miércoles, 10 de abril de 2013

BARAKALDON 10.000 LANGABETU GARA JADA ETA 253 KALERATZE DARAMATZAGU


 
Gaur goizean (apirilak 10) Berri Otxoak kontzentrazioa egin du Barakaldoko Herriko plazan langabezia, kaleratzeak eta murrizketa sozialak salatzeko. Eragile sozialak aipatu du Barakaldon 10.000 langabetura heldu garela azkenean (%22ko tasara helduz). Bestetik kaleratzeak igo dira aurten, 253 pasaden urtean baino %20 gehiago. Honen aurrean udaletxearen jarrera murrizketa sozialak areagotzea dela aipatu dute eta hauek jasotzeko trabak gero gehiago direla.

Horretarako udaletxearen aurrean bildu dira eta herriko langabetuen eta kaleratzeen plaka bat jarri dute, herriko plazan dagoen eszenatokian, udaletxearen kartelaren behealdean. Bestetik kaleratzeak irudikatzeko: kanpin-dendak, lo egiteko sakoak, janaria prestatzeko tresnak… jarri dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario