martes, 23 de abril de 2013

OIHU 12


Prest daukagu Oihu, gazte buletinaren 12.zenbakia. Zenbaki honetan: gazte danbadaren eta BGAren urteurrenaren kronikak aurkituko ditugu, Barakaldoko puntu beltzen eta azken eraso sexistaren inguruko artikulua, klabelen iraultzari buruzkoa... besteak beste.

 Laster oiko tokitan izango dugu. Gogoratu baita ere finantzatzeko kanpainarekin gaudela, beraz lagundu nahi izan ezkero kontaktuan jarri gurekin.

lunes, 22 de abril de 2013

Otra agresión sexual en Barakaldo

El centro asesor de la mujer “Argitan” ha dado a conocer que la noche del pasado viernes a las 2,15 de la madrugada, una menor ha sufrido un intento de violación por un hombre en los túneles de Lutxana, punto negro donde los haya, tantas veces denunciado por las mujeres de Barakaldo. Argitan en su actualización de campaña de investigación sobre puntos negros en el Municipio viene exigiendo al Ayuntamiento constantemente que mejore, altere o cierre tantos lugares como detectamos y que pueden dar lugar a agresiones sexuales a mujeres, sobre todo los llamados “Túneles de Lutxana”. La anterior agresión sexual tuvo lugar en octubre de 2012.

Sin embargo, en opinión de Argitan, “este gobierno municipal hace oídos sordos a las problemáticas de la ciudadanía en general y de las mujeres en particular, ya que en octubre pasado hubo una violación a una mujer de 50 años un domingo por la mañana en el mismo lugar, denunciada por todas las mujeres, haciéndose el Ayuntamiento de nuevo el sueco en todos los sentidos como en esta ocasión.”

De la misma manera denuncian “tanta proclama sobre protección desde las diversas policías, tanta inversión de 100.000 € desde Diputación para cámaras de seguridad,…tanta declaración desde las instituciones de denuncia contra la violencia sexista en pleno 25 de Noviembre, y sin embargo no mueven a sus técnicos para limpiar, actualizar y controlar esos puntos.”

El centro asesor ha añadido que las mujeres seguimos denunciando toda Violencia sexista, tanto la que se produce en el hogar como la que ocurre en la calle, en el espacio público donde tenemos Derecho a estar como ciudadanas y como mujeres.

Finalmente, piden la solidaridad de toda la ciudadanía y de las mujeres en particular contra estos hechos. Y convocamos a la Movilización contra la Violencia Sexista que tendrá lugar el viernes 26 de Abril a las 19 horas en la Plaza Bide Onera Barakaldo.

NINGUNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA
tlf contacto 652 76 22 32

ZORIONAK BGA



7 urte pasa dira jada Barakaldoko gazte asanblada sortu genuenetik, Barakaldoko gazteok antolatzen eta alternatibak  sortzen hasi ginenetik, Barakaldoko errealitateari buelta ematearen proiektuaren lehenengo adaxkak sortzen hasi zirenetik.

Jakin badakigu batzuentzako 7 urte hauek luzeak eta neketsuak izan direla, bada, esplotatzaile, espekulatzaile eta politikari ustelduentzako ez da batere erraza izan horrelako gazteri zirikatzaile eta oztopatzaile batekin bizikidetza baketsu eta lasai bat izatea.

Baina Barakaldoko gazteoi, 7 urte hauek ziztu bizian pasa zaizkigu, gure herria eraso nahi dutenak zirikatzea gure denbora-pasarik hoberena baita, eta, egia esan, egin ditugun ekintza guztietan ikaragarri ondo jardun garelako, irmotasunez eta segurtasunez hartu baikenuen gure bidea, inoiz ez baikara damutu garenaz eta izan nahi dugunaz, eta argia ikusten dugulako gure helburua beraien gezur ilunen artean.

Esan bezala,  7 urte hauetan hamaika bizi izan ditugu, eta oraindik ere aurrera darraigu, gure oraina eta geroa kolokan dagoelako, eta egora honi aurre egiteko aurrez-aurreko borroka irtenbide bakarra dela deritzogulako.

Bide honetan denetarik ikusi izan dugu, Dorretxeko dorrearen zapaiatik hodeiek forma bereziak hartzen zuten, ametsetan bakarrik hartu dezaketen formak, dorretxea ametsa bera zelako. Makalako kristaletatik kaleek kolore arraroak zeukaten, gorputza ilusioz eta gogoz beterik daukazunean bezala ikusten dituzun koloreak bezalakoak, Makala ilusioen fabrika baitzen. Oletako zuhaixka eta belarrek era bitxi batean hasten ziren, bada, ez ziren hasten eguzkiaren argia hobeto jasotzeko, baizik eta zerua ukitzeko gogo eta itxaropenekin botatzen zituzten gorantza haien adarrak, Oleta pasibotasunaren kontrako eta utopiaren aldeko ekintza zuzena izan zelako. Eta kale gorrian geundenean etxe hutsak ikusten genituen iluntasun gris batekin, negarrez hasteko gogoak izango balute bezala, eta amorrua sentitzen dugu, guk barruan daukagun alaitasun, poztasun eta energia guztia ezin diegulako helarazi.

Benetan bide polita egin izan duguna. Eta oraindik ere gogotsu begiratzen diogu etorkizunari erronka berriak gainditzeko prestutasunarekin.

Gaur, pasa izan ditugunak pasata, gazteri kritiko eta errebeldearen ezaugarri den harrotasun eta alaitasunarekin ospatzen dugu gure 7. Urteurrena, eta gure inguruari so eginez, ikusten dugu nola beste behin ere etsaiek gure aurka inoiz baino bortitzago ekiten duten, haien krisi kapitalista aitzakia izanik, nola lana prekarizatzen duten, gure eskubideak murrizten dituzten eta gure lurren suntsiketarekin jarraitzen duten. Honek zeharo larritzen gaitu, baina ez gara desesperoan edo tristuran jausiko, gaur, 7 urte hauetan egin duguna gogoan izanda, eta gazte borrokak eman dezakeen emaitzak ikusita, inoiz baino indar gehiagorekin jarraitzeko determinazioa daukagu, oraindik ere gure begien barnean sua daukagulako.

GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA! GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO ETA ERREBELDEA!

jueves, 18 de abril de 2013

BESTE GAU BAT EUSTEKO PREST!


DONOSTIAKO GAZTEEKIN BAT. ADI! HEDABIDEAK ABISATU DITUZTE ATXILOKETAK EGITEKO PRES DAUDELA


Aske Gunean Ertzaintzaren zain daude. Erresistentziarako prestatzen ari dira jada. Antiguatik bulebarrera bidean 40 furgona ikusi dituzte. Tentsioa igo da Aske gunean, baina lasaitasunerako deia egin dute. Antolatzaileek bertan daudenei azaldu diete, Ertzaintza iristean denak lurrean esertzeko, eta erresistentzia egiteko: “Besoak gurutzatuta. Tinko. Ezingo dute gurekin!”.https://twitter.com/search/realtime?q=%23askegunea&src=hash

martes, 16 de abril de 2013

OSTEGUNEAN AURREKONTU JUSTU ETA SOLIDARIOEN ALDEKO KONTZENTRAZIOA


Ostegunean 19:30tan aurrekontu justu eta sozialen aldeko kontzentraziora deitzen dute Barakaldoko eragile sozialek Barakaldoko herriko plazan.

ADI! EKINTZA FAXISTAK VENEZUELAN, EZ DIRA PASAKO

La situación en Venezuela es extremadamente grave, la oposición ha sacado a grupos incontrolados de ultraderecha a provocar el terror, están incendiando sedes del PSUV, almacenes de MERCAL y PDEVAL, centros médicos de la Misión Barrio Adentro, han intentado tomar la sede de Vetevisión y han asesinado a varios dirigentes del PSUV. Están buscando que haya una respuesta por parte de sectores chavistas para que haya una masacre al estilo de Puente Llaguno y así poder justificar un golpe de Estado.

¡¡Difundid!! Que se entere todo el mundo de sus intenciones para que nos las puedan llevar a cabo.


lunes, 15 de abril de 2013

KONTZENTRAZIOA: MURRIZKETA SOZIALEN AURKA ETA AURREKONTU SOZIALEN ALDE

Bihar, apirilak 16 10:15tan kontzentrazio bat burutuko dute Barakaldoko eragile sozialek ekinta sozialeko egoitzan, Zaballa kalean. Kontzentrazioa murrizketa sozialak, langabezia, pobrezia... salatzeko izango da. Beraz dei egitea ahal duten guztiei eta batez ere gazteei bertan parte hartzera.

domingo, 14 de abril de 2013

“Polizia ereduari Xake” lemapean, milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon



Milaka lagunek parte hartu dute larunbatean, Bilbon, “Polizia ereduari Xake” lemapean, Iñigo Cabakasen erailketatik urtebete igaro denean. Manifestazioa, arratsaldeko 18:00etan abiatu zen Bihotz Sakratua plazatik, eta epaitegiak izan zituen helmuga. Pankarta nagusian, “Polizia ereduari Xake, Iñogp gpgpan ziatugu” irakurri zitekeen, baina kataluniako lagunek ere euren aldarria eraman zuten “Prou violencia policial, prou impunitat ” zioen pankarta batean.

Manifestazioan zehar, kartel ezberdinak eraman zituzten parte-hartzaileek, haitean, “ez zan istripu bat izan”,  ”Ares gezurti” eta “Zueongandik nork babesten gaitu?” irakur zitekeen besteak beste. Horretaz gain, ibilbidean zeuden iturri ezberdinak, gorriz tindatu zituzten, Ertzainek duela urtebete egindako zarrazkia salatzeko.

Antolatzaileen hitzetan, beste behin kalera irtetzeko erabakia hartu dutela azpimarratu zuten, aski dela esateko. Nazkatuta daudela nabarmendu zuten, nazkatuta beldur izateaz, nazkatuta pertsona bezala tratatuak ez izateaz, nazkatuta indarkeriaz ixilaraziak izateaz. Gaur egungo eredu polizialari Xake egiteko unea dela azpimarratu zuten, egoera aldatu behar dela aldarrikatuz, eta horrelako gertaerak ez direla istripuak, baizik eta erailketak argi utziz.

Iñigo Cabacasen senideek ere hitza hartu zuten, bertaratu zirenei eskerrak eman zizkieten, jasotako babesa inoiz ahaztuko ez dutela esanez. Bide batez herriari mezu zehatz bat idali nahi izan zioten “Tal como aquel dia no uvo nada en aquella plaza y havia 40 furgonetas, hoy estamos mas aqui y no e visto ninguna” esanez.

BARATZE KOLEKTIBO BAT MARTXAN JARTZEKO BILERA, BASETXEA GAZTETXEAN

Gero eta gehiago hitzegiten da “soberania alimentaria” kontzeptuaz. Gero eta gehiago gara gure barazkiak produzitu edo hurbiletik eskuratu nahi ditugunak. Garaian garaikoa jan, osasuntsuago elikatu eta lurrarekin lotura berreskuratu. 
Tamalez ordea gure zaharrek baratza egiteko zuten jakituria galdu dugu. Ekimen honen bidez jakituria hori kolektiboki berreskuratuko dugu. Guztion artean baratze txiki bat egingo dugu gaztetxean, haziak ezagutu, landare familiak, ze garaitan zein landare lantzen den ikasi, sukaldeko errezetak konpartitu, kontserbak egin…  Interesa baduzu etorri eta parte hartu!!

Lehenengo bilera
Apirilak 16, asteartea
19:00etan gaztetxean

BBK-ren ASANBLADAREN AURREAN EGINDAKO KONTZENTRAZIOA ETA EKIMENA



Ostegunean BBKren asanblada orokorraren aurrean kontzentrazioa burutu zuten Bizkaiko eragile sozialek, BBKren politika sozialaren eta kaleratzeen aurka, baita honen eta Kutxabanken pribatizazioaren aurka.

URTEURRENEKO PEGATINA


OSTIRALEAN IRETARGI JAIA "INDAR HORIBELTZ LOKALEAN"

Ostiral honetan, Iretargik jaia bat ozpatuko du, Indar Horibeltz lokalean. Jaia 21:30tan hasiko da eta ekimen ugari izango dira: Luntx bat, sexu olinpiadak, karaokea...

Animatu nahi dugu jende eta gazte guztiak bertara jatera.

ANIMATU 'TA PARTE HARTU

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK JAIAK ETA ALDARRIA AURRERA JOAN ZIREN



Atzo Barakaldoko Gazte Asanbladaren urteurrena ospatzeko jaialdia izan zen, Barakaldoko Velazquez plazan batez ere. Egun osoan antolatu ziren ekimenetan asko izan ziren parte hartu zuten gazteak.

Goiza tailerrekin hasi ziren, gerturatu ziren guztiek; belarritakoak, plantilak eta kamisetak egiteko aukera izan zuten, baita dantzak ikasteko. Programan gaztelu puzgarriak programatuta zeuden baina bertan bera geratu behar ziren eguna ospatzeko baimena ukatu zutelako. Baina debekuen gainetik gazteek egunarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten, horregatik ez laster agertu ziren munizipalak dena batu behar zela esatera. Beraiekin hitz egin eta gero badirudi mahaiekin egotea zela arazoa ondorioz mahaiak batu eta ekimenak Velazquez plazako bankuetan eta lurrean egiten jarraitu ziren. 

Munizipalen agerpena programa eraldatu zuen eta inprobisaziori ekin behar izan zuten, adibidez Sagardoleren kontzertua indar horibeltzen lokalera jaitsi zen gauean. Hiruretan bazkaria hasi zen eta gazteak plazan zehar bazkaldu zuten. Ondoren atseden tartea izan zen, ala ere gazte batzuk musika egitea, beste batzuk futbolera jokatzea erabaki zuten. Libre egoteko tartearen ondoren jolasak hasi ziren: twister, zelai errea eta sokatiran haritzeko aukera egon zen. Egunari bukaera emateko triki-poteoa izan zen, San Bizentetik Bagatzara heldu arte, Indar Horibeltzen lokalean bukatu eta segidan Sagardoleren kontzertua hasi zen.

Egun arrakastatsua izan zen, jende asko parte hartu zuen egun osoan zehar, gainera mundu guztia ondo pasatu zuen eta beste behin ere erakutsi zen Barakaldon alternatiba bat eraikitzeko prest daudela gazte asko.

viernes, 12 de abril de 2013

AURREKONTU JUSTU ETA SOZIALEN ALDE APIRILAK 18 KONTENTRAZIOA HERRIKO PLAZAN



Barakaldoko eragile sozial ezberdinek aurrekontu sozial eta justu baten aldeko kanpaina bat burutzen daude eta ostegunean Apirilak 18, 19:30tan Herriko Plazan kontzentrazio batera deitu dute udaletxearen aurrekontu murritzaileak  aurrera aterako direlako. Egun hauetan herriko toki ezberdinetan esku orriak banatzen daude informazioa zabaltzeko.

Udaletxeak eskubide sozialak eta diru-laguntzak murrizten jarraitzen ditu eta hauek eskuratzeko baldintzak gogortzen ditu. Bitartean hau da herrian daukagun egoera:
  • 10.000 langabetu (%20ko langabezi tasa) eta %58ak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.
  • Biztanleriaren %8a txirotasun egoera larrian dago.
  • Pasaden urtean 253 kaleratze egon ziren.


Barakaldoko gizarte eragileek aurrekontu justu eta sozialak eskatzen dute: diru-laguntza behar duten guztientzat diru nahikoa, laguntza jasotzeko tramiteak bizkortu, murrizketarik ez egitea…

miércoles, 10 de abril de 2013

BARAKALDON 10.000 LANGABETU GARA JADA ETA 253 KALERATZE DARAMATZAGU


 
Gaur goizean (apirilak 10) Berri Otxoak kontzentrazioa egin du Barakaldoko Herriko plazan langabezia, kaleratzeak eta murrizketa sozialak salatzeko. Eragile sozialak aipatu du Barakaldon 10.000 langabetura heldu garela azkenean (%22ko tasara helduz). Bestetik kaleratzeak igo dira aurten, 253 pasaden urtean baino %20 gehiago. Honen aurrean udaletxearen jarrera murrizketa sozialak areagotzea dela aipatu dute eta hauek jasotzeko trabak gero gehiago direla.

Horretarako udaletxearen aurrean bildu dira eta herriko langabetuen eta kaleratzeen plaka bat jarri dute, herriko plazan dagoen eszenatokian, udaletxearen kartelaren behealdean. Bestetik kaleratzeak irudikatzeko: kanpin-dendak, lo egiteko sakoak, janaria prestatzeko tresnak… jarri dituzte.