martes, 15 de junio de 2010

Gazte Eguna 2010



Pasaden larunbatean, Barakaldon gazte eguna ospatu genuen. Goizetik ikusi zen eguraldia ez zetorrela gurekin, baina ez gintuen gelditu. Goizaldeko eta arratsaldeko aktibitateak (euskararen aldeko jokoak, bazkaria, hip hopa...) gaztetxera eraman ziren eta gazte olinpiadak Lasesarreko frontoira. Gauez eguraldiak hoberantz egin zuen eta kalejiraren ondoren posible izan zen kontzertuak egitea San Bizenteko parkean normaltasunarekin.

Egun osoan zehar giro oso ona izan zen eta borroka presente egon zen Barakaldoko kaleetan. Beste behin ere erakutsi genuen zein den nahi dugun Barakaldo, eta eraikitzeko gai garela autogestioaren bidez. Eskerrik asko parte hartu zenuten gazte guztioi, musika taldekide guztiei, zorrotzako gaztetxeari mahaiak uzteagatik(lurrean jan behar ez izateko)...

Amaitu baino lehen gogoratu hau ez dela hemen bukatzen eta gazte asanbladak jarraitze duela lanean: bizi eredu askatzaileak borrokatzen, euskararen alde, aisialdi eta kultur askatzaileak eraikitzen, parekidetasunaren alde, elkartasunaren alde, ama lurraren defentsan.

Barakaldo Gaztea Gorria eta Askea

No hay comentarios:

Publicar un comentario