Sare antifaxista Euskal Herria
Modu honetan, faxismoa ez da soilik militante antifaxisten azaletan adierazten, baita ere langileen azalean egunero EREak sufritzen dituztenak, soldaten murrizketa, lan baldintzen okertzea eta eskubide sindikalen mugatzea, etorkinen eta emakumeen kolektiboen kasuan inpunitatez eta bortxakeri handiaz ezarria. Horregaitik homosexualitatea, disidentzia politikoa, maila sozio-ekonomikoa, jatorria, sexua, beste batzuen artean dira sistema kapitalistaren baitan jazarpen eta bazterketaren beste arrazoi batzu, faxismoa izanez bere adierazpen ideologiko ankerrena.
Baina azaroak 20a Josu Muguruza eta Santi Brouarden ibilbide politikoa oroitzeko data bat ere bada, konpromezu antifaxista eta iraultzailearen adibide hilezkorrak, zeinen indarrean jarraitzen duen adibidea baita, eta beren borroka gaur inoiz baino zentzu eta beharrezkoa dena. Hain zuzen Euskal Herria gazteri antifaxistaren aurkako jazarpen eta errepresio politikoaren eszenatoki argiena bezala agertzen da; sarekadak, jazarpena, torturak,inkomunikazioa eta kartzela.
Ikusten dugunez, kapitalismoak bere adierazpen faxistenean zabaltzen dituen mota askotako erroak, bere botere hegemonikoa eta kontrol mediatikoaren lanabesak zalantzan jartzen dituzten guztiengana heltzen dira. Horregaitik, gaur egun, borrokak inoiz baino zentzu eta indar gehiago du, eta errepresio faxista beraien bizitzan behin betiko bizi izan zutenen izenean eta gaur egun pentsamendu bakarrak eta bere desinformazio hedabideek inposaturiko ixiltasunean egunero herrien subiranotasunagaitik, adierazpen askatasunagaitik, klase askapenagaitik, sexualitatearen adierazpen askeagaitik, sexuen arteko berdintasunagaitik, arrazakeri eta xenofobiaren aurka, oroimen historikoaren alde eta kapitalismoaren suntsiketagaitik egunez egun borrokatzen dutenen izenean, gaur esaten dugu, kapitalismoaren adierazpen bortitxaren aurkako guda honekin amaitzeko soilik modu bat dagoela, eta borrokarekin da.
Gora Euskal Herria Antifaxista!
Omenaldirik onena borrokarekin jarraitzea da, hori da gure konpromezua !!
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo gehiagorik ez !!
Azaroak 19 Noviembre.
Ordua/Hora: 19:00 etik - 19:30 etara.
Tokia/Lugar: Unamuno enparantza (Alde Zaharra; Bilbo - Bizkaia).
Kontzentrazioa: "Azaroak 20; Borrokak dirau".
No hay comentarios:
Publicar un comentario