lunes, 17 de octubre de 2011

SANTURTZIKO BI GAZTEEN KONTRAKO EPAIKETA


Axular ikastetxeko bi ikasle ohiek Madrilgo Audientzia Nazionalean epaituak izango dira sartuko den aste honetan. Orain dela bi urte inguru, pankarta bat paratzeagatik Santurtziko udaltzainek bi gazteak identifikatu eta ertzaintzaren eskuhartzea tarteko, "terrorismoa goraipatzea" leporatu zien Salbuespen Tribunalak. Santurtziko ikasle hauen kontrako epaia datorren ostiralean gauzatuko da Espainiar estatuko hiriburuan. Mobilizazio egutegi potoloa iragarri dute Santurtziko Ikasle Abertzaleek. Urriaren 20an, 11:30etatik aurrera paro deialdia Santurtziko ikastetxeetan eta goizeko 12.00etan Santurtziko parkean prentsaurrekoa. Urriaren 21ean, aldiz, goizeko 11:00etan kontzentrazioak burutuko dira Santurtziko ikastetxe guztietan.

Santurtziko Ikasle Abertzaleak elkartearen aburuz, ez gaude gazteriaren kontrako lehenengo erasoaren aurrean. "gazteriak mota guztietako jazarpenak pairatzen ditugu. Urte luzeetan ezagutu ditugu euskal gazteriaren kontrako operazioak: ikastetxetan lan egiteagatik, beste eredu politiko eta sozialaren alde borrokatzeagatik" nabarmendu dute.

Euskal Herrian konponbide demokratikoa jorratzen ari den unean, posizio inmobilistetatik gazteria kolpatzea ez dute bateragarria ikusten IA-ko kideek. "Herri honetan ezinbestez garatu behar den prozesu demokratikoan parte aktiboa izan behar dugu: gatazka politikoa behin betiko konpon dadin, gutxiengo demkratikoak ezar daitezen eta euskal herritar guztientzat eskubide guztiak aitortu eta errespetatu daitezen" azpimarratu dute. Beraz ikasle ohiei eta oro har gazte mugimenduak sufritzen duen jazarpenaren aurrean gogor erantzutera eta salatzera deitu dute gazteria, "elkartasunik beroena adierazteko eta gazteri libre eta legalaren beharra aldarrikatzeko". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario