lunes, 24 de octubre de 2011

ERANDIOKO GAZTETXE BERRIA DESALOJATU DUTE, EPAI-AGINDURIK GABE


Erandioko udaltzainek Jose Luis Goioaga kaleko gaztetxea desalojatu dute gaur eguerdian. Dozena bat udaltzainek hiru gazte identifikatu dituzte, guztiak zentro sozialaren kanpoaldean, eta kolpeka eta ostikadaka ireki dute atea. Inguruan bildutako auzokideek eta gaztetxetik ihes egin duen okupa batek eskatu arren poliziek uko egin diote desalojoari berme legala emango liokeen epai-agindua erakusteari. "Ez zutelako", Erandioko Gazte Asanbladak salatu duenez. Lokalaren jabeak jarritako balizko salaketa dagoela baino ez dute esan udaltzainek. Ostean, barruan izan den generadorea, eraikuntza eta garbiketa materiala eta kartelak bahitu dituzte, baita argazkiak atera dituen gazte baten sakeleko telefonoa. Bitartean, ertzainek, balen aurkako jaka jantzita, hainbat gazte erretenitu dituzte. 20:00etan asanblada eta ordu erdi beranduago manifestazioa ditu deituta EGAk. Bitartean, 40 bat gaztek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Argazkian, atzoko irudi bat.

Gaztetxe berriaren aurkezpena atzo bertan egin zuten 70 bat gaztek, Erandioko Gazte Asanbladak deituta. Aurreko gaztetxea 2009ko apirilean izan zuten Erandion, ordu batzuk iraun zuena. 


Barakaldoko Gazte Asanbladatik animoak ematea Erandioko gazte guztiei jarrai dezatela gaztetxe bat lortzeko borrokan, lortuko duzue. Beste behin ere sistemak gazteon proiektu askatzaileak erasotzen du eta bere kontroletik ihes egiten duen edozein amets zapaltzen saiatzen da. Etsi Barakaldoko Oleta gaztetxea, atzo kukutza gaztetxea eta gaur Erandion... adibide batzuk baino ez dira. Baina eraso guztien gainetik gazteok gure proiektuak eta ametsak eraikitzen jarraituko ditugu, zuen amets gaixtoak izan arte. Beraz jarraitu borrokan eta adi mobilizazioei:


EUTSI GOGOR PEÑA 
ERANDIOKO GAZTETXEA ETA GAZTE ASANBLADA AURRERA

2 comentarios:

  1. Me supongo que tod@s l@s que fueron a kukutza estaran ahi dandolo todo tambien no? o seguimos igual,solo ciertos gaztetxes son importantes.

    ResponderEliminar
  2. Bakoitzak ikusi beharko du zergatik egiten dituen gauzak eta egiten ez dituenean zergatik ez, baina beno horrela izan da beti.

    Ala ere animoak kukutza eta erandioko gaztetxe berriari gaur bertan berrezkuratua izan dena, aupa zuek.

    ResponderEliminar