domingo, 1 de julio de 2012

SISTEMA KAPITALISTAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTUA



(Euskaraz)


Sistema kapitalistak: espekulazioan, prekarietatean, langabezian, merkantilizazioan, kontsumismoan… eta beste balore askotan oinarritutako bizi ereduak inposatzen dizkigu. Helburu bakar batekin, ahalik eta etekin ekonomiko handienak lortzea. Arazo guzti hauek ez dira arazo isolatuak, sistema ekonomiko baten ondorioak baizik. Azken krisi ekonomikoaren ondorioz guzti hau areagotu da, eta pobrezia tasak, hilabetea bukatzeko arazoak dituzten pertsonak eta familiak… areagotu dira baita ere.  Barakaldo egoera guzti hauen erakusle garbia da. 

Lan duin bat eskuratzea gero eta zailago da, are gehiago aprobatu den azken lan erreformaren ondorioz eta etorriko diren eraso gehiagorekin ere. Lan erreforma honek kaleratzearen prezioa jaitsi du, kontratu prekarioagoak baimentzen ditu, lan baldintzak aldatzeko baimena ematen die enpresariei negoziatu gabe, hitzarmen kolektiboak bertan behera uzteko eskubidea ematen die enpresariei… Guzti honek, orain arte zeuden baldintza txarrak areagotu ditu: mehatxuak, kaleratua izateko beldurra eta EREak, soldata baxuak, gehiegizko orduak… Baina prekarietateaz aparte langabezia ere badaukagu. Barakaldon 9.000 langabetu baino gehiago daude.

Etxebizitzaren inguruan problematika sustraia berdina da, eskubide baten inguruan negozioak egiten dituztela eta herritarrok ezinezkoa dugu hura eskuratzea. Barakaldon 6.000 etxe huts baino gehiago dauden bitartean gazteok ezinezkoa dugu etxebizitza duin bat eskuratu, prezio izugarrien ondorioz. Gainera 6.000 etxe huts baino gehiago horiei irtenbidea eman beharrean etxebizitza gehiago eraikitzen jarraitzen dute espekulatzen jarraitzeko, eraikuntzako burbuila lehertu arren: Errekatxon eta Lutxanan egin nahi duten proiektuak adibide batzuk baino ez dira.  Baina arazo guzti hauei gehitu behar diogu krisiaren eta egoera ekonomikoaren ondorioz asko direla etxebizitza galdu dutenak: 2011.urtean 203 familia etxetik bota zituzten. 4 astero.
Kontsumismoa, merkatal zentroak, makro diskotekak, indibidualismoan oinarritutako aisia, kulturaren pribatizazioa… gure denbora librerako, sistemak inposatzen dizkigun ereduak dira. Azpimarratu behar da, Barakaldo, merkatal gune gehien duen herrietariko bat dugula eta ezkerraldea merkatal gune gehien duen eskualdetariko bat dela. 

Euskararen aurkako erasoak, emakumeen kontrako erasoak eta sexismoa, indibidualismoan eta konpetitibotasunean oinarritutako baloreak inposatzen dituen hezkuntza sistema, kontrol soziala, ama lurraren aurkako erasoak, memoria historikoaren kontrako erasoak… egunerokoak dira gure herrian baita ere. Guzti hau eta beste asko dira sistema kapitalistaren ondorioak. Gutxi batzuk gero eta aberatsagoak diren bitartean gehiengoa gero eta pobreago gara, gero eta zailtasun gehiago ditugu hilabeteak aurrera eramateko,  eskubide zapalduak ditugunak…

Honen aurrean aukera bakarra dugu: mobilizazioa eta sistema berri bat eraikitzea. Gaur egungoa suntsituz. Sistema bat non denok izango dugu lan postu duin bat, etxebizitza bat... Sistema bat non aisialdi eta kultur eredu herritar, kritiko, euskaldun… Sistema bat non parekidetasuna errespetatuko da, ama lurra defendatuko duena… 

Horregatik ikasturte osoa lanean egon gara eta uztailaren 21ean manifestazio batera deitzen zaituztegu 22:00etan txosna gunetik abiatua. Beraz herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte hartzera!!!



(Gazteleraz) 

El sistema capitalista pretende imponernos unos modelos de vida basados en: la especulación, la precariedad, el paro, la mercantilización, el consumismo… y otros valores, con el objetivo conseguir el mayor beneficio económico. Todos estos problemas no son aislados, son las consecuencias de este sistema económico, problemas que se han recrudecido con la situación económica actual. Barakaldo es un claro ejemplo de todo esto.
Conseguir un trabajo digno es cada día más complicado, más aun con la última reforma laboral y las que vendrán. Mediante esta última reforma se ha abaratado el despido, se permiten los contratos basura, se le da al empresario el derecho a cambiar las condiciones de los trabajadores sin acuerdo, se le permite suspender los convenios laborales… Todo esto endurecerá la precariedad laboral actual: amenazas, despidos, EREs, bajada de sueldos… Pero aparte de esto en Barakaldo tenemos una cifra de parados de 9.000 personas.

La vivienda es otro de los problemas más grabes que sufrimos. Nuevamente vemos como mercantilizan un derecho fundamental. En Barakaldo hay más de 6.000 casas vacías, pero los ciudadanos y concretamente los jóvenes no podemos acceder a una, por el alto precio de estas. Es mas en mede darle salida a estas casas vacías, se construyen mas promoviendo proyectos especulativos: Lutxana, El Regato… A esto hay que añadirle el aumento de los desahucios que se están dando. En Barakaldo 4 familias a la semana 203 en total perdieron su casa en 2011.
El consumismo, los centros comerciales, las discotecas, un ocio basado en la pasividad y el individualismo, la privatización de la cultura… es única alternativa para el tiempo libre. Hay que subrayar que Barakaldo es uno de los pueblos que más superficie comercial tiene y que Ezkerraldea es una de las comarcas con más centros comerciales.

Ataques contra el euskera, sexismo y ataque contra las mujeres, un sistema educativo basado en el individualismo y la competitividad, control social, destrucción de los espacios naturales, ataques contra la memoria histórica. Estos y otros muchos son otros problemas que sufrimos en Barakaldo, como consecuencia de este sistema económico que nos oprime.

Por todo ello solo nos queda una alternativa: organizarnos, movilizarnos, luchar… para crear un nuevo sistema. Un sistema en el que todo el mundo disponga de un trabajo digno, una vivienda digna, en el que desaparezcan las desigualdades sociales… Un sistema en el que dispongamos de un ocio y una cultura criticas, euskaldunas… Un sistema respetuoso con la igualdad entre hombres y mujeres, con la madre tierra… Por ello hemos estado trabajando todo el curso y por ello llamamos a una manifestación el día 21 de Julio, desde las txosnas de Barakaldo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario