sábado, 28 de mayo de 2011

Errepresioa izango dute aztergai Ezkerraldeko Gazte Independentisten jardunaldietan

Datorren larunbatean, apirilak 4, Gazte Jardunaldi Antierrepresiboak ospatuko dira Ezkerrraldeko Gazte Independentistek antolatuta. Azken urteotan errepresioak gogor
kolpatu du euskal gazteria, eta hortan ere Ezkerraldea ez da salbuespena izan. Segi gazte antolakundearen aurkako sarekadetan Sestao eta Portugaleteko lau gazte atxilotuak eta torturatuak izan dira; aspaldiko kale borroka ekintzak leporatuta Santurtzi eta Barakaldoko beste bi gazte espetxeratuak izan dira; eta Barakaldoko beste lau gazte gartzelara bidaliko dituen epaiaren zain daude. Gainera gogoratu beharra dago, duela gutxi egoera lazgarri hau salatzeko Gazte Independentistek Ballontin egindako ekimenaren ondorioz 10 gazte epaituak izan direla eta 5000 €ko isuna ezarri diela epaileak. Egoera larri honen gaineko hausnarketa bultzatu asmoz jardunaldia antolatu dituzte Mamarigan, egun osoan zehar.


Jardunaldiak Gazte Antolakundearen historiaren birpasa burutzen hasiko dituzte Ezkerraldeko gazteak, gaur egun arte errepresioak izan duen bilakaera eta eredu ezberdinak aztertzen ahaztu barik. Besteak beste inkomunikazioa, tortura eta euroaginduaen inguruan ere hitz egingo eta "Gazte 1+EZ" dinamika aurkeztu ere. Eguerdian Mamarigan bertan bazkaltzerik egongo da, 5 euroren truke. Arratsaldean ordea, berriro helduko diete jardunaldiei, herriekiko Elkartasuna landuz. Maulets (Paisos Catalans) eta Regüelta (Cantabria) gazte antolakundeen parte-hartzea izango dute horretarako. Jardunaldiak bukatutakoan Kalejira egingo da Mamarigako kaleetan zehar eta Frontoian egingo den ekitaldiarekin emango zaie amaiera gazte jardunaldiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario