Barakaldoko eragile sozial ezberdinek
aurrekontu sozial eta justu baten aldeko kanpaina bat burutzen daude eta
ostegunean Apirilak 18, 19:30tan Herriko
Plazan kontzentrazio batera deitu dute udaletxearen aurrekontu
murritzaileak aurrera aterako direlako.
Egun hauetan herriko toki ezberdinetan esku orriak banatzen daude informazioa
zabaltzeko.
Udaletxeak eskubide sozialak eta
diru-laguntzak murrizten jarraitzen ditu eta hauek eskuratzeko baldintzak
gogortzen ditu. Bitartean hau da herrian daukagun egoera:
- 10.000 langabetu (%20ko langabezi tasa) eta %58ak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.
- Biztanleriaren %8a txirotasun egoera larrian dago.
- Pasaden urtean 253 kaleratze egon ziren.
Barakaldoko gizarte eragileek aurrekontu
justu eta sozialak eskatzen dute: diru-laguntza behar duten guztientzat diru
nahikoa, laguntza jasotzeko tramiteak bizkortu, murrizketarik ez egitea…
No hay comentarios:
Publicar un comentario