jueves, 3 de junio de 2010

PALESTINA AURRERA

Azken egunetan Israelen ekintza terrorista berri bat izan dugu, beste askorekin batera. Baina honakoan erasotua, Gazara joaten zen Nazioarteko elkartasun ontziteri bat izan zen, Astelehenean. Erasoa nazioarteko itsasoan izan zen, Israeleko soldaduek bahitua zuen. Erasoaren ondorioz gutxienez 9 pertsona erailak izan ziren eta beste asko zaurituak. Ontziteriaren beste kide guztiak atxilotuak izan ziren, tratu txarrak jasan zituzten eta Israeletik kanporatuak izan ziren.

Israelek Palestina eta Gaza konkretuki hil eta desagerrarazi nahi du, blokeo bortitz horrekin. Ez dugu onartuko Israelen jarrera hau eta ondorioz boikotera egiten dugu deialdia, metodo eraginkorrena delako Israelen aurka. Bestetik elkartasun osoa, ontziteriako kide guztiei eta Palestinako herritarrei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario