Hona hemen Makala II gaztetxeko asanbladan parte hartzen dugunok ekainerako prestatutako programa:
- Tailerrak:
- Autodefentsa: astelehenero 20:00tan. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
- Ikus-entzunezko tailerra: asteartero 19:00tik aurrera. Lau bloketan banatuta dago:
- Komunikazio plangintza. Ekainak 2.
- Soinu ekipoaren muntaia. Ekainak 9.
- Kartelgintza (Photoshop). Ekainak 16.
- Bideogintza. Ekainak 30.
- Zumba: asteazkenero 20:00tan gerriak mugitzeko ordua heldu da.
- Stencil tailerra: kamisetak apaintzeko plantilak egiteko helburua duen tailerra. Ekainaren 18an eta 25ean arratsaldeko 6tik aurrera egingo da.
- Buruberoki tailerra: ekainaren 27an, larunbata, 18:00tan. Kamiseta zein trapu edo oihal zaharrak ekartzea komeni da, hauek moztuz eta josiz buruberoki originala osatzeko.
- Hitzaldiak:
- Ekainak 4, osteguna, 19:00: Droga, tráfico, capitalismo y movimientos revolucionarios. Aitor Aspuru, "Drogas, capitalismo y movimientos radicales"-en egileak bideratuta eta Ezkerraldea Antifaxista-k antolatuta.
- Ekainak 19, ostirala, 18:00: "Yolanda en el país de los estudiantes" dokumentalaren proiekzio eta mahaingurua egilearekin.
- Ekainak 26, ostirala, 19:00: "Stormont-tik gaur arte" Irlandari buruzko hitzaldia. Askapena, Boltxe eta Sare Antifaxistaren parte-hartzearekin.
- Ostiral eta larunbatetan gaztetxeko barra 19:00tik aurrera irekiko da eta ping-pong-era jolasteko aukera egongo da.
- Igandero 18:00tan Makala II gaztetxeko asanblada irekia. Bertan parte hartzera eta zuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario