miércoles, 17 de noviembre de 2010

Ez gaude prest zuen gerra zikina onartzeko


Atzo, Azaroak 16, zipaioek Igor Cachorro del Pozo atxilotu zuten Barakaldon, Banco Santanderreko kontrako ekintza bat leporatuz. Bere pisuko miaketa 12 t´erdiak inguru hasi eta arratsaldeko hirurak aldera pisutik atera zuten, bertara elkartasuna eta adiskidetasuna eskaintzeko asmoz gerturatu ziren lagunak dispertsatuz eta hainbat kolpatuz.

Honen aurrean, Barakaldoko gazteriak honakoa helarazi nahi du: hasteko, gure elkartasuna bidali nahi diegu bere senide eta lagunei, bai eta Katxorrori ere. Jarraitzeko, ez gaude prest zuen gerra zikina onartzeko. Ez gaude prest, herri honetako nortasuna suntsitu nahi dutenen aurrean isilarazteko. Ez gaude prest, estatu espainolaren zein frantsesaren mesedetan aritzeko.

Beraz, euskal gazteriari gure etorkizuna eraikitzeko lanetan jarraitzeko deia egiten diogu. Gaur, Azaroak 17, 20:00etan Barakaldoko Bide Onera plazan manifestazioa burutuko da.

GORA EUSKAL GAZTERIA!
KATXORRO ASKATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario