lunes, 10 de marzo de 2014

Martxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela medio eta gure herrian emakume langileak jasaten duen egoera ikusita, argi dago borroka feminista indarrean jarraitu behar duela. Egunero emakume langileen aurkako erasoen berri dugu: abortuaren legearen erreforma, Mega Parkeko (zein beste lanpostuko) emakume langileen prekarizazioa, multinazionalen dendetako iragarkien ikuspegia emakume objektu eta kontsumo-izaki bezala, indarkeria matxista… Zapalkuntza honen aurrean, herriaren formazioa, partaidetza eta antolakuntza ezinbestekoa da. Emakume langileari ahotsa eman behar zaio, hain zuzen, Barakaldoko Udalak martxoaren 8an ukatu zuena: berdintasunaren aldeko martxa antolatu zuen argazkia atera eta kontzientzia garbitzeko, baina honen amaieran herriko eragile feministen kontzentrazioari megafonia ukatu zion.

Honen aurrean, BGA eta Barakaldoko gazteria feminista antolatua lanean jarraituko dugu parekidetasunean oinarritutako erlazio eredu baten eraikuntzan. Betiere, emakume langilez osatutako eragile feministen analisiei jaramon eginez eta ahal den heinean gure laguntza eskainiz.

Ezin da ezer ospatu irabazi gabe, ezin da irabazi borrokatu gabe, borroka aurrera eramateko premiazkoa da antolakuntza.

Gora emakume langilearen borroka!

Birritan zapalduak, birritan iraultzaileak!

Emakume guztiak eskubide guztiak!


jueves, 6 de marzo de 2014

MARTXOAK 3, GAZTE LANGILE ANTOLAKUNTZA SORTZEN



Pasa den martxoaren 3an Europar batasuneko agintariak eta enpresa multinazional zein bankuen agintariak bildu ziren Bilbon. Krisi ekonomiko eta txirotasunaren errudunak Euskal Herrira etorri ahal zirela uste zuten gure aurpegira barre egitera, Guggenheimean biltzen ziren bitartean. Euskal Herriko jendea honen aurrean kalera atera zen, bere amorrua azaleraziz eta argi utzi zuen hemen ez ditugula nahi. Euskal gazteriak eta Barakaldoko Gazte Asanbladak argi dauka bere etsaiak, pentsatuz, eztabaidatuz eta azkenean ekinez garaituko ditugula; ez dugulako inposatutako errege faxistarik nahi, ez gure izerdiarekin aberasten diren enpresa-bururik, ez Europak inposaturiko agintariak onartzen ez eta handik datozkigun murrizketak ezarri nahi ere. Bideoa

Gazte blokeak Arriagatik irtendako manifestazioan parte hartu zuen. Bloke hau herrialde ugarietatik etorritako gazteek osatzen zuten (ia mila pertsona inguru), eta ikaragarrizko gazte batasuna erakutsi zuen. Manifestazioan bakoitzak nahi izan zuen eran aldarrikatu zuen bere amorrua: batzuk aldarriak edota lemak botatzen, beste batzuk pegatinak, kartelak eta holakoak jarriz eta, azkenengo batzuk, pintura botaz, pintadak eginez eta kristalak eta erakusleihoak apurtuz, azken hauek kriminalizatuak izan direlarik. Gazteok aspaldi ondorioztatu genuen gure etorkizunaren jabe egiteko gu geu izan behar garela borroka horretako aktore nagusiak, nahi duenak nahi duen eran bere amorrua kaleratuz eta sekula ez dugu onartuko gazteri kritiko, burujabe eta errebelde honi zuzentzen zaizkion epaiak. Gazteok gure hautua egina daukagu eta aspaldi ekin genion sistema ustel honen inposaketei aurre egiteari, eta argi daukagu bai langile klaseari zein gazteriari zuzentzen zaizkion erasoak desobedientziaz edota guk geuk hautatutako bideekin aurre egingo diegula, suari suarekin aurre egin behar zaiolako.

Telebistan, egunkarietan zein aldizkarietako titularretan esaten zuten Bilboko komertzioek erasorik larrienak jaso zituztela eta Bilbok eman zuen itxura penagarria izan zela. Alde batetik esatea Bilbok eman zuen itxura kalera atera ziren jendeak eman ziola, eta amorruz eta larritasunez margotutako itxura utzi zuten, gaur egungo gizarteak bizitzen ari duena, hain zuzen ere. Bestalde, nahiz eta komertzioak izendatu, esatea kaltetu ziren lekuak alde batetik, bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza izan zirela eta beste aldetik, multinazionalen komertzioak (inditex, kasu). Bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza krisiaren errudunak dira eta Zara, Pull & Bear, Desigual eta Stradivarius langileen esplotazioa eta miseria sustatzen dute. Beraz gure erasoak defentsa gisa hartzen ditugu, hala nola, guk zapaltzen gaituen kontra joatea guztiz bidezkoa delako, lapurtzen dizunari lapurtzea legezkoa delako. Hala eta guztiz ere, istilu batzuk komertzio txikietara pasa ziren. Ile-apaindegi baten adibidea egon zen baina bakarrenetakoa izan zen. Honekin ez dugu aitzakiarik jarri nahi baizik eta arduratsu jokatu, tesia ezin da praxira eraman perfektuki, beti egon daitezke kalte kolateralak.

Beraz, kale erantzun honi irainez edota kriminalizazioz erantzun nahi dionak jakin dezala Euskal Herriko gazteri kritiko eta antolatua aurrean topatuko duela, ez gara mass mediak dioen bezala “jóvenes violentos” edota “vándalos”, honek ez daukalako inolako fundamenturik; akaso bortizkeria erabiltzea gustoko dugu ala? Biolentzia erabiltzen dugula onartzen dugu baina sistemak ez digulako beste biderik uzten. Aitzitik burua makurtzeari uko egin geniola eta, bortizkeria medio gisa erabilita, beraien biolentziari aurka egiten diogu. Euskal gazteriak ez du bortizkeria gogoko baina gorroto gehiago diogu sistemak kondenatzen gaituen bizitza hau bizitzera, eta ondorio hauen aurrean, biolentziaren bidez gure helburuak lortuko ditugu, parekidetasunean eta bakean oinarrituriko mundu berri bat eraikitzearen helburua, alegia. Borroka egin nahi ez duenak borroka ez dezala egin, baina ez dadila sekula gure aurka jarri, irabazten dugunean eskubideak eta lorpenak guztiontzako izango direlako. Proletargoak ez dauka ezer galtzeko bere kateak izan ezik, aitzitik mundu oso bat dauka irabazteko.


GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO ETA ERREBELDEA!!
  
GORA LANGILE BORROKA!!





viernes, 14 de febrero de 2014

OIHU 16

Hemen daukagu 16. boletina. Oraingoan Barakaldoko eragileek idatzitako borroka historikoen idatziak ditugu, agate deunako artikulu bat eta poema iraultzaile bat.

jueves, 6 de febrero de 2014

BGA Herri Koloreko irratsaioan

BGA Herri Koloreren irratsaio batean egon gara. Entzun



HERRI KOMUNIKAZIOA BULTZATU!!
PENTSATU, ERABAKI ETA EKIN!!

viernes, 31 de enero de 2014

KAMISETAK

BGAren kamiseta berriak salgai. Kamisetak 6 Euroren truke, eskuratzeko Herriko tabernan edota gurekin harremanetan jarri email-ez.



lunes, 20 de enero de 2014

BGAren agerraldia San Bizenteko jaietan

Komunikatua:



Gabon guztioi! Barakaldoko gazte asanblada gara eta gure burua zein gure proiektuak aurkeztera gatoz.
Lehenengo eta behin, orain arte egin dugunaren berri eman nahi dizuegu. Oleta gaztetxetik bota gintuztenetik, ez dugu gazteentzako espazio liberatu baten aldeko borrokan etsi, argi ikusten dugulako herri honetako gazteriak horren beharra daukala, haren iniziatiba, kritikotasuna eta autonomia era egoki batean garatu ahal izateko.
Beraz, gure mezua eta aldarria jendearengan txertatu nahian, gaztetxe ibiltarien dinamika martxan jarri genuen, non gaztetxe baten egingo genituzkeen ekintzak kalera atera genituen. Bertan kultura askea, formakuntza eta elkarlana ideiak errealitate bihurtu genituen.
Baina ez gara kalearekin konformatzen, kalea ez baita nahikoa gure jarduera guztiak garatu ahal izateko, hortaz, gaztetxe baten beharra ezinbestekoa dela deritzogu, eta hauxe bera da gure proiektua, gazte guztien espazioa izango den eraikin bat okupatzea, eta kultura aktibo zein pentsamendu kritikoaren egoitza bihurtu.
Begi bistan dago mundu aldrebes hau hankaz gora dagoela, baina guk ez dugu ezer egin, horrela eman digutelako. Gu ez gaude aberatsen zein politikoen trapu zikinak garbitzeko prest, are gehiago, ez ditugu haien zilegitasuna eta boterea onartzen! Gure errealitatea eraiki nahi dugu, era asanblearioan, errespetuan oinarrituz eta gure printzipioekin leialki jokatuz!
Hemendik deialdia eta gonbitea luzatu nahi diegu aurkezten zaigun mundu honi buelta bat eman nahi dioten gazteei, gaztetxea guztion etxea delako. Denak ez gara berdinak eta bakoitzak bere moduan eta ahal duen heinean parte hartzen du, baina guztion apurrak baturik mendiak eraiki ditzakegu, gazte indarra geldiezin baita! Denak gara ezinbesteko guztiona den borroka honetan!
Gazte, lotu zaitez borrokara! Gazteria batuta garaiezina da! Gora Barakaldoko gazte asanblada! Gora Barakaldoko gazteri anitz eta kritikoa!


Bideoa

viernes, 17 de enero de 2014

GAZTE EGUNA 2014 ETA SAN BIZENTEKO JAIAK

Biharko eguna handia izango da Barakaldoko gazteriarentzat. Jaia, kultura, formakuntza eta aisialdi aktiboa sustatuko dituen jardunaldia izango da GAZTE EGUNA 2014. Gogoratu gaurko goiz osoa duzuela bazkarirako tiketak erosteko Herriko Tabernan edo Hala Dzipon 4 €-tara.



Jarraian San Bizenteko jaietan txosna gunean egongo diren kontzertuak eta egitarau osoa ageri dira. Animatu eta parte hartu auzoetako jai herrikoietan! Ondo pasa, pasa gabe!






2014ko JAI EGITARAUA

Astean zehar Erika Mertzeriaren lanari esker euskal jantzien erakusketa egongo da San Bizenteko Kultur Etxeko kafetegian. Auzohan zehar, Ibiltari argazki erakusketa Barakaldori buruz:auzo ezberdinetako irudiak, ohiturak, biztanleak eta jaiak. Haurren margolan-lehiaketa Broker etxebizitza agentzian (Gernikako Arbola,38). Jai astean zehar, Lambada eta Haizea dendetan gozokiak umeentzako. Karta sariarekin: La Bodeguilla ala La Caña tabernetan pote bat hartu eta begitaru ea zure kartak saria daukan!

OSTIRALA 17

19:30 Udal musika bandak kontzertua eskainiko digu San Bizenteko kultur etxean, Swing bizi-bizian!
19:30 Kontzertua San Bizente Garagardotegian: Meibi y los vietnamitas blancos
22:00 Folk Session ATARI Tabernan LAGUNTASUNA euskal folkor elkartearen eskutik

LARUNBATA 18. GAZTE EGUNA

Asteburu osoan zehar eskalada egiteko errokodromoa Mukusuluba ikastolan

10:00 Pala txapelketa Eguskiagirreko frontoian. (Euria eginez gero hurrengo larunbatean egingo da)
10:00 Areto futbola txapelketa Mukusuluba ikastolan (oraindik ez bazarete apuntatu, ez galdu aukera!) izena eman
12:30 San Bizenteko kaleak musikaz eta jai giroaz beteko ditu pregoia berotzeko.
13:00 Pregoia San Bizenteko plazan, HALA DZIPO EUSKAL MUSIKA ESKOLAren eskutik. JAIAK BULTZATUZ!!
13:30 Ikurrinari omenaldia San Bizenteko plazan
13:30 Kaletan barrena ibiliko da Schola Cantorum Korala.
14:00 Pintxo-paseoa hasiko dugu musikariak giroturik.
14:00 Txorizo banaketa San Bizenteko Plazan
18:00 Txiki txoko Velázquez Plazan. Kale animazioa, gaztelu puzgarriak, tailerrak, jolasak.
18:30 Kalejira Hala Dziporekin auzoan zehar
19:00 TXOTXONGILOAK Aitzolekin. Velazquez plazan.
19:00 Herriko taldeen kontzertua Elizateko enparantzan
20:00 Euskal Erromeria tradizionala Laguntasuna dantza taldearen eskutik Velazquez plazan.
20:00 Txosnen irekiera
20:00 Kanta-paseoa. (Hurbildu zaitez jai batzordearen txosnara )
20:30 Kontzertua UNION SPORT tabernan: VIRGEN LLORONA eta RUFOH BIG BOX.
20:30 Kontzertua GETARIA tabernan: Dirty Brain Shakers
23:00 DJ gaua San Bizenteko parkean PATRTOL DESTROYERS eta LAS TEA PARTYS taldeen eskutik
00:00 Danborrada auzoan zehar. Ekarri zure soinu tresna berezia, entzun gaitzatela udaletxetik, jaiak dagoeneko pil-pilean daude zalantza izpirik gabe!!


GAZTE EGUNA EGITARAUA

11:00 KEDADA
11:30 ZUMBA
13:00 TXUPINAZORA
15:00 BAZKARI GAZTEA
16:30 MIHIAK ZORROZTU, EZTABAIDATU
19:00 OKUPASEOA
20:30 OKUPAZIOAREN ALDEKO IKUSKIZUNA


IGANDEA 19

09:30 Ekarri beharreko guztia San Bizenteko parkera putxera- lehiaketan parte hartu ahal izateko.
10:00 Udal txistulariak auzoan zehar.
11:00 IRETARGI albun feminista San Bizenteko parkean
12:00 Laguntasunako TXISTULARIEN eta LUTXANAKO DULTZAINEROEN KALEJIRA.
12:00 TXIKI-TXOKO Velazquez plazan.
13:00 Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, talde gonbidatua, Laguntasuna). Elizateko Plazan.
14:30 Putxerak aurkezteko ordua. Nork irabaziko ote du? Sari bereziak ATSEGIA okindegiaren eskuz.
15:00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean
16.30 Bazkalostea, gertuko magia saioa. KENDU!!!!
16:30 Tute Txapelketa La Bodeguilla Quintin tabernan
17:30 Igel txapelketa UNION SPORT tabernan.
18:00 Txitxarrillo San Bizenteko plazan Los Palmeras taldearen eskutik


ASTELEHENA 20

19:00 HITZALDI-AURKEZPENA: “ FIARE PROIEKTUA, banku etikoa” San Bizenteko Kultur Etxean
19:30 ‘Ecuador’ Roberto Rodriguez IKUS-ENTZUNEZKOA eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen XII. ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. San Bizenteko Kultur Etxean.


ASTEARTEA 21

19:00 ESNETIK Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko irabazi asmorik gabeko esnekien kooperatibaren hitzaldia. Tartean, euren produktuak dastatzeko aukera egongo da San Bizenteko kultur etxean.
19:30 ‘213 tresmiles en 52 días’ IKUS-ENTZUNEZKOA eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen XII. ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. San Bizenteko Kultur Etxean.
19:30 Hala Dziporen fanfarrea auzoan zehar


ASTEAZKENA 22. SAN BIZENTE eguna

Egun osoan zehar, pintxo-pote eta Pintxo lehiaketa Lorategi, Gotzone, La Cata, El Caserío, Bazter, El Pasaje, Oh Lala, Leizea, La Plaza y Batasuna tabernetan. Etorri San Bizente eguna ederki ospatzera!!!

OHOREZKO TXISTULARIAK meza ondoren.
18:00 TXIKI-TXOKO berezia Errekatxu kaleko plazatxoan. Haurrentzako azkaria CORRECAMINOS haurentzako modak eta GALO Interioresek antolatuta. LAURA ileapaindegian MANIKURA eta TXIRIKORDEN tailerra.
19:00 EGUZKI talde ekologistaren hitzaldia: AHTren egoera eta tartalarien prozesua. San Bizenteko Kultur Etxean.
19:30 ‘ Alaskako DENALI parke nazionala’ ISABEL GARCIAren IKUS-ENTZUNEZKOA eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen XII. ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. San Bizenteko Kultur Etxean.
19:30 Hala Dziporen Koroa tabernaz taberna ibiliko da giroa berotuz.

OSTEGUNA 23

17:30 – 19:00 SAN BIZENTE KIROL HIRIAN ateak irekitzeko eguna.ATLETISMO Taldeak antolatuta.
18:00 MARIPILI Ipuinkontalaria, San Bizenteko Kultur Etxean.
18:00 Sevillanas festa El Pote tabernan
19:30 ‘ HIMALAYA’ ALBERTO INURRATEGIren IKUS-ENTZUNEZKOA eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen XII. ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. San Bizenteko Kultur Etxean.
20:00 MUSIKA RUMBEROA Pasajeros Sin Billete taldeekin San Bizente garagardotegian.

OSTIRALA 24 MOZORRO EGUNA.

II. TABERNA GIROTZEKO LEHIAKETA. GAIA: EUSKAL KULTURA TRADIZIONALA asteburu osoan zehar: El Caserío, Lorategi, La Cata, Bar Bazter, El Pasaje, La Bodeguilla Quintin eta Oh Lala tabernetan
18:00 Urdaiazpiko dastaketa URSULA lentzerian
18:00 TABLET baten zozketa haurren margolan-lehiaketan parte hartu duten guztion artean. Broker etxebizitza agentzian (Gernikako Arbola,38).
18:00 mozorro jaia umeentzako El Pote tabernan
18:30 Txiki txokoa: Xake jokoa Velázquez plazan
19:30 TURUTARRAK Fanfarrea auzoan zehar.
19:30 EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! Euskara kalera atera eta PINTXO DASTAKETAra etorri Sasiburu kultur elkarteak eta Barakaldoko Berbalagunak Martxoak 8 enparantzan egiten duten oturuntzara
20:00 LAGUN ARTEAN KANTARI. Eztarriak berotu eta ekin kantuari auzotik.
20:00 Rally-paseoa jai batzordeko txosnatik.
20:30 Kontzertua GETARIA tabernan: Rubatos
22:00 Bertso afaria GETARIA JATETXEAN. Kilika bertso eskolak antolatuta, ETXAHUN LEKUE eta ARKAITZ ESTIBALLESekin. Erosi txartelak AEK-n
22:00 ROCK Jaialdia, TOMMY GUN, PUTAKASKA eta LOS NIÑOS CANTORES DE MIERDA (antiguos GUERRILLA URBANA)
02:00 DJ Albondiga’s.


LARUNBATA 25

12:00 TXIKI- TXOKO : Gaztelu puzgarria, eta tailerrak Velazquez plazan.
12:00 TIRAGOMAS Lehiaketa Getaria taberna ondoan
13:00 San Bixonte kofradiako partaide ohien elkarretaratzea Elizateko plazan.
17:30 Txokolatada umeentzako La Bodequilla Quintin tabernan
18:30 Dantza eta musika emanaldia Laguntasunak antolatua.
19:30 Elizateko plazan hasita Laguntasunako fanfarre haundia eta txistularien kalejira.
20:00 Herriko taldeen kontzertua: NPI eta PLEONAKIS PLEKTOS SAN BIZENTE garagardotegiaK ANTOLATUTA.
20:30 Kontzertua GETARIA tabernan: Los Guiltys
20:30 Schola Cantorum eta Coral Vallisoletana gonbidatuta kantaldia Elizan.

23:30 Erromeria HAITZAMA taldearekin San Bizenteko parkean.

IGANDEA 26. AZOKA EGUNA

10:00 Nekazaritza eta artisautza azoka san Bizenteko parkean
10:00 Tortilla eta bakailao txapelketa San Bizenteko parkean
11:00 Gala txistulariak
11:00 IRETARGI albun feminista San Bizenteko parkean
12:00 Ohorezko txupina
12:00 Harrizulatzaileen meatz-jokoak. Bost lagun batu eta parte hartu joku hauetan. Umeentzako eta nagusientzako probak egongo dira.
12:00 “No hay pan para tanto txorizo”, III. txorizo banaketa Berri-Otxoaren eskutik Elexpuru Plazatxoan
13:00 Laguntasunako erraldoiak auzoan zehar jira eta jira ibiliko dira.
13:00 Laguntasunako Fanfarre gaztearen kalejira erraldoiak topatu arte.
13:15 Harrizulatzaileek ikuskizun ikusgarri eta berezia egingo dute San Bizenteko parkean
14:00 Nekazal eta artisautza produktuz betetako otarraren zozketa, parkeko eszenatokian.
14:30 Bakailaoa eta tortillak aurkezteko ordua
14:45 Sari banaketa San Bizenteko parkean
15:00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean.
16.30 Bazkalostea, gertuko magia saioa.
17:00 Mus txapelketa AZIMUT tabernan
18:00 Txitxarrilloa Los Palmeras taldearen eskutik Elizaldeko plazan
20:00 Azken traka eta jaiei agurra. Hurrengo urtean gehiago eta pottolago!!!

Astelehena 27

Egun osoan zehar prezio bereziak barraketan.

martes, 7 de enero de 2014

OIHU 15



Hona hemen gazte boletinaren 15. zenbakia. Honetan abortu legearen kontrako artikulu bat, argalari buruzko biografia, zein faxismoaren inguruko hitz batzuk. Boletinaren amaieran ikusgai dauzkazue bagatzako jaietan jarritako fotocol-aren argazkiak, eskerrik asko guztioi.


jueves, 2 de enero de 2014

GAZTETXE IBILTARIA: Gazteriaren inguruko eztabaida eta poteoa



Badator hurrengo gaztetxe ibiltaria, oraingoan bagatzan izango gara 17:00etatik aurrera larunbatean. Gazteriaren inguruko eztabaida batekin hasiko gara bakoitzari rol bat emanda eta gero herrian giro hona eta gazteak ezagutzeko poteo musikatu bat egingo dugu. Amaitzeko karaoke bat egingo dugu herriko gazteen lonja batean, Bodega riojana izan zen tabernan (Apuko taberna ondoan). Animatu eta parte hartu!!