viernes, 29 de mayo de 2015

MAKALA II GAZTETXEKO EKAINEKO PROGRAMAZIOA


Hona hemen Makala II gaztetxeko asanbladan parte hartzen dugunok ekainerako prestatutako programa:
  • Tailerrak:
    • Autodefentsa: astelehenero 20:00tan. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
    • Ikus-entzunezko tailerra: asteartero 19:00tik aurrera. Lau bloketan banatuta dago:
      1. Komunikazio plangintza. Ekainak 2.
      2. Soinu ekipoaren muntaia. Ekainak 9.
      3. Kartelgintza (Photoshop). Ekainak 16.
      4. Bideogintza. Ekainak 30.
    • Stencil tailerra: kamisetak apaintzeko plantilak egiteko helburua duen tailerra. Ekainaren 18an eta 25ean arratsaldeko 6tik aurrera egingo da.
    • Buruberoki tailerra: ekainaren 27an, larunbata, 18:00tan. Kamiseta zein trapu edo oihal zaharrak ekartzea komeni da, hauek moztuz eta josiz buruberoki originala osatzeko.

  • Hitzaldiak:
    • Ekainak 4, osteguna, 19:00: Droga, tráfico, capitalismo y movimientos revolucionarios. Aitor Aspuru, "Drogas, capitalismo y movimientos radicales"-en egileak bideratuta eta Ezkerraldea Antifaxista-k antolatuta.
    • Ekainak 19, ostirala, 18:00: "Yolanda en el país de los estudiantes" dokumentalaren proiekzio eta mahaingurua egilearekin.
    • Ekainak 26, ostirala, arratsaldean (ordua zehazteke): Irlandari buruzko hitzaldia.

  • Musika Eguna:
    • Ekainaren 6an, larunbata, ospatuko da.
    • 17:00: Barakaldoko musika/musika taldeen garapena eta egoera aztertuko duen mahaingurua. Gotzon Hermosilla idazleak, Endika Lahainek, EH2000-k... parte hartuko dute.
    • 19:00: Kalejira musikatua San Bizenteko auzotik.
    • 20:00: Kontzertuak Eliza Plazan: EH200 + Enbait + Azken Gaua.

  • Igandero 18:00tan Makala II gaztetxeko asanblada irekia. Bertan parte hartzera eta zuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu.






No hay comentarios:

Publicar un comentario