lunes, 21 de septiembre de 2015

KUKUTZA DEFENDATZEAGATIK ERREPRESIOAREN HARIRA


Egunotan, Kukutza gaztetxea defendatu zutenen aurkako epaiketa eman da eta orain epaiaren zain daude.

Gure aburuz epaiketa honek ez dauka zilegitasunik, ez eta izaterik ere, pentsatzen dugulako okupatzea eta okupatutako esparruak defendatzea ez dela delitua.

Are gehiago, okupatutako esparru hauek eta haien barnean ematen den aktibitatea kapitalismoaren logikaren aurkako atentatu bat dela deritzogu eta beraz, defentsa hura proiektu soziopolitiko justu eta hobe baten aldeko borrokan barnebiltzen dugu.

Kukutzaren ibilbidea eredugarria izan da eta bere desalojoa zein eraisketa sutsuki gailentzen ditugu.
Era berean, desalojo eta eraisketa geldiarazteko eman ziren ekintzen alde agertzen gara eta gureak egiten ditugu.

Azkenik, gure elkartasun osoa eta animorik beroenak bidali nahi diegu epaiketan murgildutakoei, baita azken asteetan Kortxoenea, Donostiako Gros auzoko gaztetxearen defentsan dabiltzan guztiei. Gora zuek!

OKUPAZIOA AURRERA!

EGON GINEN TA EGONGO GARA!

BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada