desarrolla en un contexto de incremento alarmante del desempleo y las
situaciones de pobreza. Cifras de paro y pobreza que demuestran el ataque
generalizado, y estructural, a los derechos sociales. Esto lleva a diferentes agentes a ver la necesidad de agrupar fuerzas
para dar una respuesta conjunta contra los recortes. La movilización del sábado
25 surge para denunciar que…
•Las instituciones han decidido
reducir el gasto social.
•Se reducen los recursos
dedicados a sanidad y educación; y se endurecen los requisitos de acceso a las
prestaciones sociales y se rebaja su cuantía.
•Se criminaliza a quienes
perciben las diferentes prestaciones sociales.
•La recaudación fiscal recae sobre las clases populares. La política de
impuestos favorece a las rentas altas y de capital y se permite el fraude
fiscal.
GRUPOS
CONVOCANTES:
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT,
EHNE, HIRU.
ASAMBLEAS
DE PARAD@S y COLECTIVOS y PLATAFORMAS POR LOS DERECHOS SOCIALES
miércoles, 22 de febrero de 2012
Los recortes sociales dejan heladas a las familias barakaldesas.
•En la mañana del martes se ha desarrollado una acción simbólica a las puertas del Departamento de Acción Social del Ayuntamiento de Barakaldo para denunciar las consecuencias del recorte, en un 12%, del presupuesto en Acción Social; y, más concretamente, la reducción en un 25% de los recursos económicos destinados a las ayudas económicas para las familias necesitadas del municipio –para el programa de “Ayudas Económicas Municipales”-. Recortes, todos ellos, contemplados en el proyecto de presupuestos para el año 2012 presentado el pasado viernes 17 de febrero por el Equipo de Gobierno del Ayuntamiento de Barakaldo.
Enlace a la noticia y vídeo emitido por la televisión local Tele7:
http://www.youtube.com/watch?
•Además, a estos recortes, le debemos añadir la supresión del “programa de ayudas a la educación”, al cual optaban todas las familias con hijos e hijas escolarizadas en los colegios e institutos de la localidad. En concreto 8.000 niños/-as y adolescentes, pertenecientes a 5.000 familias, eran beneficiarias de estas ayudas.
¿Para
quién no hay dinero?
•Estos
drásticos recortes sociales se producen cuando las 9 personas que conforman el actual Equipo de Gobierno del Consistorio
fabril del PSE –junto a sus 5 asesores designados a dedo-, es decir, 14
personas, se embolsan a través de
las arcas municipales un millón de euros; o se sigue destinando otro millón de euros a actuaciones de “propaganda
y protocolo”.
•Por
otro lado, esta iniciativa surge para animar a los vecinos y vecinas del
municipio a acudir a la manifestación
nacional contra los recortes sociales que partirá este sábado 25 de febrero a las 18:00 horas del Sagrado Corazón de Bilbao.
•En
concreto, en la movilización de esta mañana han participado personas
disfrazadas de pingüinos y esquimales que -junto a neveras de camping, cubitos y bolsas de hielo-, se han concentrado bajo el lema
“Los
Recortes Sociales Nos Dejan Helados”
•Mientras
miles de personas el pasado viernes reclamaban, con su presencia en las
calles de Barakaldo, acabar con el
desempleo y los recortes sociales el consistorio fabril ha decidido hacer oídos
sordos a este clamor popular y continua con sus políticas de recortar las
prestaciones sociales destinadas a las personas que sufren el drama del
paro, las miles de personas con los sueldos de miseria de la precariedad
laboral, las 2.500 viudas que sobreviven por debajo del umbral de pobreza, las
decenas de familias que se enfrentan al drama de los desahucios o las cientos
de familias que tienen dificultades para llegar a fin de mes en el municipio. Así…
1. Se
endurece la normativa para el acceso a una ayuda para el pago de alquileres e
hipotecas.
2. Se reduce
en un 50% la asignación económica para el acceso y mantenimiento de la vivienda
habitual.
3. Se
eliminan las ayudas para las tasas municipales.
4. Se limita
los recursos para los gastos derivados de la atención sanitaria no cubierta por
Osakidetza; para educación o formación e inserción laboral.
(Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales)
Etiquetas:
Pobreziaren aurkako borroka
martes, 21 de febrero de 2012
HAU BADA ZUEN DEMOKRAZIA EZ DUGU NAHI
Azken egunetan Balentziako ikasleen kontrako errepresioa areagotu da. Kolpeak, atxiloketak, mehatxuak... etengabe izaten ari dira borrokan dauden ikasle hauen kontra. Bideo onetan adibide bat besterik ez daukagu.
Etiquetas:
Nazioartea
lunes, 20 de febrero de 2012
KONTZENTRAZIOA IBERDROLA DORREAREN INAUGURAZIOAN / CONCENTRACIÓN EN LA INAUGURACIÓN DE LA TORRE IBERDROLA
Hainbat
elkarte eta erakunde ekologista, sindikal eta politikok otsailaren 21eko
Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldian kontzentrazio batera deitzen dugu,
Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko.
Baita ere Fukushimako
istripuaren urteurrena dela eta, martxoaren 10-ean Bilbon antolatu dugun
manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.
Honako erakundeok, (Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur,
CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK,
Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de
Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace,
Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite
Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista eta
STEE-EILAS), Endesak eta Iberdrolak osatzen duten
Nuclenor enpresak eta PP-ko gobernuak Garoñako zentral nuklearraren bizitza
2013-tik aurrera luzatzeko egiten ari diren ahaleginak salatu nahi ditugu.
Luzapenaren aurkako gure
jarrera kalean agertzeko eta Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko,
Iberdrola Dorrearen aurrean, Euskadi Plazan, otsailaren 21-an kontzentrazio
batera deitzen dugu goizeko 11:30-ean, Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldia
dela eta, Juan Carlos erregea bertan egongo delarik.
Eta esan nahi dugu Euskal Herritik
oso gertu, Gasteizetik 45-kilometrotara eta Bilbotik 80 kilometrotara
Fukushimako zentralen teknologia berbera daukan eta urte berean zabaldu zuten
zentral nuklear bat dagoela. Fukushima-ko lehenengo erreaktorea, Garoñako
zentralaren bikia da, teknologia berbera du (BWM, “ura irakitenekoa” bezala
ezagutzen dena), antzeko potentzia dauka (460 Mw) eta urte berean zabaldu zen
(1971-an). Nuclenor enpresak, Garoña Fukushimako zentralaren ahizpa bezala
aurkeztu izan du behin baino gehiagotan eta 2010-ko ekainean Fukushimako
teknikoak Garoñara etorri zirenean Nuclenor-ekoek bisita hori Garoñako
zentralaren segurtasunaren bermea zela esan zuten.
Garoñaren inguruan ehundaka mila
pertsona bizi gara eta esan beharra dago zentral hori guztiz zaharkituta
dagoela eta oso arriskutsua dela. Gainera ez da inondik inora beharrezkoa
elektrizitate hornikuntzarako eta aspalditik amortizatuta dago.
Garoñako zentralaren ixtea
eskatzeko, arriskua nuklearra salatzeko eta Japoniako herriarekiko gure
elkartasuna adierazteko, hogei eta hamalau erakunde eta elkartek antolatu dugun
manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiok,
martxoaren 10ean arratsaldeko 17:30etan. “Garoña itxi orain. Fukushima
gehiagorik ez” lelopean aterako da manifestazioa PP egoitzaren aurrean dagoen
Jesusen Bihotza plazatik, eta Iberdrolako Dorreraino joango da (Euskadi plaza).
Alternatiba, Aralar, Bildu,
Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan,
ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu,
Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea,
Greenpeace, Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite
Internazionalistak, LAB, M15, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista y
STEE-EILAS
Bilbon 2012ko otsailaren
17an
Organizaciones sociales, ecologistas, sindicales y políticas convocan una
concentración el martes 21 de febrero ante la Torre de Iberdrola, durante su inauguración
oficial, para reivindicar el cierre inmediato de la central nuclear de Garoña.
Llaman también a manifestarse el
sábado 10 de marzo en Bilbao, coincidiendo con el primer aniversario del
accidente nuclear de Fukushima, bajo el lema “Garoña, itxi orain. Fukushima
gehiagorik ez”.
Las organizaciones sociales,
ecologistas, sindicales y políticas Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO,
Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker
Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de
Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace,
Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite
Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista y
STEE-EILAS denuncian los intentos de Nuclenor (Iberdrola y
Endesa) y el gobierno del Partido Popular de prolongar indefinidamente la vida
de la central nuclear de Garoña y sobrepasar la actual prórroga de
funcionamiento prevista hasta el 2013.
Para hacer público este rechazo y
exigir el cierre inmediato de la central nuclear de Garoña han convocado una
concentración en Bilbao, en la plaza de Euskadi, frente a la Torre de Iberdrola. La
concentración será el próximo martes 21 de febrero, a partir de las 11:30 h. de
la mañana, coincidiendo con el acto de inauguración oficial de la Torre de Iberdrola, al que
está invitado el Rey Juan Carlos I de Borbón.
Las organizaciones convocantes
recuerdan que la central nuclear de Garoña se encuentra a escasos kilómetros de
Euskalherria y próxima a grandes núcleos de población como Gasteiz (45 kms. en
línea recta) y Bilbao (unos 80 kms.), donde viven cientos de miles de personas.
Garoña además es un central vieja, insegura, peligrosa, innecesaria y que ya
está amortizada y sustituída su producción por energías renovables. Por ello es
el momento de decretar su cierre sin más demora.
Recuerdan también que el próximo 11
de marzo se cumple un año del accidente nuclear que afectó gravemente a 4
reactores atómicos de Fukushima – Daiichi en Japón, cuyas fatales consecuencias
sobre la salud y la vida humana y sobre el medio ambiente hoy todavía se
desconocen. La central nuclear de Garoña es gemela del reactor 1 de Fukushima,
que se destruyó en ese acidente: conectadas a la red el mismo año (1971), con
la misma tecnología (BWM o agua en ebullición), el mismo sistema de contención
(Mark-1) y similar potencia (460 y 439 MW, respectivamente).
Por todo ello, esas organizaciones
hacen un llamamiento a la ciudadanía de Bizkaia a manifestarse de forma activa
y multitudinaria el sábado 10 de marzo, bajo el lema “Garoña, itxi orain.
Fukushima gehiagorik ez”, para mostrar su solidaridad con el pueblo japonés,
exigir el cierre inmediato de la central nuclear de Garoña y denunciar el
peligro nuclear. Será a partir de las 17:30 h. de la tarde, desde la sede del
PP (junto al Sagrado Corazón) hasta la sede de Iberdrola (Plaza Euskadi) en
Bilbao.
Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO,
Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker
Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de
Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace,
Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite
Internazionalistak, LAB, M15, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista y
STEE-EILAS
Bilbao, 17 de febrero de 2012
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











