Maiatzaren 17an
kuadrila eguna bizitzeko aukera izan genuen. Bertan jarduera anitz kalera atera
ahal izateko aukera izan genuen gazteok, haien artean txapelketa ezberdinak,
olinpiadak, bazkari herrikoia, poteoa musikarekin, etab.
Benetan egun
polita gelditu zen larunbat hura, zeinetan gazteok aditzera eman genuen
subjektu antolatu eta aktiboa garela, eta, gaineratu beharra dago, gazteon
arteko harremanak sendotuz, gazteon arteko batasuna jorratzen goazela.
Guztiontzako
lekua egon zen Bagatzako kaleetan aurrera atera ziren ekintzetan, edonor parte
hartu zuelako, eta benetan giro ederra suertatu zen.
Esan beharra
dago, edozein ekintza egiten zirela (jolasak, bazkari prestaketa,
norgehiagokak, etab) parte hartzea nabarmena izan zela eta partaideen jarrera
ezin hobea.
Beraz,
Barakaldoko Gazte Asanbladatik gure zorionik beroena opa nahi diegu Bagatzako
kuadrila eta gazte guztiei egun hartan erakutsi izan zuten konpromiso eta
alaitasunagatik.
Gazte indarrak ez
dauka mugarik! Horrela segi!
BULTZA GAZTE
ANTOLAKUNTZA!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario