martes, 14 de junio de 2011
"Terrorismoa goratzea" egotzita, fiskaltzak 45 orduko zerbitzu sozialak eta tailerrak egiteko eskaera egin du bi ikasleon aurka santurtzin.
2010eko urtarrilaren 21ean Santurtziko Udaltzaingo patruila bat Santurtziko institutura igo eta bertan pankarta bat kokatzen ari ziren 2 ikasle identifikatu zituen. Honen ondorioz, igarotako 2011ko urtarrilaren 27an, Madrilgo Audientzia Nazionalean deklaratu behar izan zuten aipatutako gazteak terrorismo delitua leporatuta. Orain bi ikasle santurtziarrek fiskalaren eskaera jaso dute. Pankarta bat institutoan paratzeagatik, 45 orduko zerbitzu sozialak eta 45 orduko tailerrak ezarri nahi dizkiete. Ikasle Abertzaleak elkarteak mobilizazioa burutu berri du adierazpen askatasuna aldarrikatu eta bi kaltetuekiko elkartasuna adierazi asmoz.
Etiquetas:
Anti-errepresiboa,
Elkartasuna,
Ikasle mugimendua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario