domingo, 1 de noviembre de 2015

AZAROKO EGITARAUA MAKALA II GAZTETXEAN

Beste hilabete batez Makala II Gaztetxean aisialdi aske eta alternatibo, doako ezagutza horizontala eta kritikotasun zein formakuntza politikoa sustatuko dituen egitaraua prestatu dugu, Barakaldoko gazteriari eta herriari zuzenduta.

Aurreko asteetan zenbait tailer proposatu ziren jendeak zein tailerretan parte hartu nahi zuen jakiteko eta, horren arabera, zein tailer jarri behar genituen martxan aukeratzeko. Emaitza ondorengoa da, proposatutako tailerrak eta antolatuko diren beste ekimen batzuk kontuan hartuta:
  • Autodefentsa tailerra astelehenetan (20:00-21:00). Eraso baten aurrean nola defenditu ahal garen ikasteko.
  • Slackline astearteetan 18:00tik aurrera. Bi punturen artean lotutako zinta elastiko batean oreka mantentzean datzan kirola.
  • Pandero tailerra asteazkenetan (18:30-19:30). Panderoa jotzen ikasteko tailerra.
  • Bertso-eskola asteazkenetan 19:30tik aurrera.
  • Eztabaida tailerra ostirala 13 eta 27an 18:00an hasita. Honetan, egunerokotasuna duten gaien euskara hutseko eztabaida emango da, gogoeta kritikoa eta euskararen erabilera bultzatzeko. 13an Siriaren egoerari buruzko eztabaida emango da eta 27an emakumeenganako indarkeria izango dugu eztabaidagai.
  • Sergi Llibertat-en inguruko hitzaldia Ezkerraldea Antifaxistak antolatuta azaroaren 14an 18:30tan.
  • Zineforuma azaroaren 20an, ostirala, 18:00tan. Hilabetero pelikula edo dokumental bat ikusi eta horren inguruko eztabaidatxoa emango da. "Te doy mis ojos" indarkeria matxistaren gaia jorratzen duen pelikula proiektatuko da.
  • Azken akustikoa azaroaren 27an, ostirala, Bide Onera plazan 20:00tan egingo den euskal preso politikoaren dispertsioaren aurkako elkarretaratzearen ondoren. Kontzertu akustikoa, afaria eta Barakaldoko preso politikoen inguruko informazioa egongo da.
  • Gaztetxearen barra irekita egongo da ostirala 6 eta larunbata 21ean 19:00tik aurrera. Horrez gain, zerbait antolatuta dagoen ostiral eta larunbatetan ere barra irekita egongo da.
  • Asanblada igandero 18:00tan.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!


Otro mes más desde el Gaztetxe Makala II hemos preparado un programa dirigido a la juventud y el pueblo de Barakaldo basado en el ocio libre y alternativo, la transmisión del conocimiento de forma gratuita y horizontal y el impulso de la criticidad y la formación política.

Durante las últimas semanas se han propuesto varios talleres para saber que talleres eran los que la gente demandaba y elegir, en consecuencia, aquellos más solicitados. El resultado final, sumando otras actividades a los talleres elegidos, es el siguiente:
  • Taller de autodefensa los lunes (20:00-21:00). Para aprender a defenderse frente a un ataque.
  • Slackline los martes a partir de las 18:00. Deporte que consiste en mantener el equilibrio sobre una cinta elástica atada entre dos puntos.
  • Taller de pandero los miércoles (18:30-19:30). Taller para aprender a tocar el pandero.
  • Bertso-eskola los miércoles de las 19:30 en adelante.
  • Taller de debate el viernes 13 y 27 a las 18:00. Debate de temas de actualidad política en euskara, para impulsar la reflexión crítica y el uso del euskara. El 13 se debatirá en torno a la situación de Siria, mientras que el 27 se panalizará la violencia contra la mujer.
  • Charla sobre Sergi Llibertat organizado por Ezkerraldea Antifaxista el sábado 14 de noviembre a las 18:30.
  • Cinefórum el 20 de noviembre, viernes, a las 18:00. Todos los meses se verá una película o documental y se dará un debate en torno a ésta. Se proyectará la película "Te doy mis ojos", que trata la violencia machista.
  • Azken akustikoa el 27 de noviembre, viernes, tras la concentración (Azken Ostirala) en contra de la dispersión de lxs presxs políticxs vascxs en la plaza Bide Onera a las 20:00. Habrá un concierto acústico, cena e información sobre los presos políticos de Barakaldo.
  • La barra del gaztetxe estará abierta el viernes 6 y sábado 21 a partir de las 19:00. Además, los viernes y sábados en los que haya actividades organizadas la barra también permanecerá abierta.
  • Asamblea todos los domingos a las 18:00.
¡ANÍMATE Y PARTICIPA!





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada