Honakoan, Barakaldoko Gazte
Asanbladak kanpaina berriari ekin dio europar hauteskundeen
harira, hauteskunde-paneletan pankartak jarriz. Hauetan, Europar Batasunaren
errealitate gordina irudikatzen dugu, eredu sozialaren antitesia dena, alegia. Europak
gaur egun jarraitzen duen eredua Troikak eta FMI-k agindutakoa da, inork ez
hautatutako botere ekonomikoek langile klasea zapaltzeko neurri eta legeak
biltzen dituena, hain zuzen. Europa kapitalista, inperialista, patriarkala,
jabego pribatua eta murrizketak bultzatzen dituena… da gutxiengo batek
gehiengoari inposatzen diona.
Ekintza honen bidez, BGAk, Barakaldoko
gazteriari kritikotasunez eta burujabetzaz joka dezan helarazi nahi dio. Ez
dugu alderdi batentzako botoa eskatzen ezta abstentzioa ere, gazte asanblada
alderdi politikoetaz haratago kokatzen da. Gure baitan edozein ideologia ezkertiar
topa daiteke eta horizontaltasunez erabaki dugu gure mezua Europar Batasunaren
aurka zuzentzea.
Sistema kapitalista eta
patriarkalari aurre egiten dion kolektibo bezala, gure betebeharra ez da jendea
heztea edo zer egin behar duen esatea, gure betebeharra jendeari beste alternatiba
bat dagoela ikustaraztean datza. Barakaldoko langile, ikasle, langabe edo
prekario den gazte orori begiak irekiko dizkion kritikotasuna eta burujabetza garatzearen alde borrokatzen dugu.
“Emaiozu ZAS EN TODA LA BOCA europa
kapitalista eta inperialistari”
EUROPAR BATASUNARI SUA!!
BULTZA GAZTE ANTOLAKUNTZA
No hay comentarios:
Publicar un comentario