viernes, 18 de junio de 2010
Elkartasuna Eider Casanova eta Uldalbintzako beste kideekin
Datorren uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren kontrako makro-epaiketa. Aipatutako auzian Eider Casanova, Barakaldoko zinegotzi ohia, auzipetua dago. Egoera bidegabe hau salatzeko asmoz, Barakaldoko EA eta Ezker abertzaleko zinegotziak eta zinegotzi ohiak bildu dira atsalde honetan Berriotxoa kaleko Alkartetxean. Bilkura honetara hautetsi guztiak zeuden gonbidatuak eta EAJ eta EB-ko udal talde politikoetako kideena izan da hutsune nagusia, edozein kasutan, "Bai Udalbiltzari babes taldea" osatu da. Bilkura honetatik deialdi bat zabaldu diete barakaldar guztiei, datorren ostiralean, hilak 18, arratsaldeko 20:00etan Barakaldoko udaletxearen aurrean.
Etiquetas:
Anti-errepresiboa,
Elkartasuna,
Errepresioa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario