sábado, 28 de mayo de 2011

2358 ETXE HUTS BARAKALDON

Gaur egun, Barakaldon 2358 etxe huts daude, hala ere etxebizitza duin baten eskubidea gazteriaren arazo larrienetako bat izaten jarraitzen du.

Barakaldoko gazteriak betidanik bizi izan dugu gertutik etxebizitza eta espekulazioaren gatazka, baina are gehiago abenduaren lehenengo egunetik aurrera,
Oleta Gaztetxea desalojatu eta suntsitu baitzuten. Gure kezka plazaratzeko, desalojo hau abiapuntu eta eredu hartzen dugu, espekulatzaileek eraikin hau eraitsi nahi dutelako etxebizitza berri gehiago egiteko. Baina etxebizitza gehiago zertarako, hutsak daudenak jenderik gabe dauden bitartean?

Egunero etxebizitza gehiago eraikitzen dituzte gure herrian, baina kopurua gora doan heinean, haien prezioa behera joatetik urrun, gora egiten du. Horrez gain, ikus dezakegu nola Barakaldoko berdeguneak murrizten diren eraikitze espekulatiboaren mesedetan eta nola murrizten diren gazteontzako espazio propioak lortzeko aukerak.

Guzti hau kontutan hartuta, gizartearen eskumenatik kanpo dauden etxebizitzak eraikitzearen zentzugabetasuna salatu nahi dugu, gure herrian milaka etxe huts dauden bitartean, eta, horretaz aparte aditzera eman nahi dugu gazteok gure espazio propio autogestionatuak behar ditugula, gaur egun gero eta eskasagoak baitira.

GAZTEOK GAZTETXEA BEHAR DUGU!!!

OKUPAZIOA AURRERA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario