martes, 30 de septiembre de 2014

GAZTERIAREN ARGIA MAKALA II GAZTETXEAN SARTU DA

Eguzkia lagun izan genuen pasa den larunbateko Makala II gaztetxearen inaugurazioan. Gazte ugarik parte hartu zuten eguerdiko poteo musikatuan, San Bizenteko auzoa musikaz apainduz. Baina eguzkia ez zen bisitan etorri zen bakarra, munipak agertu baitziren ekitaldia hastear zegoenean, hau arratsaldera mugiaraziz eta bazkaria barruan egitera behartuz. Bazkalostean, ekitaldia egin eta gero, jendea gogotsu parte hartu zuen joku partehartzaileetan eta ping-pong txapelketan. Horrez gain, Makala II-n ze tailer edo ekimen egin nahi zuten plazaratzeko aukera izan zuten. 

Ekitaldian irakurritako testua:

Hamaika izan dira jaso ditugun erasoak eta hamaika jasoko ditugunak, baina bagenekien zertara gentozen, mundu berri eta zuzenago baten aldeko borrokaren bidea ezbeharrez josita zegoela jabe ginen eta, beraz, aditzera eman nahi dugu pairatu ditugun desalojoak, identifikazioak, mehatxuak eta abarrak ez gaituztela gure sinesmen eta ideietatik tutik ere mugituko.

Halere, ez daukagu inolako asmorik eraso guzti hauen aurrean beso gurutzaturik geratzeko, ez baikara pasiboak ezta konformistak ere, eta hona hemen gure erantzuna ta hitz hauen adibiderik argiena, gaztetxe zahar-berri honen okupazioa, alajaina, non gure proiektuak garatuko ditugu indar berrituaz, berriz ere San Bizente Barakaldoko okupazio mugimenduaren erdigune bilakatu dadin.

Argi eta garbi esan nahi diegu gutaz gezurrak zabaltzen dutenei, politikari, enpresari zein komunikabideei, ez dugula ezer ezkutatzeko, ez baikara inoren eta ezeren beldur eta gure xede nagusia Barakaldoko herriarekin konektatzea dela, gure gazte iniziatiba eta ideiak ozen eta garbi plazaratuz. Gu herri xehea gara, ta eurak, aldiz, patrikak besteon kontura betetzen dituztenak, eta gure aurka datoz, gu zuzenean seinalatzen ditugulako errudun gisa.

Gaztetxe berri hau borroka honen erreferente bilakatuko da, gazte indarrez euren negozio usteletan murgilduta dagoen herri hau itzartuz, ta egoerari buelta emanez.

Honen bidean, deia luzatu nahi diegu espekulazio zein ustelkeriaren kontra eta autogestio ta berdintasunaren alde borrokatu nahi duten gazte orori, asanbladak igandetan 17:30-etan Makala ll gaztetxe berrian egiten direla gogoratuz.

Aipatu beharra dago, parte hartzea edozein modukoa izan daitekeela, bakoitzaren ahalmen ta nahien arabera izango dela, bai urtean zehar garatuko ditugun tailer zein ekintzetara gerturatuz, edo koordinazio bileretan parte hartuz, gaztetxearen eginkizuna egituratuz.

PENTSATU, ANTOLATU TA BORROKATU!

GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO TA ERREBELDEA!

GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!

Inaugurazio eguneko argazkiak:















































No hay comentarios:

Publicar un comentario