jueves, 3 de diciembre de 2015

ABENDUKO EGITARAUA MAKALA II GAZTETXEAN

Hileko egitaraua haize berriekin dator, izan ere hainbat gazte antolakundek indarrak batu ditugu Makala II Gaztetxearen gestioa aurrera eramateko, bai eta Gazte Mugimendu ahaltsu eta eraginkor bat osatzeko asmoarekin. Hortaz, hemendik aurrera Barakaldoko Gazte Asanblada, Barakaldoko Ernai, Barakaldoko Ikasle Abertzaleak, Iretargi eta Makauen Gazte Konpartsako gazteak izango dira Makala II Gaztetxearen eskaintza zein funtzionamendua erabakiko dutenak. Horrek ez du esan nahi antolatuta ez dagoen edo gazte antolakunde hauen parte ez denak ez duela parte hartzeko aukerarik, guztiz kontrakoa, erabakiak asanbladetan pertsona indibidual bezala eta horizontaltasunez hartuko baitira. Beraz, dei egiten diogu Barakaldoko gazte orori hauetan parte hartzera.

Abenduko tailer zein ekimenak ondorengoak dira:
  • Autodefentsa tailerra astelehenetan (20:00-21:00). Eraso baten aurrean nola defenditu ahal garen ikasteko.
  • Slackline astearteetan 18:00tik aurrera. Bi punturen artean lotutako zinta elastiko batean oreka mantentzean datzan kirola.
  • Pandero tailerra asteazkenetan (18:30-19:30). Panderoa jotzen ikasteko tailerra.
  • Bertso-eskola asteazkenetan 19:30tik aurrera.
  • Hitzaldi bi abenduaren 12an, larunbata. Herrikolorek bere proiektu komunikatiboa azalduko du 12:00tan eta arratsaldean, 18:30tik aurrera, Saharari buruzko hitzaldia (Askapenarekin brigadista izandako gazte baten esku) eta jai tematikoa afari eta guzti egongo da.
  • Eztabaida tailerra abenduaren 18an, ostirala, 18:30tik aurrera. Bertan, hezkuntza eredu desberdinei buruz eztabaidatzeko aukera egongo da.
  • Abenduak 31ko gauean, Gabon Zahar jaia ospatuko dugu Gaztetxean, 1:30tik 4:00ra. 
  • Asanbladak abenduaren 13 eta 27an (igandea) 17:30ean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

El programa mensual llega con nuevos aires, ya que varias organizaciones juveniles hemos unido fuerzas tanto para llevar adelante la gestión del Gaztetxe Makala II, como para formar un Movimiento Juvenil poderoso y eficiente. Por lo tanto, a partir de ahora serán las jóvenes  de Barakaldoko Gazte Asanblada, Barakaldoko Ernai, Barakaldoko Ikasle Abertzaleak, Iretargi y Makauen Gazte Konpartsa las que decidan cuales serán el funcionamiento y la oferta del Gaztetxe Makala II. Eso no quiere decir que la gente que no esté organizada o que no forme parte de las organizaciones juveniles no pueda tomar parte, todo lo contrario, ya que las decisiones se tomarán en asambleas a título individual garantizándose la horizontalidad. Por ello, invitamos y animamos a participar a toda la juventud de Barakaldo. 

Los talleres y actividades son los siguientes:
  • Taller de autodefensa los lunes (20:00-21:00). Para aprender a defenderse frente a un ataque.
  • Slackline los martes a partir de las 18:00. Deporte que consiste en mantener el equilibrio sobre una cinta elástica atada entre dos puntos.
  • Taller de pandero los miércoles (18:30-19:30). Taller para aprender a tocar el pandero.
  • Bertso-eskola los miércoles de las 19:30 en adelante.
  • Dos charlas el sábado 12 de Diciembre. A las 12:00 Herrikolore presentará su proyecto comunicativo, mientras que a partir de las 18:30 un joven que ha participado en las brigadas de Askapena informará acerca del Sahara. Al finalizar, se celebrará una fiesta y cena temáticas.
  • La noche del 31 de Diciembre de 1:30 a 4:00 celebraremos una fiesta de Nochevieja en el Gaztetxe.
  • Asamblea el 13 y 27 de Diciembre a las 17:30.
¡ANÍMATE Y PARTICIPA!



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada