jueves, 2 de enero de 2014

GAZTETXE IBILTARIA: Gazteriaren inguruko eztabaida eta poteoa



Badator hurrengo gaztetxe ibiltaria, oraingoan bagatzan izango gara 17:00etatik aurrera larunbatean. Gazteriaren inguruko eztabaida batekin hasiko gara bakoitzari rol bat emanda eta gero herrian giro hona eta gazteak ezagutzeko poteo musikatu bat egingo dugu. Amaitzeko karaoke bat egingo dugu herriko gazteen lonja batean, Bodega riojana izan zen tabernan (Apuko taberna ondoan). Animatu eta parte hartu!!


miércoles, 18 de diciembre de 2013

SEXUALITATE TAILERRA



Pasa den larunbatean, Barakaldoko gazteak bildu ginen sexualitate tailer bat egiteko. Tailerra bilgune feministako Emagin elkarteak bideratzen zuen. Han egon ginen bost orduz elkarrizketan gai askoren inguruan, hala nola, sexuaz, harreman sexualaz, parekidetasunaz, generoen banaketaz etab.

martes, 10 de diciembre de 2013

Euskal Herriko altxorretan barrena, bideo-dokumentala



Pasa den astelehenean sasibururekin elkarlanean, Arkaitz Astiazaranen bideo-dokumentala ikusi ahal izan genuen. Euskal Herriko herri, leku zein mendateak ikusteko aukera izan genuen, den dena Arkaitzen graziarekin azalduta.
Ostean, Euskal Herriko altxorrak bizikletaz konkistatu dituen Arkaitz bildutakoen galdera zein kezkei erantzuna eman zien. Horrez gain, ibilbidean zehar izandako bizipen eta anekdoten berrikustea egin zuen.Azkenik, bere bidaian zehar egindako argazkien koadroak erosteko aukera izan zuten ikusleek eta Arkaitzek postal bana eman zien haien parte hartzea eskertuz.

GAZTETXE IBILTARIA: EUSKAL OKA JOLASA + BERTSO SAIOA



Pasa den osteguneko arratsaldeko 5etan San Bizenteko elizako plazan bildu ginen gazteak. Gaztetxe Ibiltariaren muntaia egin eta eliza zein plaza pankartez apaindu eta gero, hasteko prest geunden.

Lehendabizi, euskararen erabilpena sustatzea helburu zuen Euskal Oka jolasari ekin genion gazteok, euskal musikak eta BGAren kuñak girotua.

Ondoren, 7ak aldera, bertso saioaren txanda iritsi zen. Plentziatik etorritako 3 bertsolariek Barakaldo, gaztetxea, BEC-a eta beste hainbat gai jorratu zituzten euren hitz solasaldian, betiere ikuspuntu kritiko eta umoretsu batetik.

Amaitzeko, Gaztetxe Ibiltaria batu genuen han bildutako gazteen laguntzarekin, laster gure herriko plazetan beste agerraldiren bat egingo duen konfiantzarekin.

GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!

Bultza Gazte Antolakuntza!










miércoles, 4 de diciembre de 2013

OIHU 14

Hona hemen gazte boletinaren 14. zenbakia. Honetan gabonetako kontsumismoari buruzko artikulu bat irakur dezakegu eta gure alkateari buruzko kritika zein artikulu feministak. Gogoratu haurten boletinak bakarrik digitalean ateratzen ditugula.

martes, 3 de diciembre de 2013

Euskal Herriko altxorretan barrena, bideo-dokumentala

Emanaldi honetan Arkaitz Astiazaranek egindako bideo-dokumenatala aurkeztuko dugu. Arkaitz Lastureko (Deba-Gipuzkoa) gazte bat da eta udaberrian Euskal Herrian zehar egindako ia 5000km-ko txirrindu bidaia azaltzen du, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Berak motxilan zeraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 50` inguruko dokumentala da EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA, baliabide oso xumeekin baina gogo eta ilusio handiz egina. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da. Informazio gehiago nahi izanez gero begira dezakezue egitasmoaren blog orrialdea: http://euskalaltxorretanbarrena.wordpress.com/. Dokumentalaren trailerra honakoa da: http://www.youtube.com/watch?v=u-UOhbJDsQE

GORA EUSKAL GAZTERI VERDEA!!

lunes, 2 de diciembre de 2013

Gaztetxe Ibiltaria: Euskal oka eta bertso saioa

Bagatoz berriro hurrengo Gaztetxe Ibiltariarekin. Honakoan euskararen eguna dela eta euskal oka izango dugu, euskaraz mintzatzeko joku eta dinamika dibertigarri batzuekin. Honekin batera bertso saio bat entzuteko aukera eukiko dugu. Animatu, parte hartu eta ondo pasa.

GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!

Bultza Gazte Antolakuntza!!


Gazte Asanbladen ordutegi aldaketa

Gazte Asanbladen ordutegi aldaketa. Gaurtik aurrera Gazte Asanbladak igandero 17:00-tan izango dira, Zuazo-Arteagabeitiako Auzo Elkartean. Animatu eta parte hartu.

Bultza Gazte Antolakuntza!!


domingo, 1 de diciembre de 2013

OIHU 13


Prest daukagu Oihu, gazte boletinaren 13.zenbakia. Zenbaki honetan: hezkuntzaren erreformari (LOMCE) buruzko azalpen bat daukagu, herri harresia 2.0-ri buruzko artikulua, demokrazia parte-hartzailearen adibide batzuk, iparrak hegoarekiko duen dependentziaren testu bat eta habeas corpus taldeari egindako elkarrizketa bat besteak beste. Honako boletina atzerapenak izan ditu beraz interneten bakarrik irakurri ahal izango da, beraz norbaitek email-egaz jaso nahi baldin badu eskaera bat egiteko email-ez.

sábado, 30 de noviembre de 2013

MALABARE TAILERRAK GAZTETXE IBILTARIAN



Pasa den ostegunean Gaztetxe Ibiltaria dinamikarekin jarraitu genuen, Anaien Parkean hain zuzen. Gaztetxe batean egingo ziratekeen jarduerak kaleratzearekin batera (kasu honetan malabare tailerra), gazteriarentzako lokal autogestionatu baten beharraren aldarriari ahotsa ematen jarraitzen dugu.

Gazte asko bildu ginen eta hainbat pertsonak Gaztetxe Ibiltaria kanpainaren inguruko galderak helarazi zizkiguten. Musika, eskuorrien banaketa eta malabareak uztartu zituen ekimenak aisialdi alternatiboaren argiarekin piztu zituen Barakaldoko kaleak.

GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!

Bultza Gazte Antolakuntza!!

Herrikolorek egindako bideoa







BARAKALDOKO GAZTETXE IBILTARIA



Barakaldoko gazteriarentzako aisialdi eta kultura leku eta alternatiba hutsaren aurrean, Barakaldoko Gazte Asanbladak (BGA) izaera konstruktiboa duen salaketa kanpaina martxan jarri du. Horretarako, sistemak ezarritako praktiken aurrean alternatiba berriak eskainiko ditu. 

Gure herrian ez da existitzen egungo gizarte kontsumistak eragiten duen merkantilismotik kanpoko gune askerik, langabezian eta dirurik gabe dauden gazteak egoera hau gogorren pairatzen dutenak izanik. Izan ere, gazteriaren aurkako erasoa da dirua ezinbestekoa izatea kultura-ondasunak bereganatu eta jarduera ludikoetan parte hartzeko.

Horrez gain, gehienetan Udaletxeak inposatutako aisi eta kultura ereduarekin ez gaude ados, kontsumo-zerbitzua ez izatea defendatzen baitugu. Guztiz kontrakoa, behetik behekoentzat zuzendutako aisialdi eta kultura eredua bultzatu nahi dugu: elkartasunean eta Ama lurraren errespetuan oinarrituta dagoena, eraikitzailea eta osasuntsua dena, guztion esku dagoena eta guztion parte-hartzea suspertzen duena. Ez gara ondasun ludiko zein kulturalen kontsumitzaile hutsak izaten jarraitu nahi, gure ingurunearen egoeraren isla den aisialdi konstruktibo eta ondare kultural baten sortzaile bilakatzea helburu dugu.

Hau dela eta, gazteriak kultura eta aisialdiaren alorrean jasaten duen egoera baldarra salatzearekin batera, autogestioan oinarritutako lokal alternatibo baten beharra aldarrikatzen dugu, gazteok kudeatuta eta gazteontzat bideratuta.

Horren harira, Barakaldoko plazetan ikusgarri izango den gune alternatiboa sortzea erabaki dugu: GAZTETXE IBILTARIA. Ekimen honek, lokal autogestionatuan garatuko ziratekeen jarduerak herriko kaleetan plazaratzea du helburu. Ideia hau aurrera eramateko, bi ostiralean behin, Udaletxeak inposatutako aisialdi eta kultura ereduari uko eginez alternatibak sortuko ditugu.

Zuen parte-hartzea espero dugu!

Gazteok gaztetxea behar dugu!

Bultza Gazte Antolakuntza!