lunes, 10 de marzo de 2014

Martxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela medio eta gure herrian emakume langileak jasaten duen egoera ikusita, argi dago borroka feminista indarrean jarraitu behar duela. Egunero emakume langileen aurkako erasoen berri dugu: abortuaren legearen erreforma, Mega Parkeko (zein beste lanpostuko) emakume langileen prekarizazioa, multinazionalen dendetako iragarkien ikuspegia emakume objektu eta kontsumo-izaki bezala, indarkeria matxista… Zapalkuntza honen aurrean, herriaren formazioa, partaidetza eta antolakuntza ezinbestekoa da. Emakume langileari ahotsa eman behar zaio, hain zuzen, Barakaldoko Udalak martxoaren 8an ukatu zuena: berdintasunaren aldeko martxa antolatu zuen argazkia atera eta kontzientzia garbitzeko, baina honen amaieran herriko eragile feministen kontzentrazioari megafonia ukatu zion.

Honen aurrean, BGA eta Barakaldoko gazteria feminista antolatua lanean jarraituko dugu parekidetasunean oinarritutako erlazio eredu baten eraikuntzan. Betiere, emakume langilez osatutako eragile feministen analisiei jaramon eginez eta ahal den heinean gure laguntza eskainiz.

Ezin da ezer ospatu irabazi gabe, ezin da irabazi borrokatu gabe, borroka aurrera eramateko premiazkoa da antolakuntza.

Gora emakume langilearen borroka!

Birritan zapalduak, birritan iraultzaileak!

Emakume guztiak eskubide guztiak!


No hay comentarios:

Publicar un comentario