lunes, 20 de octubre de 2014

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ: TAILERRAK

Aste honetatik aurrera tailerren eskaintzari hasiera emango diogu Makala II gaztetxean. Asteazkenean autodefentsa tailerra egongo da, gainontzeko tailerrak Azaroan hasiko direlarik. Bestalde, azken orduko aldaketa batzuk egon dira:

  • Pintxo-eztabaiden hasiera Azaroaren 8ra mugitu da.
  • Berbalagun dinamika Urriaren 27an, astelehena, 18:30ean hasiko da, talde bat osatzeko helburuarekin.
  • Tailer eskaintzari monoziklo tailerra gehitu zaio.
  • Astearte honetan 17:00etatik 21:00era Garbiketa Orokor Eguna, tailerrak hasi baino lehen dena txukun-txukun uzteko.
  • Igande honetan ez da asanbladarik egongo.

Gogoratu, apuntatzeko email bat bidali behar duzuela bbarakaldogaztea@gmail.com helbidera zure izen eta telefono zenbakiarekin edo zuzenean Makala II gaztetxetik pasatu eta bertan dagoen orrian apuntatu.

Horrez gain, Makala II-ri aportazioak egiteko, gaztetxearen antolakuntzan parte hartzeko edo/eta Barakaldoko Gazte Asanbladaren parte izateko, igandero 17:30ean Makala II-n egiten den asanbladara gerturatu (igande honetan ez dago asanbladarik).

Jarraian tailer guztiei buruzko informazioa:

Monoziklo tailerra

- Ordutegia:
Astelehenero 19:30 (1:00h 1:30h)

- Iraupena:
4-6 klase, segun klasearen apenak eta jende gehiago sartzen den edo ez.

- Helburuak:
1) Monozikloa ibiltzen ikastea.
2) Monoziklo modalitate guztiak ezagutzea.
3) Bakoitzak gehien gustuko duen modalitatea aurkitzea.
4) Monozikloaren munduan murgiltzea.

- Materialak:
Monoziklo bat lortzeko aukera dutenek monozikloa ekartzea izango litzateke hoberena.
Zenbat eta monoziklo gehiago izan orduan eta aukera gehiago izango ditugu praktikatzeko.
Baina monoziklorik ez baduzu ez zaitez etorri gabe geratu, moldatuko gara.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu hemen galdetu: jontxufer@gmail.com
Moniziklistentzako kluba Monociklub.

Defentsa Pertsonala / Defensa Personal


- Ordutegia / Horario : 
Asteazkenero 20.00 etatik 21.00 etara  /     Miercoles de 20.00 a 21.00.

- Iraupena / Duración :
3 hilabete, luzatzeko aukerarekin.      /     3 meses, con posibilidad de alargarse.

- Helburuak / Objetivos :
Erasoetatik defendatzen ikastea.       /     Aprender a defenderse de cualquier ataque.

- Materiala / Material :
Arropa erosoa eta esterilla.            /      Ropa comoda y esterilla.

- Hizkuntza / Idioma :
Erderaz                               /      Castellano


Argazkilaritza tailerra (euskaraz)


-Ordutegia: 
Ostegunero 20:00tatik 21:00tara.

-Iraupena:
8/10 saio (taldearen erritmoaren arabera).

-Helburuak:
1) Kameraren oinarrizko erabilera manuala ikastea.
2) Norbanakoaren gaitasun artistikoetan murgiltzea.
3) Proiektu artistiko bat aurrera eramaten ikastea.
4) Gaztetxea espazio kultural eta artistiko libre bihurtzea.

-Metodologia:
Saio bakoitza bitan banatuta egongo da: parte teorikoa eta parte praktikoa.
1) Teorikoa:
Argazkilaritzaren historia eta joerak aztertuko ditugu eta norbanakoaren grinak eta ikuspegiak hausnartuko ditugu.
2) Praktikoa:
Argazki kameraren oinarrizko funtzionamendua ikasiko dugu eta argazkiak ateratzen praktikak egingo ditugu.

-Materiala:
1) Argazki kamara( Reflex digitala ala analogikoa). KAMARARIK EZ BADUZU EZ ZAITEZ TAILERRERA ETORRI GABE GERATU. GUZTION ARTEAN MOLDATUKO GARA.
2) USB memoria.

Taller de Microinformática (Castellano)


-Horario:
Todos los jueves 18:30-20:00

-Duración:
8/12 sesiones (Dependiendo del ritmo y las necesidades del grupo).

-Objetivos:
1) Conocimiento básico y mantenimiento del entorno gráfico de Sistema Operativo Windows y del Sistema Operativo Libre Linux (SUSE y Ubuntu).
2) Conocimiento básico y mantenimiento de la parte física del ordenador (Hardware).
3) Conocimiento básico de redes de área local.
4) En general, ser capaces por nosotras mismas de perder el miedo a enredar con el entorno gráfico (Windows o Linux), de reparar un ordenador y de saber que comprar en base a nuestras necesidades.

-Metodología:
Cada sesión constará tanto de partes teóricas como prácticas. Pero siempre interactuando directamente con el ordenador. Así intentaremos que los conocimientos se apliquen a nuestros propios PCs. Aunque dispondremos para las prácticas de la parte física de PCs un poco más obsoletos.

-Material:
1) PC portátil (los que dispongais de él), si no tienes, no te quedes sin venir. Ya nos organizaremos de alguna manera ; ) .
2) Memoria USB
3) Cuaderno y bolígrafo (No os asustéis :P)

Pintxo-eztabaidak (euskaraz)

-Ordutegia: 
Bi astean behin, larunbatetan, 12:30tatik 14:00tara.

-Iraupena:
Udako oporrak arte.

-Helburuak:
1) Egunerokotasuna duten gai politikoen eztabaida.
2) Norberaren ideiak defendatzea txandak eta taldeko besteak errespetatuz.
3) Gaztetxea eztabaida politiko osasuntsu baten gune bilakatzea.

-Metodologia:
·         Eztabaidagaiaren aurkezpena.
·         Dinamizatzaileak eta taldeak norbanakoen parte hartzea bermatu eta errespetatuko dute.
·         Pintxoak eta poteak hartzeko aukera egongo da, eztabaida giro lasai batean emateko.

-Materiala:
Garbi eta eztabaidarako prest dagoen burua.





No hay comentarios:

Publicar un comentario