lunes, 23 de marzo de 2015

APIRILAK 11 GAZTETXERO EGUNA

Apirilaren 11n, larunbata, Gaztetxero Eguna burutuko da Barakaldoko Gazte Asanbladaren 9.urteurrena ospatzeko. Ekimenez beteriko eguna izango da, non kirola, hausnarketa, musika, dantza eta beste hainbat jarduera uztartuko diren. Hauxe da BGA-k eta Makala II gaztetxeak San Bizenteko auzoari eta Barakaldoko gazteriari egiten dion eskaintza, betiere alternatibak sortzen gero eta jende gehiago izango garen helburuarekin. Ondokoak barnebiltzen ditu Gaztetxero Egunaren egitarauak:
  • 10:00 - Futbito eta zelai errea txapelketa Mukusuluba Lehen Hezkuntza Ikastetxean eta Herrikolore-k prestatutako irratsaio tailerra. Txapelketan apuntatzeko bidali mezu bat bbarakaldogaztea@gmail.com -era taldearen eta jokalarien (5etik 8ra) izenekin apirilaren 5a baino lehen.
  • 14:30 - Bazkari gaztetxero goxoa Makala II-n. Tiketak salgai egongo dira gaztetxean, Haladzipon eta Sotera zein Bostak tabernetan 4 €-ren truke.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Batu zaitez zure koadrilakoekin eta parte hartu gaztetxeari eta gazteon arazoei buruzko hausnarketa eta gazteriaren iritzia jakitea helburu duten dinamiketan.
  • 18:00 - Kalejira animatua auzotik jolasekin Ciudad Deportiva plazaraino.
  • 20:00 - Zumbarekin gerriak mugitzeko ordua heldu da.
  • 21:00 - Kontzertuak: EH2000 hip-hop bikote barakaldotar gaztea eta 4 Katu erromeria. Kontzertuak amaitu ostean festak jarraitu egingo du.
Gaztetxero Eguna galduko duzu?
 
El 11 de abril, sábado, se ha organizado el 'Gaztetxero Eguna' con motivo de la celebración del 9º aniversario de la Asamblea de Jóvenes de Barakaldo. Será un día lleno de actividades donde el deporte, la reflexión, la música, el baile... tendrán su lugar. Esta es la propuesta que le hace la BGA y el gaztetxe Makala II al barrio de San Bizente y a la juventud de Barakaldo, siempre con el objetivo de que cada vez seamos más las que apuesten por la construcción de alternativas. Éste es el programa del 'Gaztetxero Eguna':
  • 10:00 - Campeonato de futbito y Campo quemado en el Colegio de Educación Primaria Mukusuluba y taller de radio de la mano de Herrikolore. Para apuntarse al campeonato hay que mandar un correo a bbarakaldogaztea@gmail.com poniendo el nombre del equipo y de los jugadores (de 5 a 8) antes del 5 de abril.
  • 14:30 - Rica comida gaztetxera en Makal II. Los tickets estarán a la venta en el gaztetxe, Haladzipo y en los bares Sotera y Bostak por 4 €.
  • 16:30 - Gazteon Hitza. Júntate con tu cuadrilla y participa en unas dinámicas que tienen como objetivo reflexionar y conocer la opinión de la juventud acerca del gaztexe y la problemática juvenil.
  • 18:00 - Pasacalles animado con juegos hasta la plaza de la Ciudad Deportiva.
  • 20:00 - Es la hora de mover las caderas con la Zumba.
  • 21:00 - Conciertos: el joven duo barakaldés de hip-hop EH2000 y la romería 4 Katu. Tras los conciertos seguirá habiendo fiesta.
Te vas a perder el 'Gaztetxero Eguna'?









No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada