martes, 27 de enero de 2015

SAN BIZENTEKO JAIEN KRONIKA

Aurtengoan, San Bizente auzoko jai herrikoietan Makala II gaztetxearen ekarpena nabaria izan da. Jaiek iraun duten 10 egunetan zehar, Makala II aisialdi alternatiboaren, kultura askearen, kritikotasunaren eta gazte zein helduen erdigune bilakatu da. Lan hau guztia aurrera eramatea gogorra izan ez dela esatea faltsua litzateke, baita laguntza barik egin ahal izango genuela ere. Baina, San Bizenteko jaietan parte hartu edo hauen antolakuntzan murgiltzen diren auzokideak bezala, auzolanean sinesten dugu, elkarlaguntza eta elkartasuna baitira herriak bere helburuak lortzeko duen bide bakarraren oinarriak.

Jaien irudien bilduma eta kronika datoz ondoren, hamaika asanbladek osatutako programa baten ondorio diren momentu eta bizipenak. Horregatik, Barakaldoko Gazte Asanbladatik igandero 17:30tik aurrera Makala II gaztetxean egiten diren asanblada irekietan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Indarrak batuz, San Bizenten ikusitakoak baino ekimen potoloagoak antolatzeko gauza izango gara, betiere sistema kapitalistak ezartzen dizkigun kateei kolpeak ematen jarraitzen dugun bitartean, berdintasuna eta askatasuna eskuratu bidean. Besterik gabe, eskerrik asko Makala II gaztetxera hurbildu zareten eta Sanbiko jaietan parte hartu duzuen guztioi!

GORA SAN BIZENTEKO JAI HERRIKOIAK!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!

  • Ostirala 16: MAKABI + PATROL DESTROYERS


 
 
  • Larunbata 17: JABIREN ATXILOKETA ETA ESPETXERATZEA SALATZEKO EKIMENAK


  • Astelehena 19: TTIP EZ HITZALDIA
  • Asteartea 20: ESKU-PILOTA PILOTAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
  • Osteguna 22: ESKU-PILOTA TAKOAK EGITEKO TAILERRA (Gure Kirola)
                       FRACKING EZ HITZALDIA (Eguzki + BGA)

 
  • Ostirala 23: GRAFFITI ERAKUSKETA (Endika Lahaine)


                           RALLY-PASEOA



  • Larunbata 24: TRUKE AZOKA (Eguzki + BGA)
     

             GAZTE EGUNA (Sagardolè-ren kontzertua + gazte afaria)


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada