Pasa den
larunbatean, Barakaldoko gazteak bildu ginen sexualitate tailer bat egiteko.
Tailerra bilgune feministako Emagin elkarteak bideratzen zuen. Han egon
ginen bost orduz elkarrizketan gai askoren inguruan, hala nola, sexuaz,
harreman sexualaz, parekidetasunaz, generoen banaketaz etab.
miércoles, 18 de diciembre de 2013
martes, 10 de diciembre de 2013
Euskal Herriko altxorretan barrena, bideo-dokumentala
Pasa den
astelehenean sasibururekin elkarlanean, Arkaitz Astiazaranen bideo-dokumentala ikusi
ahal izan genuen. Euskal Herriko herri, leku zein mendateak ikusteko aukera
izan genuen, den dena Arkaitzen graziarekin azalduta.
Ostean, Euskal
Herriko altxorrak bizikletaz konkistatu dituen Arkaitz bildutakoen galdera zein
kezkei erantzuna eman zien. Horrez gain, ibilbidean zehar izandako bizipen eta
anekdoten berrikustea egin zuen.Azkenik, bere bidaian zehar egindako argazkien
koadroak erosteko aukera izan zuten ikusleek eta Arkaitzek postal bana eman
zien haien parte hartzea eskertuz.
Etiquetas:
Ama Lurra
GAZTETXE IBILTARIA: EUSKAL OKA JOLASA + BERTSO SAIOA
Pasa den osteguneko arratsaldeko 5etan San
Bizenteko elizako plazan bildu ginen gazteak. Gaztetxe Ibiltariaren muntaia
egin eta eliza zein plaza pankartez apaindu eta gero, hasteko prest geunden.
Lehendabizi, euskararen erabilpena sustatzea
helburu zuen Euskal Oka jolasari ekin genion gazteok, euskal musikak eta BGAren
kuñak girotua.
Ondoren, 7ak aldera, bertso saioaren txanda
iritsi zen. Plentziatik etorritako 3 bertsolariek Barakaldo, gaztetxea, BEC-a
eta beste hainbat gai jorratu zituzten euren hitz solasaldian, betiere
ikuspuntu kritiko eta umoretsu batetik.
Amaitzeko, Gaztetxe Ibiltaria batu genuen han
bildutako gazteen laguntzarekin, laster gure herriko plazetan beste
agerraldiren bat egingo duen konfiantzarekin.
GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!
Bultza Gazte Antolakuntza!
Etiquetas:
Okupazioa
miércoles, 4 de diciembre de 2013
martes, 3 de diciembre de 2013
Euskal Herriko altxorretan barrena, bideo-dokumentala
Emanaldi honetan Arkaitz Astiazaranek egindako bideo-dokumenatala aurkeztuko dugu. Arkaitz Lastureko (Deba-Gipuzkoa) gazte bat da eta udaberrian Euskal Herrian zehar egindako ia 5000km-ko txirrindu bidaia azaltzen du, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Berak motxilan zeraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 50` inguruko dokumentala da EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA, baliabide oso xumeekin baina gogo eta ilusio handiz egina. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da. Informazio gehiago nahi izanez gero begira dezakezue egitasmoaren blog orrialdea: http:// euskalaltxorretanbarrena. wordpress.com/. Dokumentalaren trailerra honakoa da: http://www.youtube.com/watch? v=u-UOhbJDsQE
GORA EUSKAL GAZTERI VERDEA!!
GORA EUSKAL GAZTERI VERDEA!!
lunes, 2 de diciembre de 2013
Gaztetxe Ibiltaria: Euskal oka eta bertso saioa
Bagatoz berriro hurrengo Gaztetxe Ibiltariarekin. Honakoan euskararen eguna dela eta euskal oka izango dugu, euskaraz mintzatzeko joku eta dinamika dibertigarri batzuekin. Honekin batera bertso saio bat entzuteko aukera eukiko dugu. Animatu, parte hartu eta ondo pasa.
GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!
Bultza Gazte Antolakuntza!!
GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!
Bultza Gazte Antolakuntza!!
Etiquetas:
Okupazioa
Gazte Asanbladen ordutegi aldaketa
Gazte Asanbladen ordutegi aldaketa. Gaurtik aurrera Gazte Asanbladak igandero 17:00-tan izango dira, Zuazo-Arteagabeitiako Auzo Elkartean. Animatu eta parte hartu.
Bultza Gazte Antolakuntza!!
Bultza Gazte Antolakuntza!!
domingo, 1 de diciembre de 2013
OIHU 13
Prest daukagu Oihu, gazte boletinaren 13.zenbakia. Zenbaki honetan: hezkuntzaren erreformari (LOMCE) buruzko azalpen bat daukagu, herri harresia 2.0-ri buruzko artikulua, demokrazia parte-hartzailearen adibide batzuk, iparrak hegoarekiko duen dependentziaren testu bat eta habeas corpus taldeari egindako elkarrizketa bat besteak beste. Honako boletina atzerapenak izan ditu beraz interneten bakarrik irakurri ahal izango da, beraz norbaitek email-egaz jaso nahi baldin badu eskaera bat egiteko email-ez.
Etiquetas:
Formakuntza,
OIHU
sábado, 30 de noviembre de 2013
MALABARE TAILERRAK GAZTETXE IBILTARIAN
Pasa den ostegunean Gaztetxe Ibiltaria dinamikarekin jarraitu genuen, Anaien Parkean hain zuzen. Gaztetxe batean egingo ziratekeen jarduerak kaleratzearekin batera (kasu honetan malabare tailerra), gazteriarentzako lokal autogestionatu baten beharraren aldarriari ahotsa ematen jarraitzen dugu.
Gazte asko bildu ginen eta hainbat pertsonak Gaztetxe Ibiltaria kanpainaren inguruko galderak helarazi zizkiguten. Musika, eskuorrien banaketa eta malabareak uztartu zituen ekimenak aisialdi alternatiboaren argiarekin piztu zituen Barakaldoko kaleak.
GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!
Bultza Gazte Antolakuntza!!
Herrikolorek egindako bideoa
Etiquetas:
BARAKALDOKO GAZTERIA,
Okupazioa
BARAKALDOKO GAZTETXE IBILTARIA
Barakaldoko
gazteriarentzako aisialdi eta kultura leku eta alternatiba hutsaren aurrean, Barakaldoko
Gazte Asanbladak (BGA) izaera konstruktiboa duen salaketa kanpaina martxan
jarri du. Horretarako, sistemak ezarritako praktiken aurrean alternatiba
berriak eskainiko ditu.
Gure herrian ez da
existitzen egungo gizarte kontsumistak eragiten duen merkantilismotik kanpoko
gune askerik, langabezian eta dirurik gabe dauden gazteak egoera hau gogorren
pairatzen dutenak izanik. Izan ere, gazteriaren aurkako erasoa da dirua
ezinbestekoa izatea kultura-ondasunak bereganatu eta jarduera ludikoetan parte
hartzeko.
Horrez gain,
gehienetan Udaletxeak inposatutako aisi eta kultura ereduarekin ez gaude ados,
kontsumo-zerbitzua ez izatea defendatzen baitugu. Guztiz kontrakoa, behetik
behekoentzat zuzendutako aisialdi eta kultura eredua bultzatu nahi dugu:
elkartasunean eta Ama lurraren errespetuan oinarrituta dagoena, eraikitzailea
eta osasuntsua dena, guztion esku dagoena eta guztion parte-hartzea suspertzen
duena. Ez gara ondasun ludiko zein kulturalen kontsumitzaile hutsak izaten
jarraitu nahi, gure ingurunearen egoeraren isla den aisialdi konstruktibo eta
ondare kultural baten sortzaile bilakatzea helburu dugu.
Hau dela eta, gazteriak
kultura eta aisialdiaren alorrean jasaten duen egoera baldarra salatzearekin
batera, autogestioan oinarritutako lokal alternatibo baten beharra
aldarrikatzen dugu, gazteok kudeatuta eta gazteontzat bideratuta.
Horren harira,
Barakaldoko plazetan ikusgarri izango den gune alternatiboa sortzea erabaki
dugu: GAZTETXE IBILTARIA. Ekimen honek, lokal autogestionatuan garatuko
ziratekeen jarduerak herriko kaleetan plazaratzea du helburu. Ideia hau aurrera
eramateko, bi ostiralean behin, Udaletxeak inposatutako aisialdi eta kultura
ereduari uko eginez alternatibak sortuko ditugu.
Zuen parte-hartzea
espero dugu!
Gazteok
gaztetxea behar dugu!
Bultza
Gazte Antolakuntza!
Etiquetas:
Okupazioa
martes, 23 de abril de 2013
OIHU 12
Laster oiko tokitan izango dugu. Gogoratu baita ere finantzatzeko kanpainarekin gaudela, beraz lagundu nahi izan ezkero kontaktuan jarri gurekin.
lunes, 22 de abril de 2013
Otra agresión sexual en Barakaldo
El centro asesor de la mujer “Argitan”
ha dado a conocer que la noche del pasado viernes a las 2,15 de la
madrugada, una menor ha sufrido un intento de violación por un hombre en
los túneles de Lutxana, punto negro donde los haya, tantas veces
denunciado por las mujeres de Barakaldo. Argitan en su actualización de
campaña de investigación sobre puntos negros en el Municipio viene
exigiendo al Ayuntamiento constantemente que mejore, altere o cierre
tantos lugares como detectamos y que pueden dar lugar a agresiones
sexuales a mujeres, sobre todo los llamados “Túneles de Lutxana”. La
anterior agresión sexual tuvo lugar en octubre de 2012.
De la misma manera denuncian “tanta
proclama sobre protección desde las diversas policías, tanta inversión
de 100.000 € desde Diputación para cámaras de seguridad,…tanta
declaración desde las instituciones de denuncia contra la violencia
sexista en pleno 25 de Noviembre, y sin embargo no mueven a sus técnicos
para limpiar, actualizar y controlar esos puntos.”
El centro asesor ha añadido que las
mujeres seguimos denunciando toda Violencia sexista, tanto la que se
produce en el hogar como la que ocurre en la calle, en el espacio
público donde tenemos Derecho a estar como ciudadanas y como mujeres.
Finalmente, piden la solidaridad de toda
la ciudadanía y de las mujeres en particular contra estos hechos. Y
convocamos a la Movilización contra la Violencia Sexista que tendrá
lugar el viernes 26 de Abril a las 19 horas en la Plaza Bide Onera Barakaldo.
NINGUNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA
tlf contacto 652 76 22 32
Etiquetas:
Emakumeen Borroka
ZORIONAK BGA
7 urte pasa dira
jada Barakaldoko gazte asanblada sortu genuenetik, Barakaldoko gazteok
antolatzen eta alternatibak sortzen hasi
ginenetik, Barakaldoko errealitateari buelta ematearen proiektuaren lehenengo
adaxkak sortzen hasi zirenetik.
Jakin badakigu
batzuentzako 7 urte hauek luzeak eta neketsuak izan direla, bada,
esplotatzaile, espekulatzaile eta politikari ustelduentzako ez da batere erraza
izan horrelako gazteri zirikatzaile eta oztopatzaile batekin bizikidetza
baketsu eta lasai bat izatea.
Baina Barakaldoko
gazteoi, 7 urte hauek ziztu bizian pasa zaizkigu, gure herria eraso nahi
dutenak zirikatzea gure denbora-pasarik hoberena baita, eta, egia esan, egin
ditugun ekintza guztietan ikaragarri ondo jardun garelako, irmotasunez eta
segurtasunez hartu baikenuen gure bidea, inoiz ez baikara damutu garenaz eta
izan nahi dugunaz, eta argia ikusten dugulako gure helburua beraien gezur
ilunen artean.
Esan bezala, 7 urte hauetan hamaika bizi izan ditugu, eta
oraindik ere aurrera darraigu, gure oraina eta geroa kolokan dagoelako, eta
egora honi aurre egiteko aurrez-aurreko borroka irtenbide bakarra dela
deritzogulako.
Bide honetan
denetarik ikusi izan dugu, Dorretxeko dorrearen zapaiatik hodeiek forma
bereziak hartzen zuten, ametsetan bakarrik hartu dezaketen formak, dorretxea
ametsa bera zelako. Makalako kristaletatik kaleek kolore arraroak zeukaten,
gorputza ilusioz eta gogoz beterik daukazunean bezala ikusten dituzun koloreak
bezalakoak, Makala ilusioen fabrika baitzen. Oletako zuhaixka eta belarrek era
bitxi batean hasten ziren, bada, ez ziren hasten eguzkiaren argia hobeto
jasotzeko, baizik eta zerua ukitzeko gogo eta
itxaropenekin botatzen zituzten gorantza haien adarrak, Oleta pasibotasunaren
kontrako eta utopiaren aldeko ekintza zuzena izan zelako. Eta kale gorrian
geundenean etxe hutsak ikusten genituen iluntasun gris batekin, negarrez
hasteko gogoak izango balute bezala, eta amorrua sentitzen dugu, guk barruan
daukagun alaitasun, poztasun eta energia guztia ezin diegulako helarazi.
Benetan bide
polita egin izan duguna. Eta oraindik ere gogotsu begiratzen diogu etorkizunari
erronka berriak gainditzeko prestutasunarekin.
Gaur, pasa izan
ditugunak pasata, gazteri kritiko eta errebeldearen ezaugarri den harrotasun
eta alaitasunarekin ospatzen dugu gure 7. Urteurrena, eta gure inguruari so
eginez, ikusten dugu nola beste behin ere etsaiek gure aurka inoiz baino
bortitzago ekiten duten, haien krisi kapitalista aitzakia izanik, nola lana
prekarizatzen duten, gure eskubideak murrizten dituzten eta gure lurren
suntsiketarekin jarraitzen duten. Honek zeharo larritzen gaitu, baina ez gara
desesperoan edo tristuran jausiko, gaur, 7 urte hauetan egin duguna gogoan
izanda, eta gazte borrokak eman dezakeen emaitzak ikusita, inoiz baino indar
gehiagorekin jarraitzeko determinazioa daukagu, oraindik ere gure begien
barnean sua daukagulako.
GORA BARAKALDOKO
GAZTE ASANBLADA! GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO ETA ERREBELDEA!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)