jueves, 29 de abril de 2010

Ostiralero: Sinfonicio

Ostiral honetan Sinfonicio (Lutxanako Kantautorea) izango dugu Oleta Gaztetxean. Gainera kafetegia eta pintxoak izango ditugu, guztia 20:00etatik aurrera.

Inaugurado el nuevo Gaztetxe Oleta


Igarotako larunbatean, apirilaren 17an, Oleta Gaztetxea inauguratu zuen Barakaldoko Gazte Asanbladak, BGA-ren 4.urteurrena aprobetxatuz. Egun osoan zehar ekimenak izan ziren: eguerdian Bagatzako auzotik poteo batekin hasi; geroago herri-bazkaria, gazte olinpiadak, txokolatada… Giro ederra sortu zelarik herriko gazteekin eta hainbat auzokideekin batera. Oleta Gaztetxearen ateak zabalik daudela adierazi nahi diete gazteek Barakaldoko herritarrei: ekimenak antolatzeko zein horietan parte hartzeko. "Betiere sistemak eta udalak inposaturiko aisialdiari eta kulturari aurre egiteko, gure alternatibak eskaintzeko asmoz".
Abenduaren 26an espekulazioaren biktima zen eraikina okupatu eta gero, lanean hasi ginen Oleta Gaztetxean. Gaztetxeari bizia ematen dion Gazte Asanbladak 4 urte betez, Barakaldoko gazteei alternatibak eta ekintzak eskaini dizkie sistema errepresibo honen kontra borrokatuz: gazteok hitza eta erabakia baitugulako! Ohar honen bitartez Oleta Gaztetxearen ateak zabalik daudela luzatu nahi dizuegu: ekimenak antolatzeko zein horietan parte hartzeko. Azken batean, sistemak eta udalak inposaturiko aisialdiari eta kulturari aurre egiteko, gure alternatibak eskaintzen jarraituko dugu: parte-hartzaileak, parekideak, askatzaileak, libreak,etab.Beraz, mezu honi etekin gehiago ateratzeko, udal jaun andreoi eta edozein kolorez jantzitako txakurrei berriz ere, hurrengoa ohartaraziko dizuegu: gazteok, sistema honen balio atzerakoiak nabarmen uzteagatik, zuen komunikabideek lau haizeetara zabaltzen dituzten gezurren jo-puntuan gaude: gaizkileak, gurasoen kontura bizi garen parasitoak, gureak ez diren etxeetan sartzen gara... denetik entzun daiteke guri buruz, zuek horrela nahi duzuelako,noski. Barka diezagutela hala pentsatzen dutenek baina guk espekulatzeko, langileak esplotatzeko eta diru zikinez betetako etekinak lortzeko erabiltzen diren etxe hutsak herriaren zerbitzura jartzen ditugu, alegia, gazteon esku. Hori delitua bada, ados, gaizkileak gara. Parasitotzat jotzen dituzuen gazteak, hamaika kolpe, isun eta epaiketa sufritu behar izaten dugu jendarte justu eta solidarioagoa bihurtzeko borrokan. Gure lana, gure konpromisoa larrutik ordaintzen dugu, baita kartzelarekin ere.Oleta kalean hutsik zeuden sei etxebizitzak ez ditugu gure kapritxorako okupatu. Poltsiko zikinak betetzeko erabiltzen dituzten etxe hutsak gaztetxe bihurtzen ditugu, Barakaldoko herriaren zerbitzura jartzeko, gazteon eskura. Beraz, gure interes pertsonalerako ez, baizik eta guztion beharrizanei erantzuteko diren tresnak sortzeagatik hamaika eraso sufritu behar izaten ditugu, honen adibidea, Barakaldoko Gazte Asanbladako 5 gazte epaituak izanik.Hori dela medio, dei egiten diegu batez ere, gazte hauen identifikazioak burutu zuten arduradunei. Zigorgabetasunak ere badu prezioa. Hemen gaizkile bakarrak guztion kontura aberastu, gure bizitzekin jolastu eta interes politiko eta ekonomiko zikinak biolentziaz betearazten dituzten poliziak dira.