martes, 9 de junio de 2015

MAKALA II GAZTETXEKO EKAINEKO PROGRAMAZIO BERRITUA

Hona hemen Makala II gaztetxeko asanbladan parte hartzen dugunok ekainerako prestatutako programa:
  • Tailerrak:
    • Autodefentsa: astelehenero 20:00tan. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
    • Ikus-entzunezko tailerra: asteartero 19:00tik aurrera. Lau bloketan banatuta dago:
      1. Komunikazio plangintza. Ekainak 2.
      2. Soinu ekipoaren muntaia. Ekainak 9.
      3. Kartelgintza (Photoshop). Ekainak 16.
      4. Bideogintza. Ekainak 30.
    • Zumba: asteazkenero 20:00tan gerriak mugitzeko ordua heldu da.
    • Stencil tailerra: kamisetak apaintzeko plantilak egiteko helburua duen tailerra. Ekainaren 18an eta 25ean arratsaldeko 6tik aurrera egingo da.
    • Buruberoki tailerra: ekainaren 27an, larunbata, 18:00tan. Kamiseta zein trapu edo oihal zaharrak ekartzea komeni da, hauek moztuz eta josiz buruberoki originala osatzeko.

  • Hitzaldiak:
    • Ekainak 4, osteguna, 19:00: Droga, tráfico, capitalismo y movimientos revolucionarios. Aitor Aspuru, "Drogas, capitalismo y movimientos radicales"-en egileak bideratuta eta Ezkerraldea Antifaxista-k antolatuta.
    • Ekainak 19, ostirala, 18:00: "Yolanda en el país de los estudiantes" dokumentalaren proiekzio eta mahaingurua egilearekin.
    • Ekainak 26, ostirala, 19:00: "Stormont-tik gaur arte" Irlandari buruzko hitzaldia. Askapena, Boltxe eta Sare Antifaxistaren parte-hartzearekin.

  • Ostiral eta larunbatetan gaztetxeko barra 19:00tik aurrera irekiko da eta ping-pong-era jolasteko aukera egongo da.

  • Igandero 18:00tan Makala II gaztetxeko asanblada irekia. Bertan parte hartzera eta zuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu.

viernes, 29 de mayo de 2015

MAKALA II GAZTETXEKO EKAINEKO PROGRAMAZIOA


Hona hemen Makala II gaztetxeko asanbladan parte hartzen dugunok ekainerako prestatutako programa:
  • Tailerrak:
    • Autodefentsa: astelehenero 20:00tan. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
    • Ikus-entzunezko tailerra: asteartero 19:00tik aurrera. Lau bloketan banatuta dago:
      1. Komunikazio plangintza. Ekainak 2.
      2. Soinu ekipoaren muntaia. Ekainak 9.
      3. Kartelgintza (Photoshop). Ekainak 16.
      4. Bideogintza. Ekainak 30.
    • Stencil tailerra: kamisetak apaintzeko plantilak egiteko helburua duen tailerra. Ekainaren 18an eta 25ean arratsaldeko 6tik aurrera egingo da.
    • Buruberoki tailerra: ekainaren 27an, larunbata, 18:00tan. Kamiseta zein trapu edo oihal zaharrak ekartzea komeni da, hauek moztuz eta josiz buruberoki originala osatzeko.

  • Hitzaldiak:
    • Ekainak 4, osteguna, 19:00: Droga, tráfico, capitalismo y movimientos revolucionarios. Aitor Aspuru, "Drogas, capitalismo y movimientos radicales"-en egileak bideratuta eta Ezkerraldea Antifaxista-k antolatuta.
    • Ekainak 19, ostirala, 18:00: "Yolanda en el país de los estudiantes" dokumentalaren proiekzio eta mahaingurua egilearekin.
    • Ekainak 26, ostirala, arratsaldean (ordua zehazteke): Irlandari buruzko hitzaldia.

  • Musika Eguna:
    • Ekainaren 6an, larunbata, ospatuko da.
    • 17:00: Barakaldoko musika/musika taldeen garapena eta egoera aztertuko duen mahaingurua. Gotzon Hermosilla idazleak, Endika Lahainek, EH2000-k... parte hartuko dute.
    • 19:00: Kalejira musikatua San Bizenteko auzotik.
    • 20:00: Kontzertuak Eliza Plazan: EH200 + Enbait + Azken Gaua.

  • Igandero 18:00tan Makala II gaztetxeko asanblada irekia. Bertan parte hartzera eta zuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu.






jueves, 16 de abril de 2015

GAZTETXERO EGUNEKO ARGAZKI ETA BIDEOAK

  • FUTBITO TXAPELKETA:



     
  • BAZKARIA ETA GAZTEON HITZA DINAMIKAK:



  • KALEJIRA ANIMATUA ETA LA SUMBA BUENA:



  • KONTZERTUAK ETA JAIA:





 


 


lunes, 13 de abril de 2015

ZUREKIN ZEROTIK HASTEKO ASANBLADA

Aupa peña!
Igandean, Apirilak 19, 18:00tan zerotik hasitako proiektu berria eraiki eta ahalik eta gazte gehienen partehartzea bermatu nahi duen asanblada egingo da Makala II-n. Gaztetxea zein Barakaldoko Gazte Asanblada, beste gizarte eredu batean eta kultura eta aisialdi herrikoi, aske eta alternatiboetan sinisten duen pertsona ororen jardunari guztiz irekiak dauden esparruak dira. Tamalez, udaletxearen zentsura eta boikota (garbiketa ideologikoaren brigadak kartelak kentzen ditu, gune publikoetan ekimenak egiteari oztopoak jartzen die...) dela eta, gure erakuslehio nagusia, kalea, kentzen digu, gure mezua gazteriarengana heltzea zailduz. Guzti honengatik, ezinbestekotzat jo dugu asanblada hau egitea, non parte hartuko dugun pertsona guztien artean, gaztetxearen eta BGA-ren gestio eta antolakuntza, helburuak eta etorkizuneko proiektuak zerotik hasita finkatzeko aukera izango dugu. Asanbladan parte hartzera animatzen zaituztegu, batez ere ezinegon edo ardura soziala duzuen eta batu, antolatu, borrokatu eta alternatibak eraiki ezean gure etorkizuna kolore beltzez ikusten duzuen gazteoi.

Este domingo, 19 de abril, a las 18:00 celebraremos una asamblea en Makala II, mediante la que se pretende empezar de cero un nuevo proyecto con la participación de la mayor cantidad de jóvenes posible. Tanto el gaztetxe como la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo (BGA), son dos marcos totalmente abiertos a la participación de todo aquel que crea en otro modelo de sociedad y en una cultura y ocio populares, libres y alternativos. Desgraciadamente, la censura y boicot al que nos somete el ayuntamiento (arrancando carteles a través de su brigada de limpieza ideológica, poniendo trabas al uso de espacios públicos...) nos arrebata nuestro mayor escaparate, la calle, y limita nuestro campo de actuación, dificultando que nuestro mensaje llegue a la juventud. Por todo ello, hemos creído oportuno impulsar esta asamblea extraordinaria, a través de la cual entre todas las personas que participemos tendremos la oportunidad de establecer los objetivos, futuros proyectos y la organización y gestión del gaztetxe y la BGA, partiendo de cero. Os animamos a acudir y participar, sobre todo a esos jóvenes con inquietudes sociales y capaces de ver que nuestro futuro está más que negro si no nos unimos, organizamos, luchamos y creamos alternativas.
Igandera arte!
 

 

lunes, 23 de marzo de 2015

APIRILAK 11 GAZTETXERO EGUNA

Apirilaren 11n, larunbata, Gaztetxero Eguna burutuko da Barakaldoko Gazte Asanbladaren 9.urteurrena ospatzeko. Ekimenez beteriko eguna izango da, non kirola, hausnarketa, musika, dantza eta beste hainbat jarduera uztartuko diren. Hauxe da BGA-k eta Makala II gaztetxeak San Bizenteko auzoari eta Barakaldoko gazteriari egiten dion eskaintza, betiere alternatibak sortzen gero eta jende gehiago izango garen helburuarekin. Ondokoak barnebiltzen ditu Gaztetxero Egunaren egitarauak:
  • 10:00 - Futbito eta zelai errea txapelketa Mukusuluba Lehen Hezkuntza Ikastetxean eta Herrikolore-k prestatutako irratsaio tailerra. Txapelketan apuntatzeko bidali mezu bat bbarakaldogaztea@gmail.com -era taldearen eta jokalarien (5etik 8ra) izenekin apirilaren 5a baino lehen.
  • 14:30 - Bazkari gaztetxero goxoa Makala II-n. Tiketak salgai egongo dira gaztetxean, Haladzipon eta Sotera zein Bostak tabernetan 4 €-ren truke.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Batu zaitez zure koadrilakoekin eta parte hartu gaztetxeari eta gazteon arazoei buruzko hausnarketa eta gazteriaren iritzia jakitea helburu duten dinamiketan.
  • 18:00 - Kalejira animatua auzotik jolasekin Ciudad Deportiva plazaraino.
  • 20:00 - Zumbarekin gerriak mugitzeko ordua heldu da.
  • 21:00 - Kontzertuak: EH2000 hip-hop bikote barakaldotar gaztea eta 4 Katu erromeria. Kontzertuak amaitu ostean festak jarraitu egingo du.
Gaztetxero Eguna galduko duzu?
 
El 11 de abril, sábado, se ha organizado el 'Gaztetxero Eguna' con motivo de la celebración del 9º aniversario de la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo. Será un día lleno de actividades donde el deporte, la reflexión, la música, el baile... tendrán su lugar. Esta es la propuesta que le hace la BGA y el gaztetxe Makala II al barrio de San Bizente y a la juventud de Barakaldo, siempre con el objetivo de que cada vez seamos más las que apuesten por la construcción de alternativas. Éste es el programa del 'Gaztetxero Eguna':
  • 10:00 - Campeonato de futbito y Campo quemado en el Colegio de Educación Primaria Mukusuluba y taller de radio de la mano de Herrikolore. Para apuntarse al campeonato hay que mandar un correo a bbarakaldogaztea@gmail.com poniendo el nombre del equipo y de los jugadores (de 5 a 8) antes del 5 de abril.
  • 14:30 - Rica comida gaztetxera en Makal II. Los tickets estarán a la venta en el gaztetxe, Haladzipo y en los bares Sotera y Bostak por 4 €.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Júntate con tu cuadrilla y participa en unas dinámicas que tienen como objetivo reflexionar y conocer la opinión de la juventud acerca del gaztexe y la problemática juvenil.
  • 18:00 - Pasacalles animado con juegos hasta la plaza de la Ciudad Deportiva.
  • 20:00 - Es la hora de mover las caderas con la Zumba.
  • 21:00 - Conciertos: el joven duo barakaldés de hip-hop EH2000 y la romería 4 Katu. Tras los conciertos seguirá habiendo fiesta.
Te vas a perder el 'Gaztetxero Eguna'?









miércoles, 18 de marzo de 2015

HERRI ZINEMA: LOS EDUKADORES

Ostiral honetan, 18:00tik aurrera, Los Edukadores filma ikusteko eta komentatzeko aukera izango dugu Makala II gaztetxean. Palomitak egongo dira!