Pasa den martxoaren
3an Europar batasuneko agintariak eta enpresa multinazional zein bankuen
agintariak bildu ziren Bilbon. Krisi ekonomiko eta txirotasunaren
errudunak Euskal Herrira etorri ahal zirela uste zuten gure aurpegira barre
egitera, Guggenheimean biltzen ziren bitartean. Euskal Herriko jendea honen
aurrean kalera atera zen, bere amorrua azaleraziz eta argi utzi zuen hemen ez
ditugula nahi. Euskal gazteriak eta Barakaldoko Gazte Asanbladak argi dauka
bere etsaiak, pentsatuz, eztabaidatuz eta azkenean ekinez garaituko ditugula;
ez dugulako inposatutako errege faxistarik nahi, ez gure izerdiarekin aberasten
diren enpresa-bururik, ez Europak inposaturiko agintariak onartzen ez eta
handik datozkigun murrizketak ezarri nahi ere. Bideoa
Gazte blokeak Arriagatik
irtendako manifestazioan parte hartu zuen. Bloke hau herrialde ugarietatik
etorritako gazteek osatzen zuten (ia mila pertsona inguru), eta ikaragarrizko
gazte batasuna erakutsi zuen. Manifestazioan bakoitzak nahi izan zuen eran
aldarrikatu zuen bere amorrua: batzuk aldarriak edota lemak botatzen, beste
batzuk pegatinak, kartelak eta holakoak jarriz eta, azkenengo batzuk, pintura
botaz, pintadak eginez eta kristalak eta erakusleihoak apurtuz, azken hauek
kriminalizatuak izan direlarik. Gazteok aspaldi ondorioztatu genuen gure
etorkizunaren jabe egiteko gu geu izan behar garela borroka horretako aktore
nagusiak, nahi duenak nahi duen eran bere amorrua kaleratuz eta sekula ez dugu
onartuko gazteri kritiko, burujabe eta errebelde honi zuzentzen zaizkion
epaiak. Gazteok gure hautua egina daukagu eta aspaldi ekin genion sistema ustel
honen inposaketei aurre egiteari, eta argi daukagu bai langile klaseari zein
gazteriari zuzentzen zaizkion erasoak desobedientziaz edota guk geuk
hautatutako bideekin aurre egingo diegula, suari suarekin aurre egin behar zaiolako.
Telebistan, egunkarietan zein aldizkarietako titularretan esaten zuten Bilboko komertzioek erasorik larrienak jaso zituztela eta Bilbok eman zuen itxura penagarria izan zela. Alde batetik esatea Bilbok eman zuen itxura kalera atera ziren jendeak eman ziola, eta amorruz eta larritasunez margotutako itxura utzi zuten, gaur egungo gizarteak bizitzen ari duena, hain zuzen ere. Bestalde, nahiz eta komertzioak izendatu, esatea kaltetu ziren lekuak alde batetik, bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza izan zirela eta beste aldetik, multinazionalen komertzioak (inditex, kasu). Bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza krisiaren errudunak dira eta Zara, Pull & Bear, Desigual eta Stradivarius langileen esplotazioa eta miseria sustatzen dute. Beraz gure erasoak defentsa gisa hartzen ditugu, hala nola, guk zapaltzen gaituen kontra joatea guztiz bidezkoa delako, lapurtzen dizunari lapurtzea legezkoa delako. Hala eta guztiz ere, istilu batzuk komertzio txikietara pasa ziren. Ile-apaindegi baten adibidea egon zen baina bakarrenetakoa izan zen. Honekin ez dugu aitzakiarik jarri nahi baizik eta arduratsu jokatu, tesia ezin da praxira eraman perfektuki, beti egon daitezke kalte kolateralak.
Beraz, kale erantzun honi irainez edota kriminalizazioz erantzun nahi dionak jakin dezala Euskal Herriko gazteri kritiko eta antolatua aurrean topatuko duela, ez gara mass mediak dioen bezala “jóvenes violentos” edota “vándalos”, honek ez daukalako inolako fundamenturik; akaso bortizkeria erabiltzea gustoko dugu ala? Biolentzia erabiltzen dugula onartzen dugu baina sistemak ez digulako beste biderik uzten. Aitzitik burua makurtzeari uko egin geniola eta, bortizkeria medio gisa erabilita, beraien biolentziari aurka egiten diogu. Euskal gazteriak ez du bortizkeria gogoko baina gorroto gehiago diogu sistemak kondenatzen gaituen bizitza hau bizitzera, eta ondorio hauen aurrean, biolentziaren bidez gure helburuak lortuko ditugu, parekidetasunean eta bakean oinarrituriko mundu berri bat eraikitzearen helburua, alegia. Borroka egin nahi ez duenak borroka ez dezala egin, baina ez dadila sekula gure aurka jarri, irabazten dugunean eskubideak eta lorpenak guztiontzako izango direlako. Proletargoak ez dauka ezer galtzeko bere kateak izan ezik, aitzitik mundu oso bat dauka irabazteko.

GORA BARAKALDOKO
GAZTERI KRITIKO ETA ERREBELDEA!!
GORA LANGILE
BORROKA!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario