lunes, 21 de septiembre de 2015

KUKUTZA DEFENDATZEAGATIK ERREPRESIOAREN HARIRA


Egunotan, Kukutza gaztetxea defendatu zutenen aurkako epaiketa eman da eta orain epaiaren zain daude.

Gure aburuz epaiketa honek ez dauka zilegitasunik, ez eta izaterik ere, pentsatzen dugulako okupatzea eta okupatutako esparruak defendatzea ez dela delitua.

Are gehiago, okupatutako esparru hauek eta haien barnean ematen den aktibitatea kapitalismoaren logikaren aurkako atentatu bat dela deritzogu eta beraz, defentsa hura proiektu soziopolitiko justu eta hobe baten aldeko borrokan barnebiltzen dugu.

Kukutzaren ibilbidea eredugarria izan da eta bere desalojoa zein eraisketa sutsuki gailentzen ditugu.
Era berean, desalojo eta eraisketa geldiarazteko eman ziren ekintzen alde agertzen gara eta gureak egiten ditugu.

Azkenik, gure elkartasun osoa eta animorik beroenak bidali nahi diegu epaiketan murgildutakoei, baita azken asteetan Kortxoenea, Donostiako Gros auzoko gaztetxearen defentsan dabiltzan guztiei. Gora zuek!

OKUPAZIOA AURRERA!

EGON GINEN TA EGONGO GARA!

BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA


domingo, 20 de septiembre de 2015

IRAILAK 26, KURTSO HASIERAKO BILERA: EGITARAUA


Gazte, hurbildu zaitez Irailaren 26an goizeko 12etan Gaztetxean egingo dugun kurtso hasierako bilera irekira. Zure ekarpenak eta partehartzea ezinbestekotzat jotzen ditugu, denon artean eraiki dezagun Barakaldoko errealidade berri bat.

EGITARAUA:
  • 12:00 - EZAGUTZA JOLASAK.
  • 12:30 - TERMOMETRO eztabaida jolasa: zurea aldea aukeratu eta argudioekin defendatu.
  • 13:00 - DINAMIKA PARTE-HARTZAILEAK: talde txikitan antolatu eta talde bakoitza Prekarietatea, Etxebizitza, Emakumea eta Aisialdia eta Kultura gaien artean, batean murgilduko da.
  • 14:30 - BAZKARIA. Bakoitzak berea ekarri.
  • 17:00 - BGA-ren PLANGINTZA eraiki: talde bakoitzaren hausnarketa eta helburuak komunean jarri eta hurrengo hilabeteetan Gazte Asanbladak, gaztetxean zein kalean, antolatuko dituen ekimenak finkatu.
  • 21:00 - JAI ALTERNATIBOA: Oka erraldoia eta karaokea.

Acércate a la asamblea abierta de inicio de curso que se celebrará el próximo 26 de septiembre a las 12:00 h en el Gaztetxe. Tus aportaciones y participación son vitales para que entre todas podamos construir una nueva realidad para Barakaldo.

PROGRAMACIÓN:
  • 12:00 - JUEGOS PARA CONOCERNOS.
  • 12:30 - Juego de debate TERMÓMETRO: posiciónate y defiéndete con argumentos.
  • 13:00 - DINÁMICAS PARTICIPATIVAS: organizados en pequeños grupos, cada uno se sumergirá en uno de los siguientes temas: Precariedad, Vivienda, Mujer y Ocio y Cultura.
  • 14:30 - COMIDA. Cada persona se trae la suya.
  • 17:00 - Elaboración de la PLANIFICACIÓN de la BGA: el análisis y objetivos acordados en cada grupo se pondrán en común y se establecerán las actividades que realizará la Gazte Asanblada en los próximos meses dentro y fuera del Gaztetxe.
  • 21:00 - FIESTA ALTERNATIVA: Oca gigante y karaoke.
BIDEOA: