viernes, 6 de julio de 2012
UZTAILAREN 21eko MANIFESTAZIORAKO EGINDAKO KUÑA
Hona hemen uztailaren 21eko manifestaziorako Pititakok egin digun kuña, eskerrik asko benetan aupa zuek
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
domingo, 1 de julio de 2012
SISTEMA KAPITALISTAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTUA
(Euskaraz)
Sistema kapitalistak:
espekulazioan, prekarietatean, langabezian, merkantilizazioan, kontsumismoan…
eta beste balore askotan oinarritutako bizi ereduak inposatzen dizkigu. Helburu
bakar batekin, ahalik eta etekin ekonomiko handienak lortzea. Arazo guzti hauek
ez dira arazo isolatuak, sistema ekonomiko baten ondorioak baizik. Azken krisi
ekonomikoaren ondorioz guzti hau areagotu da, eta pobrezia tasak, hilabetea
bukatzeko arazoak dituzten pertsonak eta familiak… areagotu dira baita ere. Barakaldo egoera guzti hauen erakusle garbia
da.
Lan duin bat eskuratzea gero eta
zailago da, are gehiago aprobatu den azken lan erreformaren ondorioz eta
etorriko diren eraso gehiagorekin ere. Lan erreforma honek kaleratzearen prezioa
jaitsi du, kontratu prekarioagoak baimentzen ditu, lan baldintzak aldatzeko
baimena ematen die enpresariei negoziatu gabe, hitzarmen kolektiboak bertan
behera uzteko eskubidea ematen die enpresariei… Guzti honek, orain arte zeuden
baldintza txarrak areagotu ditu: mehatxuak, kaleratua izateko beldurra eta
EREak, soldata baxuak, gehiegizko orduak… Baina prekarietateaz aparte
langabezia ere badaukagu. Barakaldon 9.000 langabetu baino gehiago daude.
Etxebizitzaren inguruan
problematika sustraia berdina da, eskubide baten inguruan negozioak egiten
dituztela eta herritarrok ezinezkoa dugu hura eskuratzea. Barakaldon 6.000 etxe
huts baino gehiago dauden bitartean gazteok ezinezkoa dugu etxebizitza duin bat
eskuratu, prezio izugarrien ondorioz. Gainera 6.000 etxe huts baino gehiago
horiei irtenbidea eman beharrean etxebizitza gehiago eraikitzen jarraitzen dute
espekulatzen jarraitzeko, eraikuntzako burbuila lehertu arren: Errekatxon eta
Lutxanan egin nahi duten proiektuak adibide batzuk baino ez dira. Baina arazo guzti hauei gehitu behar diogu
krisiaren eta egoera ekonomikoaren ondorioz asko direla etxebizitza galdu
dutenak: 2011.urtean 203 familia etxetik bota zituzten. 4 astero.
Kontsumismoa, merkatal zentroak,
makro diskotekak, indibidualismoan oinarritutako aisia, kulturaren
pribatizazioa… gure denbora librerako, sistemak inposatzen dizkigun ereduak
dira. Azpimarratu behar da, Barakaldo, merkatal gune gehien duen herrietariko
bat dugula eta ezkerraldea merkatal gune gehien duen eskualdetariko bat dela.
Euskararen aurkako erasoak, emakumeen
kontrako erasoak eta sexismoa, indibidualismoan eta konpetitibotasunean
oinarritutako baloreak inposatzen dituen hezkuntza sistema, kontrol soziala,
ama lurraren aurkako erasoak, memoria historikoaren kontrako erasoak… egunerokoak
dira gure herrian baita ere. Guzti hau eta beste asko dira sistema
kapitalistaren ondorioak. Gutxi batzuk gero eta aberatsagoak diren bitartean
gehiengoa gero eta pobreago gara, gero eta zailtasun gehiago ditugu hilabeteak
aurrera eramateko, eskubide zapalduak
ditugunak…
Honen aurrean aukera bakarra dugu:
mobilizazioa eta sistema berri bat eraikitzea. Gaur egungoa suntsituz. Sistema
bat non denok izango dugu lan postu duin bat, etxebizitza bat... Sistema bat
non aisialdi eta kultur eredu herritar, kritiko, euskaldun… Sistema bat non parekidetasuna
errespetatuko da, ama lurra defendatuko duena…
Horregatik ikasturte osoa lanean
egon gara eta uztailaren 21ean manifestazio batera deitzen zaituztegu 22:00etan
txosna gunetik abiatua. Beraz herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte
hartzera!!!
(Gazteleraz)
El sistema capitalista pretende imponernos unos modelos de
vida basados en: la especulación, la precariedad, el paro, la mercantilización,
el consumismo… y otros valores, con el objetivo conseguir el mayor beneficio
económico. Todos estos problemas no son aislados, son las consecuencias de este
sistema económico, problemas que se han recrudecido con la situación económica
actual. Barakaldo es un claro ejemplo de todo esto.
Conseguir un trabajo digno es cada día más complicado, más
aun con la última reforma laboral y las que vendrán. Mediante esta última
reforma se ha abaratado el despido, se permiten los contratos basura, se le da
al empresario el derecho a cambiar las condiciones de los trabajadores sin
acuerdo, se le permite suspender los convenios laborales… Todo esto endurecerá
la precariedad laboral actual: amenazas, despidos, EREs, bajada de sueldos…
Pero aparte de esto en Barakaldo tenemos una cifra de parados de 9.000
personas.
La vivienda es otro de los problemas más grabes que sufrimos. Nuevamente vemos como mercantilizan un derecho fundamental. En Barakaldo hay más de 6.000 casas vacías, pero los ciudadanos y concretamente los jóvenes no podemos acceder a una, por el alto precio de estas. Es mas en mede darle salida a estas casas vacías, se construyen mas promoviendo proyectos especulativos: Lutxana, El Regato… A esto hay que añadirle el aumento de los desahucios que se están dando. En Barakaldo 4 familias a la semana 203 en total perdieron su casa en 2011.
El consumismo, los centros comerciales, las discotecas, un
ocio basado en la pasividad y el individualismo, la privatización de la
cultura… es única alternativa para el tiempo libre. Hay que subrayar que
Barakaldo es uno de los pueblos que más superficie comercial tiene y que
Ezkerraldea es una de las comarcas con más centros comerciales.
Ataques contra el euskera, sexismo y ataque contra las
mujeres, un sistema educativo basado en el individualismo y la competitividad,
control social, destrucción de los espacios naturales, ataques contra la
memoria histórica. Estos y otros muchos son otros problemas que sufrimos en
Barakaldo, como consecuencia de este sistema económico que nos oprime.
Por todo ello solo nos queda una alternativa: organizarnos,
movilizarnos, luchar… para crear un nuevo sistema. Un sistema en el que todo el
mundo disponga de un trabajo digno, una vivienda digna, en el que desaparezcan
las desigualdades sociales… Un sistema en el que dispongamos de un ocio y una
cultura criticas, euskaldunas… Un sistema respetuoso con la igualdad entre
hombres y mujeres, con la madre tierra… Por ello hemos estado trabajando todo
el curso y por ello llamamos a una manifestación el día 21 de Julio, desde las
txosnas de Barakaldo.
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
viernes, 29 de junio de 2012
IRETARGI EMAKUME TALDEAREN AKELARREA
Hona hemen Iretargi, emakume taldeak Larunbatean udako solstizioan egindako Akelarrea.
Etiquetas:
Emakumeen Borroka
UZTAILAK 21, DENOK KALERA
Uztailaren 21eko manifestaziora deitzeko egin dugun bideoa.
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
jueves, 28 de junio de 2012
SEXU ASKAPENAREN ALDEKO MOBILIZAZIOA, GAUR SESTAON
Gaur 20:00etan Sestaoko udaletxean sexu askapenaren aldeko mobilizazioa izango da Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Hone hemen Sestaoko Gazte Asanbladaren oharra:
Sestaoko Gazte Asanbladak deia
egiten du gure herrian laugarren urtez, ekainaren 28an, LGBT askapen
eguna dela eta, antolatutako ekimenetan parte hartzeko. Aurten, aurreko
urteetan bezala, ekimen zentrala “sexu askapena herri librea
eraikitzeko” lemapean Sestaoko udaletxeko eskilaretan egingo den
kontzentrazioa izango da, ostegunean bertan, arratsaldeko 8etan.
Sestaoko Gazte Asanbladaren ustez, argi geratzen da homofobia, lesfobia eta transfobia ez direla kasualitatea, gizartearen gidaritza gizon, heldu eta heterosexualengan lagatzen duen antolaketa patriarkalari erantzuten diotela baizik. Egun, LGBT kolektiboari mundu zabalean eskaintzen zaion errezeta, eta Euskal Herria ez da salbuespen, normaltasunetik urrun dago: Eskuin muturra eta erlijioen ofentsiba, transexualen psikiatrizazioa, irain eta erasoa, jazarpena, eta heritza zigorra ere bai, normaltasunez sexu edo genero orientazioa garatu nahi izateagatik.
Horren aurrean, Sestaoko Gazte Asanbladak kalera irtetearen garrantzia azpimarratu nahi du, herri eta auzoetan ere bai askapen sexualaren aldeko borrokari gorpua emanez, duela 43 urte luze Stonewalleko iraultzaren ondotik bizitako arima borrokalari berdinarekin, inposaketa eta diskriminazio ororekin amaitzeko bidean.
Zentzu honetan, gaur goizean Sestaoko udalean izandako udalbatzan Bilduk norabide berean aurkeztutako mozioa eztabaidatu da, udalari ostegunean Sestaon egingo den mobilizazioari babesa ematea eskatzen ziona. Bildu eta PNVren bozkarekin atera da aurrera eta PSOE eta PPk abstentziorako hautua egin dute. Hau horrela, Sestaoko udalak babesa adierazi dio mobilizazioari.
Horretaz gain, zenbait eragile sozial eta politikok ere bai euren babesa agertu dute. Hurrengoak dira: Bildu, Ezker Abertzalea, Izquierda Unida, Karibe Kolektiboa (Sestao), Barakaldoko Gazte Asanblada, Portugaleteko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Mamarigako Kultur Etxea, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Pikutara gazte konpartsa (Sestao), Andere Bidatz talde feminista (Portugalete) eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteak.
Sestaoko Gazte Asanbladaren ustez, argi geratzen da homofobia, lesfobia eta transfobia ez direla kasualitatea, gizartearen gidaritza gizon, heldu eta heterosexualengan lagatzen duen antolaketa patriarkalari erantzuten diotela baizik. Egun, LGBT kolektiboari mundu zabalean eskaintzen zaion errezeta, eta Euskal Herria ez da salbuespen, normaltasunetik urrun dago: Eskuin muturra eta erlijioen ofentsiba, transexualen psikiatrizazioa, irain eta erasoa, jazarpena, eta heritza zigorra ere bai, normaltasunez sexu edo genero orientazioa garatu nahi izateagatik.
Horren aurrean, Sestaoko Gazte Asanbladak kalera irtetearen garrantzia azpimarratu nahi du, herri eta auzoetan ere bai askapen sexualaren aldeko borrokari gorpua emanez, duela 43 urte luze Stonewalleko iraultzaren ondotik bizitako arima borrokalari berdinarekin, inposaketa eta diskriminazio ororekin amaitzeko bidean.
Zentzu honetan, gaur goizean Sestaoko udalean izandako udalbatzan Bilduk norabide berean aurkeztutako mozioa eztabaidatu da, udalari ostegunean Sestaon egingo den mobilizazioari babesa ematea eskatzen ziona. Bildu eta PNVren bozkarekin atera da aurrera eta PSOE eta PPk abstentziorako hautua egin dute. Hau horrela, Sestaoko udalak babesa adierazi dio mobilizazioari.
Horretaz gain, zenbait eragile sozial eta politikok ere bai euren babesa agertu dute. Hurrengoak dira: Bildu, Ezker Abertzalea, Izquierda Unida, Karibe Kolektiboa (Sestao), Barakaldoko Gazte Asanblada, Portugaleteko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Mamarigako Kultur Etxea, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Pikutara gazte konpartsa (Sestao), Andere Bidatz talde feminista (Portugalete) eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteak.
Etiquetas:
Sexu askapenaren
UZTAILAK 21: SISTEMA KAPITALISTAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA
Uztailaren 21ean txosna gunetik manifestazio batean abiatuko gara sistema kapitalistak inposatzen dizkigun bizi ereduen eta hone ondorioen kontra: langabezia, prekarietatea, espekulazioa, kontsumismoa...
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
jueves, 21 de junio de 2012
martes, 19 de junio de 2012
IGANDEAN, EKAINAK 24 SISTEMAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA PRESTATZEKO ASANBLADA IREKIA
Kurtsoaren
hasieran sistema kapitalistaren bizi ereduen aurkako kanpaina martxan jarri
genuen: kontsumismoa, prekarietatea, langabezia... salatuz. Horren ondorioz
Uztailaren 21erako manifestazio bat antolatu nahian gaude. Honi bueltak emateko
eta manifestazio hau zein propaganda prestatzeko asanblada berezia egingo dugu
igande honetan 5etan. Animatu zaitezte etortzera.
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
sábado, 16 de junio de 2012
ARRONTEGIKO PARKEA: APURKA-APURKA PORLANEZ ESTALTZEN ARI DIREN BERDEGUNEA
Gaurkoan ere, ezaguna egingo
zaizuen salaketa batekin gatoz: BARAKALDOKO AZKEN GUNE NATURALAK ETENGABE
DESAGERTZEN ARI DIRA! Oraingo honetan, Udal Gobernuak bere helburu espekulatiboak
aurrera eramateko aukeratu duen zonaldea Arrontegiko Parkea izan da.
Zonalde honetan, 161 etxebizitza
inguru eraikitzeko proiektua martxan jarri zuten 2002an. Horretarako,
hasiera-hasieratik haien proiektu idealarekin bat ez zetozen elementu guztiak
kentzen hasi ziren, eta badakigu gure herriko agintariei berdea ez zaiela
gustatzen, ez behintzat naturarekin erlazionatuta dagoena, beraz, parkearen
azalera murriztu dute eta noski, bidean topatu dituzten zuhaitz guztiak akabatu
dituzte.
Baina auzokideen begirunea ez
galtzeko, parkea erdi-erditik zeharkatzen duen errepidea ere egin dute eta ez
hori bakarrik, etxebizitza berri hauek Babes Lokalekoak (BLE) dira. ZE ONA DEN
GURE UDAL GOBERNUA!!
Baina, ipuin hau ez da hemen
amaitzen, orain, sarraskia egin eta gero, 2011ko urtarrilean, proiektu hau
kudeatzen ari den ERETZA S.A.-k, Barakaldoko Hirigintza Elkarteak, eraikitze
lanak egiteko behin-behineko baimena enpresa bati eman zion arren, ez dira
etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi ere egin. Arazoa da, Eretzak ez daukala
finantziazioa lortzeko modurik. Hala ere, etxebizitza berri hauek jabea eduki
badaukate, hauen zozketa pasa den urteko uztailean burutu zen eta. Gainera, “saria”
lortu zuen familia bakoitzak 3.000€ ordaindu behar izan ditu. Bien bitartean,
zonalde horretan bizi ziren 20 bat familiek 2007az geroztik, behin-behineko
etxeetan bizi dira. Honen harira, pasa den hilabetean, Bizkaiko Batzar Nagusiek
Barakaldoko Udal Gobernuari familia hauei behin-betiko etxebizitza bat emateko
eskatu diote.
Argi dago, Udal Gobernuari
Monopoly-an jolastea asko gustatzen zaiola eta zaletasun honen ondorioz, zer
daukagu orain Arrontegin? Zonalde berde gutxiago eta zementu gehiago eta zer ez
daukagu Arrontegin? Babes Lokaleko Etxebizitza berriak eta politak.
Baina, hau ez da proiektu bat
martxan jarri eta gero diru faltagatik gelditzen duten lehenengo aldia. Basatxuko
etxebizitzen eta Gorostitzako eta Errekatxoko hainbat txaleten eraikuntza ere
gelditu dute. Hori bai,berreskuraezinak diren natura balio garrantzitsuak
dituzten inguruneak jadanik galdu ditugu. Edonola ere, birgogoratu behar dugu
Barakaldon milaka etxebizitza hutsik jarraitzen dutela eta berdeguneak suntsitzearen
arrazoia ez dela herritarrek eta gazteek bereziki etxebizitza duin bat lortzeko
dauzkagun arazoak konpontzea. Espekulazioa da Udal Gobernuak bultzatzen duena,
horretarako geratzen zaizkigun azken
gune berdeak akabatu behar baditu ere, eta ez
herritarron beharrizanak asetzea.
Baina guzti honek ez du
axola, hurrengo propaganda kanpainan Barakaldo “Gehiagora doala” eta inon baino
berde gehiago dagoela esango digute. Agian, guk gaizki ulertu dugu eta agian
Lasesarreko super-kuartelaren inguruan ari dira.
BARAKALDOKO EGUZKI
2012ko ekainaren 15ean
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
BIZIKLETA MARTXA, EKAINAK 22 19:00etan BERRI OTXOAKEKIN BATERA
Langabezi tasa, lan
prekarioa, pobrezian dauden pertsonak eta kaleratzeak gora egiten dute
hilero. Egoera honen aurrean instituzioen politikak lan erreformetara
eta murrizketa sozialei mugatzen dira, gure dirua enpresarioei eta
bankeroei ematen.
* Urteko lehenengo 5 urteetan langabeziak 1.200 pertsonetan gora egin du. Horrela langabezi tasa 9.200 pertsonetan dago.
* Kaleratzeak, kontratuen bukatzea, enpresen itxierak, ERE-ak… egunero ematen dira gure herrian.
* Guzti honi gehitu behar diogu azken urtean 218 komertzio itxi behar izan dutela.
* Honen ondorioz 4 familia etxea galdu dute astero. 2011.urtean 203 familia etxea galdu dute.
Guzti hau gertatzen den bitartean murrizketa sozialak martxan jartzen dira ekintza sozialeko departamentuan, prestazio sozialetako aurrekontua gutxiegia da edo murrizten dira hezkuntzarako eta umeek jasotzen zuten laguntza hezkuntza aroan. Baina ez daukate arazorik gastatzeko 300.000€ espainiar buelta Barakaldotik pasatzeko.
* Urteko lehenengo 5 urteetan langabeziak 1.200 pertsonetan gora egin du. Horrela langabezi tasa 9.200 pertsonetan dago.
* Kaleratzeak, kontratuen bukatzea, enpresen itxierak, ERE-ak… egunero ematen dira gure herrian.
* Guzti honi gehitu behar diogu azken urtean 218 komertzio itxi behar izan dutela.
* Honen ondorioz 4 familia etxea galdu dute astero. 2011.urtean 203 familia etxea galdu dute.
Guzti hau gertatzen den bitartean murrizketa sozialak martxan jartzen dira ekintza sozialeko departamentuan, prestazio sozialetako aurrekontua gutxiegia da edo murrizten dira hezkuntzarako eta umeek jasotzen zuten laguntza hezkuntza aroan. Baina ez daukate arazorik gastatzeko 300.000€ espainiar buelta Barakaldotik pasatzeko.
Etiquetas:
Beste Kolektiboekin lanean,
Bizi eredu Askatzaileak
jueves, 14 de junio de 2012
MURRIZKETEN AURKAKO KONTZENTRAZIOA LARUNBATEAN
Larunbatean
osakidetzako eta hezkuntzako oposaketak aprobetxatuz murrizketen aurkako
mobilizazioa burutuko dugu 10:15tan BEC-en Berri Otxoakekin batera. Horrez gain
espainiar itzuliaren kostu altuak salatzeko aprobetxatuko dugu baita ere.
martes, 12 de junio de 2012
PSOEk-EAJk errauskailuen eta zabortegien aldeko apustu garbia egiten jarraitzen dute: 5. EDUKIONTZIA, KALE-ANTZERKIA
Barakaldon, hondakinen kudeaketa egokia lortzeko lehenengo pausutzat 5.
edukiontzia jartzeko egindako proposamenaren aurrean, bai Udal Gobernuak eta
baita Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi dute ez dutela egungo hondakinen
kudeaketa ezegokia hobetzeko inolako asmorik.
Aurrekariak: 2011ko
apirilean, EGUZKI Talde Ekologistak hondakinen erabateko kudeaketa lortzeko
lehenengo pausutzat 5. edukiontzia ezartzeko iradokitzen zuen eskaera aurkeztu
genuen Barakaldoko Udal Erregistroan eta ohikoa den moduan, ez genuen inolako
erantzunik jaso.
Eskaera honek helburu argia zuen: barakaldarrok gure etxeetan sortzen
ditugun izaera organikoa duten hondakinak biltzeko edukiontziak erabiltzeko
aukera izatea.
Urte bat beranduago, eskaera berbera egin dugu, baina oraingo honetan
udal talde guztiek, PSOE salbu, babestutako mozioa aurkeztu dugu. Mozio
honek gainera, Udal Gobernuari edukiontzi hauek ezartzeko Bizkaiko Foru
Aldundiak eskaini duen
diru-laguntza eskatzeko esaten dio. Baina, PSOEk aurreratzen da eta Udalbatza
baino lehenago, udal talde guztiengana jotzen du Udal Gobernuak egindako eskaeraren berri
emateko. Eskaera honek, 5.edukiontzia ezartzeko ikerketa bat martxan jartzeko
plana aurkezten du. Ikerketa fase
honetan, Udalerriko bi auzo bakarra, bi gehienez jota, parte hartuko lukete.
Aukeratutako auzoak, Urban-Galindo eta San Bartolome (Done Bikendiko Dorreak)
dira, eta bien artean 6.634 herritar hartzen dituzte, hau, Barakaldoko biztanleriaren %7a
baino gutxiago da. Sistema honetan parte hartzeko aukera izango luketen
erabiltzailea eskasen arazoari, beste alderdi negatiboak gehitu behar zaizkio:
edukiontzien erabilera ekintza boluntario bezala proposatzen dute eta gainera,
ez daukate proiektu hau indartuko duen informazio eta kontzientzia kanpaina
martxan jartzeko asmorik. Honek, emaitzak eskasak izango direla aurreikustera
garamatza. Baina, PSOEk nahi zuena lortu du, guk proposatutako mozioa bertan
behera geratu da, ez baitute Udal Osoko Bilkuren eztabaidatu eta bere planak
aurrera darrai.
EGUZKIk alde betetik, Barakaldoko Udal Gobernuaren azpijokoa salatu nahi
du eta beste aldetik, Udal Gobernuari auzo guztietan 5.edukiontzia ezartzeko
eskatu nahi dio. Aldi berean,
herritar guztioi eskaera honekin bat egiteko eskatzen diegu, hau gure
herrian hondakinen kudeaketa egokia lortzeko abiapuntua izan daiteke eta.
Agintariei eta baita herritarrei ere gogorarazi nahi diegu, egungo
kudeaketa sistemaren ondorioz, gure herritik 8 kilometro eskasera Zabalgarbiko
Errauskailua (ezin dugu itxita dagoen Argalarioko Zabortegia ahaztu) daukagula eta honen eguneroko lanari
lotutako inpaktuek (kutsadura, dioxina eta furanoen isurpena, inguruko lurren
eta uren kutsadura) eragin zuzena daukatela gure osasunean. Izan ere, isuriek
zenbait gaixotasun (minbizia, alergiak, arnasteko-arazoak…) garatzeko arriskua
handiagotzen dute.
Arazo honen aurrean eskaintzen diguten aukera bakarra, neurririk gabeko
kontsumoa, lehengaien xahuketa, beste herrialdeekiko batere solidarioa ez dena,
lur eta urak kutsatzen dituena, berdeguneak akabatzen dituena… eta gainera,
beranduago erreko diren hondakinak etengabe sortzen dituen eredu jasanezina da.
Baina, eredu honek aurrera jarraituko du, herritar gehienak kaltetzen dituen
arren, gutxi batzuen patrikak gehiago betetzeko baliogarria izaten jarraitzen
duen bitartean.
Guri dagokigu, herritarroi, hondakinen berrerabilpena eta birziklapena
eskubidea eta aldi berean, betebeharra izatea eskatzea, bizitzeko egokiagoa
izango den mundu bat lortzeko.
EGUZKIn, helburu bikoitza lortzeko lanean jarraituko dugu: sortutako
hondakin kopurua murriztea eta hondakinak modu egokian jasotzea, hauek
berrerabili eta birziklatu ahal izateko. Nahiz eta, batzuek, Barakaldoko PSOEk
egin duen bezala, gure arreta desbideratzeko azpilanak egin.
BARAKALDOKO
EGUZKI
2012ko ekainaren 11an
Etiquetas:
Ama lurraren defentsa
jueves, 7 de junio de 2012
LOS RECORTES SOCIALES SON UNA BASURA
Los recortes sociales son una basura
•Esta mañana se ha desarrollado una concentración ante el Departamento
de Acción Social del Ayuntamiento de Barakaldo. En esta movilización se han tirado bolsas y colocado cubos y contenedores
de basura en la entrada para representar el malestar que producen las políticas
de recortes sociales y nulo desarrollo de propuestas para la creación de
empleo digno por parte de los consistorios de la Margen Izquierda.
Gastu Militarrik EZ!!
•Esta iniciativa surge para anunciar la celebración de la
“Decimonovena Marcha por Ezkerraldea”, que se saldrá este sábado 9 de junio a
las 12 del mediodía de la Plaza del Kasko en Sestao bajo el lema “Contra el
Paro y los Recortes Sociales. Gastu Militarrik EZ!”.
Enlace al vídeo de la noticia: http://www.youtube.com/watch? v=vmkeofdOIO8&feature=plcp
Enlace al vídeo de la noticia: http://www.youtube.com/watch?
MARCHA por EZKERRALDEA
•Con esta iniciativa se ha querido visualizar que las políticas de recortes en material laboral y social están dando lugar a un espectacular aumento del paro y la pobreza en Barakaldo, y en el conjunto de la Margen Izquierda. Así,
-En los 5 primeros meses del año 2.590 personas más, de la Margen
Izquierda, han terminado en la cola del paro.
-El 56% de las personas desempleadas de Barakaldo no cobra ningún tipo
de prestación social. 5.224 personas no tienen ninguna ayuda pública para
llegar a fin de mes.
-Las 200 toneladas de alimentos que repartió el año pasado el Banco de
Alimentos de Ezkerraldea serán insuficientes este año. El Banco de Alimentos reparte lotes de comida que llegan 6.000
personas en la Margen Izquierda, de las que 5.000 pertenecen a Barakaldo y el
resto a Sestao.
-Productos como legumbres, arroz,
pasta, patatas, aceite, leche, frutas y verduras cada vez dan menos de sí por
el incremento de las familias demandantes de los mismos. Así, el Banco de Alimentos de Barakaldo atendió
a 381 familias más en el último trimestre del año 2011.
-El comedor social de Cáritas Barakaldo no da para más. En este
recurso asistencial de primera necesidad sólo
se puede dar una comida diaria a cerca de 100 personas. Hay muchas más que se
acercan al mismo y, por desgracia, no pueden ser atendidas.
Comités de Empresas, Sindicatos y Colectivos Sociales de Ezkerraldea:
Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Sestao, Portugalete y Santurtzi, Berri-Otxoak (Barakaldo), Ezkerraldeko 15M, Barakaldo, Portugalete eta Sestaoko Gazte Asanbladak, “La Kelo” Gaztetxea (Santurtzi), Karibe Kolektiboa (Sestao), Grupo de Trabajo Permanente por los Derechos Sociales (Sestao), Asamblea Anti-Desarrollista, Andere Bidatz Talde Feminista (Portugalete), Centros Asesores de la Mujer de “Argitan” (Barakaldo) y “Neba-Neba” (Sestao), Pentsionistak Martxan y KAKITZAT.
ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, CGT y CNT
Nuevas Adhesiones de:
-PETRONOR, AMARRADORES DE BILBAO,
PRÁCTICOS DE BILBAO, REMOLCADORES DE BILBAO, SUPERMERCADOS DIA, HIERROS ABRA, TPN, SERTISA, CNC, TWINS ALIMENTACIÓN, IMELSA.
Adhesiones de Empresas y Secciones Sindicales de:
ABB, NERVACERO, CONSTRUCCIONES
NAVALES DEL NORTE (CNN, LA NAVAL), ACB-ARCELOR MITAL, FERSINT, BEC, BOMBARDIER,
PRODUCTOS TUBULARES, SERVICIOS SIDERÚRGICOS CENTRALIZADOS, MASA NORTE, DANSA,
SANCHEZ PANDO, TECOPLAST, CARNICAS RODERO, TALLERERS GALAFER, GUERIN, ALSTHOM…
OIHU 6.zbk
Oihu gazte buletinaren 6 zenbakia prest daukagu eta hurrengo egunetan kalean eta herriko taberna ezberdinetan topatuko dugu. Hilabete honetan: krisiaren inguruko artikulua, Hala Dziporen artikulua, nazioen munduakei elkarrizketa... besteak beste.
Etiquetas:
OIHU
martes, 5 de junio de 2012
EKAINAREN 8an IROLA IRRATIAREN INGURUKO HITZALDIA
Ostiral honetan Ekainak 8, 19:30tatik aurrera Irola Irratiaren inguruko hitzaldia izango dugu Eko-Barakan. Aukera paregabea irrati libreen eta Irola irratiaren inguruko gauza gehiago jakiteko. Beraz anima zaitezte etortzera.
Etiquetas:
Formakuntza
BIDEO FORUMA: PALESTINA
Ekainaren 14an Eko-Barakan palestinaren inguruko Bideo Foruma izango dugu: The Iron Wall" filmarekin, 19:00etatik aurrera. Gainera aste honetan eta hurrengoan Palestinaren inguruko "Hamaika Begirada Palestinari, Euskal Herritik" ikusteko aukera izango dugu.
jueves, 31 de mayo de 2012
LANGABEZIAREN, MURRISKETA SOZIALEN, GASTU MILITARREN... KONTRA MARTXAN
Ezkerraldean 51.500 familia
hilabetea ondo bukatzeko arazoak dituzte, 21.000 pertsona langabezian daude,
42.000 lan postu prekarioa daukate, 450 familia etxetik kaleratuak izan dira...
Datu hauek eta beste batzuk dira sistema kapitalista honek eragin duen egoera
ekonomikoak uzten digun egoera. Bitartean gastu militarretan diru mordoa
gastatzen da: 1.500 miloi euro EAEn.
Horren aurrean mobilizazioa ezinbestekoa da eta horren harira urtero egiten den bezala Ekainaren 9an 12:00etan ezkerraldeko martxa egingo da Sestaoko plazatik Barakaldora. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei eta batez ere gazteriari bertara joateko.
Horren aurrean mobilizazioa ezinbestekoa da eta horren harira urtero egiten den bezala Ekainaren 9an 12:00etan ezkerraldeko martxa egingo da Sestaoko plazatik Barakaldora. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei eta batez ere gazteriari bertara joateko.
miércoles, 30 de mayo de 2012
ERASO SEXISTA BARAKALDON
Atzo eguerdian, emakume bat bortxaketa saiakera bat jasan zuen Lasesarreko
renfe estazioaren tuneletan. Bi gizon emakumea erasotu zuten, arma zuriak
erabiliz baita ere eta alde egitea lortu zuten. Beste behin ere sexismoaren
terrorismoa jasan behar izan dugu gure herrian, beste emakume bat eraso sexista
bat pairatu du. Horren aurrean herritar guztien betebeharra eta konkretuki
gazteona, borrokatzen eta mobilizazioetan jarraitzea da arazo honen sustraiak
suntsitu arte. Beraz adi mobilizazioei eta jarraitu dezagun lanean. Bukatzeko
nola ez besarkadarik beroena emakume honi eta orain dela 10 egun erasotua izan
zenari.
PATRIARKATUA AKATU
ERASO SEXISTEI STOP
Etiquetas:
Elkartasuna,
Emakumeen Borroka
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










