domingo, 14 de abril de 2013

“Polizia ereduari Xake” lemapean, milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon



Milaka lagunek parte hartu dute larunbatean, Bilbon, “Polizia ereduari Xake” lemapean, Iñigo Cabakasen erailketatik urtebete igaro denean. Manifestazioa, arratsaldeko 18:00etan abiatu zen Bihotz Sakratua plazatik, eta epaitegiak izan zituen helmuga. Pankarta nagusian, “Polizia ereduari Xake, Iñogp gpgpan ziatugu” irakurri zitekeen, baina kataluniako lagunek ere euren aldarria eraman zuten “Prou violencia policial, prou impunitat ” zioen pankarta batean.

Manifestazioan zehar, kartel ezberdinak eraman zituzten parte-hartzaileek, haitean, “ez zan istripu bat izan”,  ”Ares gezurti” eta “Zueongandik nork babesten gaitu?” irakur zitekeen besteak beste. Horretaz gain, ibilbidean zeuden iturri ezberdinak, gorriz tindatu zituzten, Ertzainek duela urtebete egindako zarrazkia salatzeko.

Antolatzaileen hitzetan, beste behin kalera irtetzeko erabakia hartu dutela azpimarratu zuten, aski dela esateko. Nazkatuta daudela nabarmendu zuten, nazkatuta beldur izateaz, nazkatuta pertsona bezala tratatuak ez izateaz, nazkatuta indarkeriaz ixilaraziak izateaz. Gaur egungo eredu polizialari Xake egiteko unea dela azpimarratu zuten, egoera aldatu behar dela aldarrikatuz, eta horrelako gertaerak ez direla istripuak, baizik eta erailketak argi utziz.

Iñigo Cabacasen senideek ere hitza hartu zuten, bertaratu zirenei eskerrak eman zizkieten, jasotako babesa inoiz ahaztuko ez dutela esanez. Bide batez herriari mezu zehatz bat idali nahi izan zioten “Tal como aquel dia no uvo nada en aquella plaza y havia 40 furgonetas, hoy estamos mas aqui y no e visto ninguna” esanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario