miércoles, 4 de febrero de 2015

TAILERRAK ETA ANTIOSTIRALAK BUELTAN DIRA

San Bizenteko jaien osteko atsedena eta gero, arnasa hartu eta indarberrituta gatoz Makala II gaztetxetik. Azkeneko hilabetetan egindako eskaintza sozio-politiko-kulturalari jarraipena emanez, datorren astean (otsailaren 9a) hasiko diren eta segituan azaltzen diren tailerrak eta Antiostiralak antolatu dira:
  • Autodefentsa tailerra: astelehenero 20:00tan.
  • Antzerki tailerra (berria): asteartero 18:30ean.
  • Mikroinformatika tailerra: ostegunero 18:45ean.
  • Kartel tailerra (berria): larunbatero 12:30ean.
  • Antiostiralak:
    • Otsailak 13 (18:00): Anarkosindikalismoa orain. CNT: tu herramienta de lucha! Non, langileen defentsan, erakunde anrkosindikalak landutako ibilbidea eta oinarrizko printzipioak aztertuko diren.
    • Otsailak 27 (18:00): Kutxabank publikoa plataformaren hitzaldia.
Horrez gain, gonbidatzen zaituztegu igandero 17:30tik aurrera burutzen diren gaztetxearen asanbladetan parte hartzera eta zuen ekarpen zein proposamenak egitera. Amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu Makala II-n antolatzen diren ekimen hauek guztiak dohainik direla, betiere aisialdi, kultura eta formakuntza ahalik eta aske, alternatibo eta horizontalena sustatzeko helburuarekin.

GOAZEN GUZTION ARTEAN MAKALA II-RI BIZITZA EMATERA!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada