jueves, 30 de septiembre de 2010

Askapenako zazpi atxilotuen askatasuna aldarrikatu dute Barakaldoko kaleetan




Gaur iluntze aldean, Barakaldoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, manifestazio bat burutu da Askapenaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Bertan, “Errepresiorik ez. Atxilotuak askatu” zioen pankarta baten atzean, 200 lagun inguru bildu dira Unai Vazquez barakaldarra eta beste sei atxilotuen askapena aldarrikatzeko asmoz.


Ekimena bukatutakoan Barakaldoko ezker abertzaleko kide batek atxilotuei “Garzón protokoloa” ezarri zaiela jakinarazi du eta konfiantzazko medikua izateko aukera izan dutela. Beraien kontu korronteak zein senideena, haiek baimenduta badaude, “interbenituta” daudela adierazi du, eta birgogoratu bihar, hilak 30, goizeko 9etan atxilotuak Audientzia Nazionaletik pasatzea espero dela.

Era berean datozen mobilizazioetan parte hartzera deitu du:
- Osteguna 30, manifestazioa Bide Oneran 20:00etan
- Ostirala 1, eskualdeko manifestazioa Bide Oneran 20:00etan

No hay comentarios:

Publicar un comentario