viernes, 24 de junio de 2011
SESTAOKO GAZTE MUGIMENDUAREN PROGRAMA JAIETARAKO
Sestaoko Gazte Asanbladak, herriko gainontzeko gazte eragile ezberdinekin batera, programa alternatiboa antolatu dute jai herrikoien alde. Hona hemen, Sestaoko Gazte Asanbladaren oharra:
Gazte asanbladak eta herriko gazte eragile ezberdinek 2011eko Sestaoko jaietarako egitarau zabala prestatu dute. Aurten bigarren aldiz festa alternatibo eta autogestionatuak egingo ditugu, udalaren laguntzarik gabe antolatutakoak. Zenbait egunetan zehar borroka eta jaia uztartu eta gero uztailaren 29an, San Pedro jaietako egun handian, amaituko dira ekimenak gazte egunarekin. Jaiek, gainera, gazte asanbladaren 2 urteak ospatzeko balioko dute.
EGITARAU OSOA:
Ekainak 24, ostirala:
- 21:00etan kalejira Aiss-etik txosnetara Katxarrada taldearekin, sestaoko gazte koadrilek, lonjek, gazte asanbladak eta pikutarak antolatuta.
Ekainak 25, larunbata IKASLE EGUNA
Albiz auzoko piedrilla parkean:
- 12:00 Harrera eta ping-pong txapelketa
- 13:00 hitzaldia eta taldeka eztabaidak
- 14:30 herri bazkaria
- 16:30 murala
- 17:30 olinpiada remix
- 19:00 Trikipoteoa tabernetatik. Antolatzen du: Ikasle Abertzaleak
Ekainak 28, asteartea GAY ASKAPEN EGUNA.
- 20:30etan kontzentrazioa udaletxeko eskilaretan
- Egun guztian zehar erakusketa txosnagunean. Antolatzen du: Sestaoko Gazte Asanblada
- 22:00etan 3. hortera gaua. Musika kasposoa eta jantzi horterenari saria. Antolatzen dute: Sestaoko Gazte Asanblada eta Pikutara gazte konpartsa.
Ekainak 29, asteazkena GAZTE EGUNA
11:00 futbol txapelketako finalak. 15:00 Herri bazkaria txosnagunean 17:30 futbol txapelketako sari banaketa 18:00 poteo musikatua herritik.
Egunero: Sex-tonbola Pikutararen txosnan.
Etiquetas:
Gazte mugimendua,
Ikasle mugimendua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario