miércoles, 19 de octubre de 2011

GAZTETXE BATEN BEHARRA ALDARRIKATZEKO KANPAINA, AMURRION

Urriaren 21ean, Amurrikoko Gazte Asanbladak, Gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko kanpaina aurkeztuko du. Hona hemen Amurrioko Gazte Asanbladaren oharra:


Datorren ostiral honetan, urriak 21, martxan jarriko dugun kanpaina berriaren aukezpena egingo dugu herriko plazan, arratsaldeko 7etan. Kanpaina berriaren izena "gaztetxera bidean" izango da, eta ekintzaz beteta etorriko zaigu, hala nola, euskarari buruzko hitzaldiak, musika tailerrak, eta baita gaztetxearen aldeko jaia ere!

Kanpainari buruz gehiago jakin nahi izanez gero badakizu! animatu ostiralean arratsaldeko 7etan Amurrioko plazan azaltzen, eta bertan emango dizugu guztiaren berri!

Gainera, aurkezpenaren ondoren triki-poteoa egongo da, gero, 9ak inguru, afaria eta jarraian jaiak jarraituko du trikitilariekin batera!

PROGRAMA
17.00tan Kedada plazan
19.00tan Kanpainaren aurkezpena
21.00tan Afaria
Eta afariaren aurretik eta ondoren triki-poteoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario