Atzo Barakaldoko Gazte
Asanbladaren urteurrena ospatzeko jaialdia izan zen, Barakaldoko Velazquez
plazan batez ere. Egun osoan antolatu ziren ekimenetan asko izan ziren parte
hartu zuten gazteak.
Goiza tailerrekin hasi ziren,
gerturatu ziren guztiek; belarritakoak, plantilak eta kamisetak egiteko aukera
izan zuten, baita dantzak ikasteko. Programan gaztelu puzgarriak programatuta
zeuden baina bertan bera geratu behar ziren eguna ospatzeko baimena ukatu
zutelako. Baina debekuen gainetik gazteek egunarekin aurrera jarraitzea erabaki
zuten, horregatik ez laster agertu ziren munizipalak dena batu behar zela
esatera. Beraiekin hitz egin eta gero badirudi mahaiekin egotea zela arazoa
ondorioz mahaiak batu eta ekimenak Velazquez plazako bankuetan eta lurrean
egiten jarraitu ziren.
Munizipalen agerpena programa
eraldatu zuen eta inprobisaziori ekin behar izan zuten, adibidez Sagardoleren
kontzertua indar horibeltzen lokalera jaitsi zen gauean. Hiruretan bazkaria
hasi zen eta gazteak plazan zehar bazkaldu zuten. Ondoren atseden tartea izan
zen, ala ere gazte batzuk musika egitea, beste batzuk futbolera jokatzea
erabaki zuten. Libre egoteko tartearen ondoren jolasak hasi ziren: twister,
zelai errea eta sokatiran haritzeko aukera egon zen. Egunari bukaera emateko
triki-poteoa izan zen, San Bizentetik Bagatzara heldu arte, Indar Horibeltzen
lokalean bukatu eta segidan Sagardoleren kontzertua hasi zen.
Egun arrakastatsua izan zen,
jende asko parte hartu zuen egun osoan zehar, gainera mundu guztia ondo pasatu
zuen eta beste behin ere erakutsi zen Barakaldon alternatiba bat eraikitzeko
prest daudela gazte asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario